Hasiera

Kaleratzeen, errepresioaren, krisiaren ondorioen...

 

aurka, LANGILEEN BORROKAK ELKARTU!!

ELKARTASUNEZKO HITZALDIAK IRAULTZA VENEZUELARRAren defentsan
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Urriak 24   
sábado, 24 de octubre de 2009

URRIAK 30, OSTIRALA

 

·         11:30ean NUP aularioa, 09 ikasgela, IRUÑEA

 

·         20:00etan ENGELS ATENEOA, Errementari kalea 8.zbk., Alde Zaharra, TOLOSA

 

ELKARTASUNEZKO HITZALDIAK IRAULTZA VENEZUELARRAren defentsan, PABLO CORMENZANA venezuelarrarekin

 

Antolatzaileak: Euskal Herria Sozialista aldizkaria eta “Eskuak Venezuelatik Kanpora”

                          Amerika Latinoarekin elkartasun kanpaina.
Modificado el ( sábado, 24 de octubre de 2009 )
 
Materialismo historikoa
Escrito por Iker Otermin. Urriak 23   
viernes, 23 de octubre de 2009

Teoria marxistaren oinarri nagusietako bat, ezbairik gabe, historiaren ulermen materialista da. Gizakiak bere lehen urratsetatik gaurdaino egin duen ibilbideaz lortu dugun jakintza izugarri zabala den arren, hau erabat antzua bihurtzen da historialari eta filosofo idealisten eta sentimentalisten erretorika pisutsuan erortzean. Langile mugimenduarentzat historiaren azterketak xede praktikoagoa hartzen du, materialismo historikoa bereziki baliogarria izan zaio bere borrokaren ikuspegia zabaltzeko, honen helburuak zehazteko eta irakasgai baliotsuak ateratzeko.

Modificado el ( viernes, 23 de octubre de 2009 )
 
Gorostidiren itxierari ez! Lanpostu guztien mantentzea!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Urriak 18   
domingo, 18 de octubre de 2009
Tolosako Gorostidi enpresako langileek aldi baterako langileen kaleratzea, ERE tenporala, soldaten ezordainketa eta enpresaren itxiera mehatxua sufritu behar izan dituzte. Nola ez, enpresak esaten du ez duela dirurik, baina azken urteetan irabaziak izan zituztenean ez ziren hauek langileen artean banatzeaz gogoratu. Enpresak “arazoak” dituenean bakarrik gogoratzen dira langileetaz, hau da, soldatak jaitsi behar direnean edo langileak kaleratzerakoan.
Modificado el ( viernes, 23 de octubre de 2009 )
 
Burgesia, faxismoa, errepresioa eta “gerra zikina”
Escrito por Ibon Artola. Urriak 18.   
domingo, 18 de octubre de 2009

Pasa den mendeko 30. hamarkadako krisi ekonomikoan, 1929ko crackaren ondoren, hainbat lekutan burgesiak faxismoa erabili zuen krisiaren ondorioz altxatutako langile mugimendua suntsitzeko. Langile erakundeak ilegalizatu eta milaka langile erailtzeaz gain, herri zapalduen eskubideak are gehiago erreprimitu zituzten. 1936ko Frankoren altxamendu faxista ere kapitalistek eta lur jabe handiek antolatua izan zen. Altxamendu hura antolatu eta frankismoaren urte luzeetan diktadura babestu zuen burgesia espainiarrak jarraitzen du gaur egun ere botere ekonomikoa eta politikoa izaten, estatu aparatua kontrolatzen eta legegintzaldi bakoitzeko gobernuak maneiatzen.  

Modificado el ( domingo, 18 de octubre de 2009 )
 
Bankuen nazionalizazioa indemnizaziorik gabe eta langileen kontrolpean
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Urriak 18   
domingo, 18 de octubre de 2009
Bankuen irabaziak ikaragarriak izaten jarraitzen dute. 2008an Santander, BBVA, Caja Madrid, La Caixa eta Banco Popularrek 17.590 milioiko irabazi gordinak izan zituzten. 2007an lortu zituzten 21.595 milioiren azpitik egon ziren arren iaz, boom ekonomiko bete-betean 2006an ateratako 17.416 milioien pareko emaitzak eskuratu zituzten. Horrela, krisi ekonomikoan egonagatik ere, banku handien irabaziek ez dute kolpe gogorrik jaso langile klaseak bezala
Modificado el ( lunes, 19 de octubre de 2009 )
 
1979-2009: Iraultza Sandinistatik 30 urtera. NIKARAGUAKO IKASGAIA
Escrito por William Sanabria (Venezuela) Urriak 12.   
lunes, 12 de octubre de 2009

1979ko uztailaren 19an, nikaraguar gazte langile eta nekazariek Somoza familiaren diktadura gorrotatua garaitu eta Nazio Askapenerako Fronte Sandinista boterera iritsi zen. Nikaragua, 3 milioi biztanleko herrialde txiki bat, mundu osoko zapalduentzako erreferentzi puntu bilakatu zen. Gaur, bere hogeita hamargarren urteurrena ospatzen dugunean, (eta hilabete gutxi barru (2010eko otsailean) bere porrota) behar-beharrezkoa da egin ziren akatsak eta gauza onak aztertzea. Honela bakarrik lortuko dugun habian dauden iraultzetarako, Venezuela, Ekuador, Bolivia edota Honduras,  ikasgai baliotsuak ikastea.  

Modificado el ( lunes, 19 de octubre de 2009 )
 
Arazo nazionala Errusiako Urriko iraultzaren ostean I
Escrito por Kepa Ugalde. Urriak 12.   
lunes, 12 de octubre de 2009

Ale honetan eta ondorengoetan agertuko den artikulu sailean Errusiako Iraultzaren ondoren eta Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna ezarri ostean arazo nazionalaren inguruan agertu ziren auzi teoriko eta praktikoak agertzen saiatuko gara, SESBaren bilakaeran zehar nazionalitateen auziak buruzagi boltxebikeen eskutik izan zuen trataera azalduz.

Modificado el ( lunes, 12 de octubre de 2009 )
 
Honduras: Edozein akordio kolpistekin, Erresistentziarentzako tranpa bat izango da
Escrito por Samuel Santibañez. Urriak 10   
sábado, 10 de octubre de 2009

Garrantzitsuea da masen moral iraultzailea ez dagoela kalteturik, are gehiago, sitio egoera badago ere, indartu egin da; hobeto esanda, sitio egoera iraultzaren latigoa izan da. Orain, golpeak eta bereziki sitio egoerak sortu dituen amorru, indignazio eta haserrea antolakuntzan bilakatzea beharrezkoa da.

Modificado el ( lunes, 19 de octubre de 2009 )
 
Sindikalgintzaren mugak
Escrito por Iker Otermin. Urriak 10   
sábado, 10 de octubre de 2009

Krisi hau hasi aurretik, burgesia sekulako irabaziak ateratzen ari zen bitartean langileen bizi eta lan baldintzak okerrera egiten zuten eta konkista sozialek etengabeko erasoak jasaten zituzten. Egungo egoeran, are argiago ikusten da sindikatuen paktu sozialaren jarrerak, desmobilizazioak eta pasibotasunak zein ondorio kaltegarri dakartzan langile klasearentzat. Honegatik azpimarratu behar dugu, atzo bezala gaur ere, langileok beharrezkoa dugula klaseko sindikalgintza borrokalari eta demokratiko bat, langile klasearen borroka iraultzailearen alboan joango dena, eta ez burgesiaren eta Estatuaren alboan.

Modificado el ( sábado, 10 de octubre de 2009 )
 
1929 ko “crackaren” ikasgaiak eta New Deal-a II
Escrito por Aitzol Arribilaga. Urriak 9   
viernes, 09 de octubre de 2009

1932an  AEBetako presidente zen Rooseveltek eta Alderdi Demokratako zuzendaritzak estrategia berriak erabili zituzten krisi ekonomikotik ateratzeko, hori bai, sistema kapitalistaren oinarriak ukitu gabe, hain zuzen orain Obama egiten ari den bezala.

Modificado el ( sábado, 10 de octubre de 2009 )
 
Kapitalismoaren krisia eta langabeziaren aurkako borroka
Escrito por Manu Odriozola. Urriak 3   
sábado, 03 de octubre de 2009

 

Krisi ekonomikoaren ondorioak oso gogorrak izaten ari dira langileentzat eta beren familientzat. Langabetuak Hego Euskal Herrian 170.000 gora dira eta Espainiar Estatuan 4 milioi baino gehiago. Eta perspektiba beldurgarria da: 2012 urtera arte gutxienez kopuru hauek mantenduko omen dira. Horregatik, langabeziaren aurkako borrokak sindikatuen eta ezkerreko alderdien borroka garrantzitsuenetarikoa izan beharko luke. Kontua da, langabeziaren aurkako borrokari modu eraginkorrean nolako neurriekin egin beharko geniokeen aurre.

Modificado el ( sábado, 03 de octubre de 2009 )
 
Zentral nuklearren negozioa eta Garoñaren itxiera
Escrito por Endika Etxeberria. Irailak 30.   
miércoles, 30 de septiembre de 2009

Burgosko Garoñako zentral nuklearraren itxierak, energia iturri honen arriskua jarri du eztabaidaren mahai gainean. Eztabaida honetatik, instalazio hauen jabetza duten konpainia handiei beren etekin milioidunek soilik kezkatzen die.

 

Modificado el ( miércoles, 30 de septiembre de 2009 )
 
Inperialismo estatubatuarra eta iraultza latinoamerikarra
Escrito por Ibon Artola, irailak 15   
martes, 15 de septiembre de 2009

Kolonbia eta AEBko gobernuen akordio militarraren iragarpenak hautsak harrotu zituen. Akordio honi esker ejerzito estatubatuarrak Kolonbian zazpi base militar erabiltzeko eskubidea izango du. Honek, krisi berri bat ireki du Alvaro Uriberen gobernu proinperialista kontrairaultzailearen eta Ekuadorko eta Venezuelako gobernu iraultzaileen artean.

 
Artecako Igor Perezi elkarrizketa:
Escrito por Manu Odriozola, irailak 15   
martes, 15 de septiembre de 2009

“Garrantzitsua izango litzateke krisian gauden lantokiak elkartzea indar gehiago egiteko”

 
Inmigrazioa: klase izaerako auzi bat
Escrito por Gorka Goenaga, irailak 14   
martes, 15 de septiembre de 2009

“Komunistak langile klasearen beste alderdietatik bereizten dituena hauxe da: batetik, proletarioen borroka nazional ezberdinetan, behin eta berriz lehen lekuan proletalgo osoaren interes komunak jartzen dituztela, beren nazionalitatea edozein dela ere(…)”

Marx eta Engels, Manifestu Komunista
 
Errepresiorik ez eskubide demokratikoen aurka!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. irailak 3   
jueves, 03 de septiembre de 2009

Aurtengo udan ere errepresioak ez ditu hartu oporrak. Errepresioa, jazarpena eta adierazpen askatasunaren murrizketa Euskal Herriko jaietan ere ikusi ahal izan ditugu. Villabonak, Donostiak, Lizarrak, Gasteizek, Bilbok, Gernikak… modu gordinenean bizi zuten egoera hau. Jaietan eskubide demokratikoak errebindikatzea ere delitu bihurtu nahi duten honetan Patxi Lopezen Eusko Jaurlaritzak errepresioa are gehiago gogortu du.

 

Modificado el ( jueves, 03 de septiembre de 2009 )
 
Errusiako iraultza eta arazo nazionala
Escrito por Kepa Ugalde, abuztuak 31   
lunes, 31 de agosto de 2009

“Demokraziaren erreibindikazio ezberdinak, autodeterminazioarena barne, ez dira zerbait absolutua, mundu mailako mugimendu demokratikoaren (gaur egun sozialistaren) partikula bat baizik. Gerta liteke beraz, osotasunaren testuinguruan, baztertu behar izatea. Posible da herrialde batean, mugimendu errepublikarra apaizen azpikerien edota beste herrialdeetako intriga finantziero-monarkikoen arma bat izatea; kasu horietan guk ezin dugu mugimendu jakin hori babestu. Baina irrigarria litzateke arrazoi honengatik errepublikaren leloa nazioarteko sozialdemokraziaren programatik baztertzea” (Lenin, Politika nazionalaren eta internazionalismo proletarioaren inguruko arazoak).

 
Krisi kapitalisten teoria III
Escrito por Iker Otermin, abuztuak 31   
lunes, 31 de agosto de 2009
Krisi ekonomikoak azaltzeko orduan, teoria marxista sistema kapitalista garatzen den barne dinamikaren berezko kontraesanetatik abiatzen da. Era berean, gizartean gertaera sozial eta politiko handiak gauzatzeko oinarrizko baldintzak azpiegitura ekonomiko honen dinamikan garatzen direla azaltzen du. Burgesiak 90. hamarkadan krisi ekonomikoak behin betiko amaituko zirela esaten hasi zenean, klase arteko gatazkak ere betiko desagertuko zirela baieztatu zuen. Bistakoa den bezala, bi aldiz hanka barru barruraino sartu zuen.
 
Greba Orokorraren ondoren zer?
Escrito por Euskal Herria Sozialista, uztailak 23   
jueves, 23 de julio de 2009
Maiatzaren 21eko Greba Orokorrak langile klaseak daukan potentziala erakutsi zuen. Patronalaren eta komunikabideen kanpaina, presioa eta mehatxuak handiak izan arren, ezin izan zuten azken urteetako langileen mobilizazio garrantzitsuena oztopatu. Dudarik gabe, Greba Orokor honek milaka langileren buruak astindu zituen, baita lanean geratu zirenena ere, eta beharrezkoa da aurrera begira sindikatuek modu honetako mobilizazioak langile mugimendua elkartzeko eta antolatzeko erabiltzea.
Modificado el ( jueves, 23 de julio de 2009 )
 
Europa kapitalistaren aurka Europa sozialista!!
Escrito por Ibon Artola, uztailak 23   
jueves, 23 de julio de 2009
Azkeneko urteetan, Europako Batasunean eskubide sozial eta demokratikoen aurkako erasoek gora egin dute. Inkesten arabera herritarrak konfiantza galtzen ari dira Europako Komisioan,  Europako Parlamentuan eta Europako Banku Zentralean. Ez da hain harritzekoa, beraz, pasa den ekainaren 7ko hauteskundeetan %43,39ko parte hartzea soilik ematea. Bestetik, Iniziatiba Internazionalistaren aurkako kanpaina gogorra eta ilegalizazioaren mamua izan dira Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean eskubide demokratikoen aurkako erasoen ardatz.
Modificado el ( jueves, 23 de julio de 2009 )
 
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>

Resultados 101 - 120 de 530
 

Euskal Herria Sozialista aldizkaria etxean jaso nahi baduzu deitu 685 720 939 telefonora edo bidali mezu bat Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla   helbidera