|
Escrito por Ibon Artola
|
|
martes, 14 de noviembre de 2006 |
|
Lortu al du Montenegrok subiranotasun nazionala? Maiatzaren 21ean montenegroarrek erreferendumaren bidez erabaki zuten independienteak izatea edo ez. Europako Batasunak bi baldintza jarri zituen emaitzak errespetatzeko: boto positiboak %55era heltzea eta partehartzea %50 baino altuagoa izatea. Botoen %55,5 independentziaren aldekoak izan ziren eta partehartzea %86,49koa izan zen, eta beraz Montenegrok independentzia aldarrikatu zuen. |
|
Escrito por Jorge Martin
|
|
domingo, 22 de octubre de 2006 |
|
Abenduaren 3an Venezuelan izango diren hauteskunde presidentzialen kanpaina martxan jarri da. Baina hauteskunde arruntak izatetik hurrun daude. Errealitatean, abenduaren 3an jokuan dagoena Iraultza Bolivartarraren etorkizuna da. |
|
Modificado el ( miércoles, 08 de noviembre de 2006 )
|
|
Escrito por Ibon Artola
|
|
domingo, 22 de octubre de 2006 |
|
Venezuelako, Boliviako, Ekuadorko eta Argentinako prozesu iraultzaileek eta orain Mexikoko krisi iraultzaileak erakusten dute beharrezkoa dela lehenbailen kontinente amerikarrean alternatiba sozialista eta internazionalista altxatzea. Iritsi da Mexikoko eztanda soziala. 1914ko abendura itzuli beharra daukagu antzeko ezaugarriak zituen krisi sozial eta politikoa ikusteko. Garai haietan, Emiliano Zapatak eta Pancho Villak zuzentzen zituzten nekazarien ejerzitoak DFn sartu ziren. Nekazarien gerra gai izan zen klase dominatzailearen boterea arriskuan jartzeko landan eta hirian. Orain berriz, hauteskunde iruzurraren aurkako mobilizazioekin etorri da Mexikoko prozesu iraultzailearen hasiera. |
|
Escrito por Israel Gonzalez
|
|
domingo, 22 de octubre de 2006 |
|
Gaztetxeen aurkako jazarpenak ez du etenik Euskal Herriko toki ezberdinetan, Villabonan, Burlatan... zerrenda amaigabe honen zergatiak kapitalismoaren funtzionamenduaren ulermenean aurkitzen dira. Urriaren 9an hiru talde ezberdinetako polizia indarrek: polizia foralak, polizia nazionalak eta polizia munizipalak Burlatako gaztetxea desalojatu eta eraitsi zuten Erreleku promotora inmobiliarioaren eta San Juan elizaren mesedetan.
|
|
Modificado el ( miércoles, 08 de noviembre de 2006 )
|
|
Escrito por Euskal Herria Sozialista
|
|
domingo, 22 de octubre de 2006 |
|
Leninentzat klaseko independentzia defendatzea oinarrizkoa zen arazo nazionalarekiko ere. Zein zen beretzat klaseko independentzia bermatzeko modua? Burgesiaren aurkako borroka iraultzailea planteatzea. ETAren su etenaren ondoren, negoziazio prozesuaren inguruan eman diren azken gertakizunek erakusten dute zein oztopo boteretsu dauden kapitalismoaren markuan Euskal Herriaren eskubide demokratikoak lortzeko. |
|
Modificado el ( viernes, 10 de noviembre de 2006 )
|
|
Escrito por Iker Otermin
|
|
|
|
Giza historiaren edozein garaik dauka bere islada arlo ideologikoan. Nahitaezkoa da horregatik, erreakzio soziala ematen den garaietan pentsamendu politikoak atzerantz egitea, orain dela denbora asko gaindituta zeuden garaietara itzuliz. Leon Trotskyk honi buruz honako hau idatzi zuen: “ Baldintza hauetan abangoardiaren eginkizuna, ezeren aurretik, beheraldi orokor horretatik salbu mantentzea da: beharrezkoa da korrontearen aurka aurrera pausoak ematea. Indar erlazioak aldekoak ez badira orain arteko posizio politikoak kontserbatzeko, gutxienez posizio ideologikoak kontserbatu behar dira, iraganeko esperientzia baliotsuak hor kontzentratu baitira. Posizio ideologiko hauen defentsak, garai historiko berrien goranzko boladak bultzatutako aurrerapauso erraldoia prestatzeko balio du”. |
|
Modificado el ( martes, 07 de noviembre de 2006 )
|
|
Escrito por Kepa Ugalde
|
|
|
Euskal Herriko arazo nazionala eta sozialak ulertzeko beharrezkoa dela uste dugu PNVk bere sorreratik defendatutako politika aztertzea, azken finean herri hau zapaltzen eta traizionatzen pasa baitu bere historia guztia, gutxi batzuen interes ekonomikoak babesteagatik. Mundu guztiko nazio zapalduetako burgesien moduan euskal burgesiak eta hau ordezkatzen duen PNVk, herri honen eskubide demokratiko nazionalak ez dituzte inoiz benetan defendatu, multinazional eta bankuen irabaziak guztiaren gainetik jarriz. PNVk sortu zenetik Euskal Herriaren eskubide demokratikoak demagogikoki ustiatu ditu bere negozioak egiten jarraitzeko, herritarren aurrean erakunde nazionalista moderatu baten moduan aurkeztuz. Baina burges nazionalisten nazionalismoa poltsikoa hasten zaien tokian amaitzen da. Ikusi besterik ez dago aurrera eramaten ari diren pribatizazioak, errekorte sozialak... hainbeste “maite” duten herriaren langile klasea eta sektore azpiratuenak zapalduz behin eta berriro. Gizartea aldatzeko, arazo nazionala eta sozialak konpontzeko, derrigorrezkoa da euskal langileen eta sektore zapalduenen etsaia aztertzea bere sorreratik. |
|
Modificado el ( martes, 07 de noviembre de 2006 )
|
|
Escrito por Ibon Artola
|
|
|
|
Manifestu Komunista lehendabiziko aldiz 1848ko otsailean argitaratu zen, iraultzak Parisko kaleetan bere sarrera egina zuen eta hurrengo hilabeteetan Europa guztian zehar zabaldu zen su basati baten moduan. |
|
Modificado el ( martes, 07 de noviembre de 2006 )
|
|
Escrito por Urtzi Reguero
|
|
|
|
1917ko otsailaren 23an, ehungintzako emakume langileek altxamenduan bihurtu eta tsarismoari amaiera eman zion greba mugimendu bat hasi zuten. Mendeetan zehar langile eta nekazari errusiarrak zapaldurik izan zituen autokrazia beldurgarriak behea jo zuen. Inor ez zen laguntzera joan; polizia indarge zegoen, kosakoek uko egin zioten masak zapaltzeari eta ejerzitoa, gerra inperialistaz nazkatuta, toki guztietan managaiztu zen. 1905ko bidea jarraituz, langile, nekazari eta soldadu diputatuekin Sobietak eratu ziren, indar berri bat jaio zen. |
|
Modificado el ( martes, 07 de noviembre de 2006 )
|
|
Escrito por Urtzi Reguero
|
|
|
|
Parisko komunako iraultzaren ikasgaiak oinarrizkoak izan ziren 1917ko Errusiako iraultza aurrera eramateko, garrantzitsuak beraz gizarte sozialista eraikitzeko 1871ko Parisko Komuna langile klasearen gertaera handienetakoa eta inspiratzaileenetako bat izan zen. Paristar langileek Estatu kapitalista langileen berezko organuekin ordezkatu zuten mugimendu iraultzailea izan zen. Parisko langileek baldintza oso zailetan borrokatu zuten, zapalkuntza eta esplotazioarekin amaitzeko, gizartea oinarri berri batzuen gainean eraikitzeko. |
|
Modificado el ( miércoles, 08 de noviembre de 2006 )
|
| << Inicio < Anterior 21 22 23 24 25 26 27 Siguiente > Final >>
| | Resultados 521 - 530 de 530 | |
|
Euskal Herria Sozialista aldizkaria etxean jaso nahi baduzu deitu 685 720 939 telefonora edo bidali mezu bat
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla
helbidera
|