Hasiera

Kaleratzeen, errepresioaren, krisiaren ondorioen...

 

aurka, LANGILEEN BORROKAK ELKARTU!!

Hondurasko herria Estatu Kolpearen aurka
Escrito por Hermann Albrecht, uztailak 4   
sábado, 04 de julio de 2009

Hondurasko egoera ez da baretu kolpistek nahiko luketen bezala. Denbora pasatzen joan den neurrian altxamendu herritarra indarra hartzen joan da. Errepresioa gogorra den arren Hondurasko masek ez daukate asmorik amore emateko.  

 
Hondurasko kolpe militar erreakzionarioa menperatu behar da!!
Escrito por Jorge Martin, ekainak 30   
martes, 30 de junio de 2009

Hondurasen beste estatu kolpe bat antolatu dute bertako oligarkiak eta inperialismoak. Txanpon honek beste aurpegi bat ere badu ordea, Hondurasko masen mobilizazio zabalak eragin ditzake prozesua iraultza batera zuzenduz.

 
Iraultza bolivartarra eta irandarra
Escrito por CMR (Venezuela), ekainak 30   
martes, 30 de junio de 2009

Venezuelako Corriente Marxista Revolucionariak Irango iraultzari buruz egindako adierazpena.

 
Iran: Nola egin dezake aurrera mugimenduak?
Escrito por Alan Woods, ekainak 30   
martes, 30 de junio de 2009

Iranen ikusten ari garena benetako iraultza herrikoia da. Hala ere, bere zigilua bertan jartzeko, langile klaseak parte hartu behar du mugimenduaren lehen lerroan jarriz. Langile klaseak mugimendu honetan jokatzen duen papera oinarrizkoa izango da iraultzak aurrera edo atzera egiteko.

 
Hasi da Irango iraultza!!
Escrito por Euskal Herria Sozialista, ekainak 24   
miércoles, 24 de junio de 2009

Masa irandarrak kaleak hartzen hasi dira Irango gobernuak antolatutako hauteskunde iruzurraren ondoren. Azkeneko urteetan pilatutako haserrea eta ondoeza lehertu egin dira. Polizia eta gobernuak kontrolatzen dituen banda faxisten errepresioa eta erasoak ez dira gai masa irandarren mobilizazioak geratzeko. Gertakizun hauek borroka luze baten hasiera besterik ez dira. Irango egoerari buruzko hainbat artikulu aurki ditzazkezue bertan.

Modificado el ( miércoles, 24 de junio de 2009 )
 
Elkarrizketa: Asteartero Herria Kalera! ekimeneko kideei
Escrito por Manu Odriozola, ekainak 24   
miércoles, 24 de junio de 2009

Krisiari aurre egiteko, pasa den abendutik Donostiako langile talde bat ekimen interesgarri hau antolatzen ibili da. Nolako ekimena den eta zergatik antolatu duten kontatzen digute elkarrizketa honetan.

 
1929ko “crackaren” ikasgaiak eta New Deal-a (I)
Escrito por Aitzol Arribilaga, ekainak 18   
jueves, 18 de junio de 2009

1929an hasi zen krisi ekonomikoak eta egoera hari aurre egiteko hartu ziren neurriek hainbat ikasgai utzi dizkigute. Burgesiarentzat sakratua den sistema kapitalista salbatzeko garai hartan hartu ziren neurri haiek aztertuko ditugu bizi dugun egoeraren antz handia dutelako, nahiz eta hasiera batean burgesia hori onartzeko prest ez zegoen.

 
Zapalduen garaipena El Salvadorren
Escrito por Gorka Goenaga, ekainak 18   
jueves, 18 de junio de 2009

Pasa den martxoaren 15ean albiste batek nazioarteko prentsa astindu eta inperialismoa eta bere burgesia sateliteak alerta egoeran ipini zituen: Nazio Askapenerako Farabundo Marti Fronteak (FMLN) El Salvadorko presidentzia irabazi zuen.

 
Sri Lankako tamilentzat, sozialismoa da irtenbide bakarra
Escrito por Camilo Cahis, ekainak 1   
lunes, 01 de junio de 2009

Sri Lankako gobernuak Tamil Tigreak garaitu dituela adierazi du, baina horrek ez du herri tamildarraren eskubideen auziarekin bukatzen. Sri Lanka sozialista da irtenbide bakarra, non herri guztien eskubideak errespetatu beharko liratekeen, tamilen independentziarena barne.

 
Ikasle frantziarren protesta oldarkorra
Escrito por Estitxu Zulaika, ekainak 1   
lunes, 01 de junio de 2009

Frantziako ikasleak ikasgelak utzi eta kalera ateratzen ari dira behin eta berriro aurtengo urtean ere. Sarkozy presidenteak 2007ko udan zera esan zuen:  “Gaur egun Frantzian, grebaren bat dagoenean oharkabean igarotzen da” eta oker zegoela erakutsiz ikasle eta hezkuntza alorreko langileek, urtarrilaren 29an, beste 2,5 milioi langilerekin batera egun bateko greba orokorra burutu zuten.

 
Krisi kapitalisten teoria I
Escrito por Iker Otermin, ekainak 1   
lunes, 01 de junio de 2009

Burgesia eta bere morrontzan lan egiten duten ekonomialariak, boom ekonomiko bakoitzeko, krisien behin betiko amaieraz eta denontzako oparotasunez beteriko etorkizun batez hitz egiten hasten zaizkigu. Hau emateko ezinbesteko baldintza bakar bat jartzen digute: “denok sistema honen perfektutasunean konfiantza izatea”. Baina, dena den, non geratu dira orain ilusio eta esperantza utopiko horiek?

 
MAIATZAK 21 Langile guztiak Greba Orokorrera!
Escrito por Euskal Herria Sozialista, maiatzak 14   
jueves, 14 de mayo de 2009

Kaleratzerik ez! ERErik ez!

Krisian dauden enpresen nazionalizazioa!

Banku eta enpresa handien nazionalizazioa!

 

Banatu eskuorri hau zure lantegian, ikastetxean, auzoan, herrian... (euskaraz eta gazteleraz dago)

 
Elkartasuna Venezuelako fabrika okupatuetako langileekin
Escrito por CMR (Venezuela)   
jueves, 14 de mayo de 2009

Burgesia venezolarra eta inperialismo estatubatuarra eraso gogorrak antolatzen ari dira Venezuelako langileen aurka. Langileek okupatuta dauzkaten fabrikak erasotzeaz gain erakusten ari dira ez daukatela arazorik bertan borrokan ari diren langileak erailtzeko ere. Bidali erresoluzioak egoera hau salatzeko!!!!

 
G20aren porrota eta nazioarteko burgesiaren demagogia
Escrito por Juan Ignacio Ramos, maiatzak 14   
jueves, 14 de mayo de 2009

Apirilaren 2an munduko potentzia kapilalista garrantzitsuenetako ordezkariak bildu ziren Londresen. Propaganda handiarekin zabaldutako bilera hau ordea erabateko porrotarekin amaitu zen, nahiz eta kapitalisten komunikabideek bestelakorik esan.

 
Maiatzak 21: GREBA OROKORRA
Escrito por Euskal Herria Sozialista, maiatzak 5   
martes, 05 de mayo de 2009

Krisi ekonomiko sakon eta gogor hau presio handia egiten ari da alderdi, sindikatu, patronal, gobernu eta estatu aparatuetan. Eragin sozial handia izango duten gero eta neurri gehiago hartzera behartuta dago burgesia, eta honen ondorioz zailagoa gertatzen da kapitalisten eta langile klasearen arteko interes ezberdinak ezkutatzea.  

 
Askatasun nazional eta sozialaren alde IRAULTZA SOZIALISTA!!
Escrito por Ibon Artola, maiatzak 5   
martes, 05 de mayo de 2009

Ibarretxek Euskal Herriko arazorik konpondu ez zuen bezala, Patxi Lopezek ere ez digu inolako irtenbiderik ekarriko. Bere burua sozialistatzat duen lehendakari berriak urte guzti hauetan erakutsi digu ez daukala arazorik estatu espainiar burgesaren eta euskal kapitalisten interesak defendatzeko. Bi alderdi eskuindarrekin, PNV eta PPrekin, akordioetara heltzeko abilezia duen arren, ez da gai PSEri ere botoa ematen dioten langileen alde ezer egiteko eta are gutxiago benetako sozialistek betidanik aldarrikatu duten eskubide bat defendatzeko: autodeterminazio eskubidea.

Modificado el ( martes, 05 de mayo de 2009 )
 
Lenin eta arazo nazionala IV
Escrito por Kepa Ugalde, maiatzak 5   
martes, 05 de mayo de 2009

Zein arrazoik zeraman Lenin nazioen autodeterminaziorako eskubidea babestera? Klase borroka sustatzeko ikuspegiak, langile klasearen batasuna lortzeko ikuspegiak. Boltxebikeentzat arazo nazionalak ez zuen arazo eta oztopo bat bakarrik suposatzen, baita potentzial iraultzaile izugarri bat ere.

 
Krisi kapitalisten teoria II
Escrito por Iker Otermin, maiatzak 4   
martes, 05 de mayo de 2009
Erreformisten eskolako ekonomialarien artean, oso zabaldurik dago krisi ekonomikoen arrazoi nagusia herritarren kontsumo baxua dela esatea. Teoria hauen helburu bakarra arazoaren jatorria ekoizpen modu kapitalistatik aldentzea eta begirada faktore sozial eta psikologikoetara zuzentzea da; azken finean, ekoizpen baliabideen jabetza pribatu santua inork zalantzan jar ez dezan ziurtatzea.
 
Lenin eta arazo nazionala III
Escrito por Kepa Ugalde, apirilak 16   
jueves, 16 de abril de 2009

Eskaera nazionalek izaera demokratiko bat dute, ez izaera sozialista bat. Zapalkuntza nazionalak ez dio langile klaseari bakarrik eragiten, honek gehiago pairatzen badu ere, gainerako zapalkuntza moduekin gertatzen den bezala. Arazo nazionalak biztanleria osoari eragiten dio, masei eta bereziki burgesia txikiari. Hala ere, aurreko artikuluetan ikusi dugun bezala, Leninek gai hau beti ere klaseko ikuspegi batetik landu zuen.

 
El Salvador: Kritika iraultzailea FMLNren programari
Escrito por Bloque Popular Juvenil, apirilak 16   
jueves, 16 de abril de 2009

Bloque Popular Juvenil FMLNren oinarri sozialeko erakunde bat da. 2008ko azaroan egin zuten idatzi hau FMLNren hauteskunde garaipena segurutzat jotzen baitzuten. FMLNren programa modu konstruktibo batean kritikatzen dute, aldi berean, programa iraultzaile baten beharra defendatuz.

 
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>

Resultados 121 - 140 de 530
 

Euskal Herria Sozialista aldizkaria etxean jaso nahi baduzu deitu 685 720 939 telefonora edo bidali mezu bat Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla   helbidera