Hasiera

Kaleratzeen, errepresioaren, krisiaren ondorioen...

 

aurka, LANGILEEN BORROKAK ELKARTU!!

Jarraipen handia atzoko eta gaurko grebek, hurrengoa GREBA OROKORRA!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 28.   
viernes, 28 de mayo de 2010

Atzo Gipuzkoako grafikagintzan izan zen greba eta gaur metalgintzan. LAB sindikatuak adierazi duenez, atzokoak jarraipen handia izan zuen eta gaurkoak ia erabatekoa. Hurrengo pausoa langile (eta langabetu) guztiak bilduko dituen greba orokorra egitea da!

Modificado el ( viernes, 28 de mayo de 2010 )
 
Ekonomia marxistaren oinarriak II: Manufakturatik industria handirako bidea
Escrito por Iker Otermin. Maiatzak 28.   
viernes, 28 de mayo de 2010

Marxek Manifestu Komunistan aipatu zuen bezala, kapitalak ezinbestekoa du etengabe ekoizpen baliabideak iraultzen egotea, sistema honek ezin baitezake aurrera egin ez badago lanaren produktibitatea handitzeko guda jarrai batean. Hain zuzen ere, honako behar hau izan zen manufakturako ekoizpen modutik kontzentrazio industrial handietara igarotzea bideratu zuen motorra. Industriaren gailentze honek aldi berean berebiziko garrantzia izan zuen ekoizpen erlazio kapitalisten garaipena finkatzeko prozesuan.

Modificado el ( viernes, 28 de mayo de 2010 )
 
Trotsky eta Ezkerreko Oposizoa
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 28.   
viernes, 28 de mayo de 2010

Ezkerreko Oposizioa 1923an jaio zen sobietar estatua sortzen ari zen burokratizazioari eta Alderdi Boltxebikean eta Internazional Komunistan garatzen ari zen degenerazio ideologikoari aurre egiteko. Leninek berak 1920an gero eta “deformazio burokratiko“ sakonagoa gertatzen ari zela salatu zuen.

Modificado el ( viernes, 28 de mayo de 2010 )
 
Greba egin dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzian
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 27.   
jueves, 27 de mayo de 2010

Frantziako gobernuak jubilazio adina 60 urtetik 63 urtera igo nahi du. Hori dela eta, greba deitu dute gaurko Frantzia osoan. LABek bat egin du Baionan egin den manifestazioan

Modificado el ( viernes, 28 de mayo de 2010 )
 
METALA ETA ARTE GRAFIKOAK GREBAN!!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 26   
miércoles, 26 de mayo de 2010

Beharrezkoa da sektore ezberdinetako borrokak elkartzea!!

 

1929tik aurrekaririk ez du duen krisi ekonomikoak, kapitalismoaren oinarri sozial eta politikoak astintzen jarraitzen du, sistema erreakzionario honen benetako aurpegia erakusten jarraitzen du. Krisia sufritzen ari diren bakarrak langileak eta gizarteko sektore zapalduak izan arren, kapitalisten ikuspuntutik konponbide bakarra dago bertatik ateratzeko: gastu soziala murriztu eta soldatak eta langileen eskubideak erasotu. Egoera honetan ulertzen dira Gipuzkoako metaleko eta arte grafikoetako langileen aurka botatako eraso basatiak, Adegiren eta enpresarien aseezintasuna eta harropuzkeria erakusten duten erasoak.

 

Modificado el ( miércoles, 26 de mayo de 2010 )
 
Atzoko grebaren balorazio positiboa
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 26   
miércoles, 26 de mayo de 2010

Atzoko deituta zegoen sektore publikoaren grebaren balorazio positiboa egin dute sindikatuek. Grebara dei egin zuten euskal sindikatuek azaldu dutenez, 17.000 pertsona atera ziren atzo kalera.

Modificado el ( miércoles, 26 de mayo de 2010 )
 
Kristautasun primitiboa: Joera komunista zuen mugimendu iraultzailea
Escrito por David Garzia. Maiatzak 23.   
domingo, 23 de mayo de 2010
Artikulu honetan erakutsi nahi da kristautasun primitiboaren mugimendua erromatar inperioari aurre egin zion mugimendu bat izan zela, zerua lurrean ezartzeko bere bizia eman zuten martiriz eta gizon emakume iraultzaileez osatua. Gerora, Eliza Kristau erreakzionarioak mugimendua ustelkeriara bideratu zuen.
Modificado el ( domingo, 23 de mayo de 2010 )
 
Marxismoa eta sozialismorako trantsizioa
Escrito por Maiatzak 21. Gabriel de los Santos (Venezuela)   
viernes, 21 de mayo de 2010

Azken aldian, batez ere iaztik, hau da, Chavezek lehen aldiz marxismoaren ideiak bere egin eta “historiaren eta herrien errealitate konkretuaren interpretazioa egiteko teoria aurreratuena” zela esan zuenetik, Chavezen gobernuko hainbat kide Venezuelako iraultzaz eta sozialismoaz  hitz egiten entzun ditugu, ustezko ikuspuntu marxista batetik. Baina gobernu kide hauen esanetan agertzen diren hainbat kontzeptu eta ideiek ez dute zerikusirik Marx, Engels, Lenin eta Trotskyk defendatu zutenarekin. Beharrezkoa da iraultzaile handi hauen ideiak zabaltzea eta ondo ulertzea Venezuelako Iraultzak aurrera jarrai dezan eta ez dadin erreformismoaren bidean gal.

Modificado el ( viernes, 21 de mayo de 2010 )
 
Errepresioaren aurkako borroka eta sozialismoa
Escrito por Aitzol Arribilaga. Maiatzak 21.   
viernes, 21 de mayo de 2010

2010. urtea hasi zenetik, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak borrokaldia hasi zuen preso politikoei dagozkien eskubideen defentsan, besteak beste kondena beterik duten presoen kaleratzea, euskal presoak Euskal Herriratzea eta gaixotasun larriak dituzten presoen kaleratzea eskatzeko. Hainbat ekintza egin dituzte, gose grebak, komunikazio grebak… eta urte guztian zehar hainbat espetxetan ekintzak egiten jarraituko dute. Preso politikoen eskubideak  beti izan dira urratuak atxilotu dituzten unetik kalera irten diren arte.

Modificado el ( viernes, 21 de mayo de 2010 )
 
Maiatzaren 25ean zerbitzu publikoen greba: langile klaseak batasun sindikala behar du
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 20.   
jueves, 20 de mayo de 2010

Langile klase osoaren mobilizazio bateratua PSOEren Gobernuaren, bankaren eta patronalaren erasoak atzera botatzeko!!

Modificado el ( jueves, 20 de mayo de 2010 )
 
Krisi politikoa eta soziala Tailandian. Zer dago “alkandora gorrien” atzean?
Escrito por Maria Castro. Maiatzak 19   
miércoles, 19 de mayo de 2010

Tailandia albiste izaten ari da “alkandora gorriak” deitutako mugimenduarengatik. Bangkoken, martxoaren haseratik asteburuero 100.000 eta 150.000 pertsonako mobilizazioak egon dira. Ondoren kanpamentu bat instalatu zuten Bangkokeko zentro komertzial eta finantzieroan. Azken orduetan ordea, dirudienez, ejertzitoak lortu du “alkandora gorriak” botatzea.  

Modificado el ( jueves, 20 de mayo de 2010 )
 
Katalanaren normalizazioa amerikar multinazionalen esku dago?
Escrito por Urtzi Reguero. Maiatzak 16.   
domingo, 16 de mayo de 2010

Generalitak Catalunyako zinemetan emango diren filmen %50a katalanera itzulita edo azpititulatuta egotera behartuko duen lege bat onartu nahi du. Hauteskundeei begira dagoen lege bat bada ere, proposamena burutuko balitz, anomalia batekin amaituko litzateke. Catalunyan biztanleriaren erdiak gutxi gorabehera du katalana ama hizkuntzatzat eta biztanle guztiek ulertzen eta erabiltzen dute leku batean edo bestean. Hau horrela izanik ere, 2008an emandako filmen %3a bakarrik izan zen katalanez.

Modificado el ( domingo, 16 de mayo de 2010 )
 
Milaka pertsona Nafarroan euskaraz bizitzearen alde
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 16.   
domingo, 16 de mayo de 2010

Atzo Iruñean egin zen manifestazioan milaka pertsona bildu ziren Nafarroan euskaraz bizitzearen alde. Jakinarazi dutenez, euskararen alde Iruñean egin den inoizko manifestaziorik handiena izan da. Euskal Herria Sozialistako kideak ere bertan izan ginen.

Modificado el ( domingo, 16 de mayo de 2010 )
 
Lenin, iraultza sozialista eta nazioen autodeterminaziorako eskubidea I
Escrito por Kepa Ugalde. Maiatzak 16.   
domingo, 16 de mayo de 2010

Askotan uste denaren aurka, nazio arazoa ez da bereziki nazio zapalduko langileei eragiten dien fenomeno bat. Nazio zapaltzaileko langileei ere eragiten dien fenomeno bat da, noski, aurreko artikuluetan behin eta berriro azaldu dugun bezala; baina izatez, ez dago nazio zapalketako egoera baten presentziaren beharrik langile batek arazo honen sufrimenduak pairatzeko. Esan nahi dena da, nazio aske bat hartzen badugu, inork zapaltzen ez duena eta inor zapaltzen ez duena, horrek bost axola du, eliteen diskurtso nazionalista langile klasearen konkistak erasotzeko erabiliko baita.

Modificado el ( domingo, 16 de mayo de 2010 )
 
Kapitalisten erasoak eta langile mugimendua
Escrito por Ibon Artola. Maiatzak 14.   
viernes, 14 de mayo de 2010

Aste Iraultzailea zela eta, Engels Atenean (Tolosa) Ibon Artola Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistako kideak krisi kapitalistaren gainean emandako hitzaldia.

Modificado el ( viernes, 14 de mayo de 2010 )
 
Gamesaren itxierari ez!! Lanpostu guztien mantentzea!!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 13.   
jueves, 13 de mayo de 2010

Gamesak otsailaren 25ean iragarri zuen Altsasuko lantokia itxi eta 150 langileen kontratuak eteteko erregulazio espedientea aurkeztuko zuela. Madrilera eraman zuen espedientea, gainera. Iragarri eta Estatu espainiarreko Lan Ministerioak onartu egin zuen eskaera.

 
PSOEren gobernuaren murrizketa planari ez!! Langileen eta pentsionisten aurkako erasoei ez!!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 13.   
jueves, 13 de mayo de 2010

Zapaterok zuzentzen duen gobernuak modu lotsagarrian men egin die CEOE patronal espainiarraren eta bankaren presioei. Eraso berri honen aurrean beharrezkoa da sindikatuek greba orokorra antolatzea.

 
Langile greziarrek bidea erakutsi dute. Krisia kapitalistek ordain dezatela!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 10.   
lunes, 10 de mayo de 2010

Greziako gertakizun sozial, ekonomiko eta politikoek garantzi handia dute Euskal Herriko, Europako eta mundu osoko langile klasearentzat. Langile greziarren aurkako eraso basatiak, gastu sozialen eta eskubideen murrizketak tartean, Europako langile klasearen aurka etorriko direnen aurrekariak dira. Aldi berean, langile eta gazte greziarren borroka indartsuek (greba orokorrak, manifestazioak, masen ekintzak…) erakusten dute hau dela bide bakarra burgesiaren planei aurre egiteko.

 
Murrizketa sozialei eta gure eskubideen aurkako erasoei aurre egiteko alternatiba bakarra:
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 8.   
sábado, 08 de mayo de 2010
LANGILE KLASEAREN MOBILIZAZIOA

 

Krisiaren sakontasuna eta denbora luze baterako ekonomiaren geldialdiaren perspektiba bete betean agertzen dira kapitalisten analisi garrantzitsuenetan ere. Eta noski, beren ikuspuntutik, euren interesak defendatzeko (irabaziak, posizioak mundu merkatuan, gaitasun finantzarioa) hartu behar diren neurriekiko adostasuna erabatekoa da: eraso sakonak egin behar dira gastu sozialen eta langileen eskubideen aurka.  

Modificado el ( sábado, 08 de mayo de 2010 )
 
Kontserbadoreak irabazle Erresuma Batuan
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 7.   
viernes, 07 de mayo de 2010

Erresuma Batuan egin diren hauteskundeak David Cameron kontserbadoreak irabazi ditu.  649 eserlekuetatik 306 eserleku eskuratu dituzte kontserbadoreek, laboristek 258 eta liberal-demokratek 57. Kontserbadoreek koaliziozko gobernu bat osatu beharko dute, ez dutelako gehiengo absolutua lortu.

Modificado el ( viernes, 07 de mayo de 2010 )
 
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>

Resultados 21 - 40 de 530
 

Euskal Herria Sozialista aldizkaria etxean jaso nahi baduzu deitu 685 720 939 telefonora edo bidali mezu bat Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla   helbidera