Hasiera

Kaleratzeen, errepresioaren, krisiaren ondorioen...

 

aurka, LANGILEEN BORROKAK ELKARTU!!

Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminaziorako eskubidea II
Escrito por Kepa Ugalde. Abuztuak 17.   
martes, 17 de agosto de 2010

Marxismoari egin zaizkion kritikei, behin eta berriro errepikatu diren gezurrei eta etengabeko birkontaketen harira “egia” bilakatu diren gezur horiei aurre egiteko modurik hoberena autore marxisten iturri zuzenetara jotzea zela aipatzen genuen aurreko artikulu batean eta marxismoaren ikuspuntu nazionala tergibertsazio handienetakoa jasan duen auzia dela ikusirik Leninek gai honen inguruan idatziriko artikulu interesgarri eta argigarri baten itzulpenari ekin genion. Asmoa irakurlea Leninek idatziriko testu batera hurbiltzea da, eta ez Leninek zer esan zuenaren inguruko testu bat erredaktatzea.

Modificado el ( martes, 17 de agosto de 2010 )
 
Ekonomia marxistaren oinarriak III: Makinaria eta industria handia, gainbalio erlatiboaren ekoizpena
Escrito por Iker Otermin. Abuztuak 12.   
jueves, 12 de agosto de 2010

Kapitalismoaren garapen prozesuan, behin gizarteko azpiegitura produktiboan nahikoa errotu zenean, ezinbestekoa izan zen makinariaren fabrikazioa handitzea eta zabaltzea. Pausu honek historian aldaketa kualitatiboa ekarri zuen. Ekonomian ekoizpen industrialaren nagusitasunaren aroa heldu zen, merkantzien ekoizpen masiboaren aroa, eta honekin batera, noski, kapitalisten aginte ekonomikoa eta politikoa finkatu zen.

Modificado el ( jueves, 12 de agosto de 2010 )
 
Langile iraultzaren programa militarra
Escrito por Lenin. Abuztuak 2.   
lunes, 02 de agosto de 2010

Azken aldian albistegietan Venezuela Colombiarekin izan dezakeen gerrarako prestatzen ari dela entzuten ari gara behin eta berriz. Eta zein da marxistok gerrarekiko izan behar dugun jarrera? Jarraian dakargun  gaztelerazko artikulu honetan ematen dio galdera honi erantzuna Leninek.

 

 

Modificado el ( lunes, 02 de agosto de 2010 )
 
Partehartze handia greba eta mobilizazioetan!
Escrito por Manu Odriozola. Abuztuak 2.   
lunes, 02 de agosto de 2010

 

Sektore ezberdinetako borrokak elkartzea beharrezkoa da!

Langile klaseak batasun sindikala behar du!

 

1929tik aurrekaririk ez duen krisi ekonomikoak kapitalismoaren oinarri sozial eta politikoak astintzen eta sistema atzerakoi honen benetako aurpegia erakusten jarraitzen du. Krisia sufritzen ari diren bakarrak langileak eta gizarteko sektore zapalduak izan arren, kapitalisten ikuspuntutik konponbide bakarra dago bertatik ateratzeko: gastu soziala murriztu eta soldatak eta langileen eskubideak erasotu. Baina maiatzean eta ekainean sektore ezberdinetako langileek egin dituzten grebak eta mobilizazioak asko izan dira eta jarraipen handia izan dute.

Modificado el ( lunes, 02 de agosto de 2010 )
 
Europako Batasuneko krisia eta Europako Herrien Federazio Sozialistaren beharra
Escrito por Ibon Artola. Uztailak 26.   
lunes, 26 de julio de 2010

Zer gertatzen ari da Europar Batasunean? Funtzionatuko al du Europako agintariek onartutako egonkortasun planak? Euro-zona hautsiko al da? Europako Batasunetik ateratzea al da, Sarkozyk Estatu frantziarrarekin mehatxatu bezala, langile klase frantziarraren edo beste estatu europar bateko langileen irtenbidea? Nola defenda daitezke langile klasearen interesak egoera honetan?

Modificado el ( lunes, 26 de julio de 2010 )
 
Etengabeko iraultza, bizipenek baieztatu duten teoria
Escrito por Antonio Garcia. Uztailak 21.   
miércoles, 21 de julio de 2010

Eskari demokratikoek ezin ase dezakete langile alderdia. Burgesia txiki demokratikoak iraultza helburuak gutxi gorabehera bete direnean bukatzea nahiko balu ere, gure interesa eta gure betebeharra etengabeko iraultza egitea da, martxan izatea klase diruduna eta dominatzailea boteretik bota arte (...) eta ekoizpen indar nagusiak langileen esku egon arte.

Guretzat arazoa ez da jabetza pribatua erreformatzea, baizik eta indargabetzea; ez klase antagonismoak leuntzea, baizik eta klaseak indargabetzea; ez egungo gizartzea hobetzea, baizik eta berri bat ezartzea.

 

Marx eta Engels, Liga Komunistako Komite Zentraleko Zirkularra (1850eko martxoa)

Modificado el ( miércoles, 21 de julio de 2010 )
 
Egin zaitez harpidedun!! Lagundu aldizkaria Euskal Herrira zabaltzen!!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Uztailak 19.   
lunes, 19 de julio de 2010
10 euro ordainduta 6 ale, urte osoko aldizkariak, zure etxean jasoko dituzu. Bidali zure datuak eta gure kontu korrontea pasako dizugu
Modificado el ( lunes, 26 de julio de 2010 )
 
Koerlazio indarren aldaketa Europan eta Laugarren Internazionalaren papera
Escrito por Ted Grant. Uztailak 18.   
domingo, 18 de julio de 2010

Ted Grantek 1945eko martxoan, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta berehala idatzitako artikulua da jarraian gazteleraz eta oharrez hornitua aurkezten duguna. Gerra bukatu ondoko egoera sakonki aztertu eta ondorengo gertakari zenbait aurreikusten dira bertan. Ikasgai askoz betetako artikulua dugu honakoa.

Modificado el ( domingo, 18 de julio de 2010 )
 
Inpunitatea, hipokresia eta ustelkeria morala. Pedofilia eliza katolikoaren hierarkian.
Escrito por Urtzi Reguero. Uztailak 18.   
domingo, 18 de julio de 2010

Eliza katolikoko elizgizonekin lotuta dagoen pedofiliaren arazoa kontu berria ez bada ere, azken aldian azaleratu diren herrialde, biolatzaile eta adin txikiko biktimen kopuru altuak, gaia munduko politikako lehen planoan jarri du.

Modificado el ( lunes, 19 de julio de 2010 )
 
Masen manifestazioa Bartzelonan. Estatuta eta arazo nazionala Bartzelonan
Escrito por Jaume Garcia. Uztailak 16   
viernes, 16 de julio de 2010

Uztailaren 10ean Bartzelonan Estatutaren murrizketen kontra deitua zegoen manifestaldiaren arrakasta ukaezina da. Guardia Urbanak milioi bat eta ehun mila lagun bildu zirela baieztatu du eta antolatzaileek milioi bat eta erdi lagun bildu zirela diote. Lynceren baieztapena (ustezko adituak aglomerazio kontuetan), 56.000 lagun bildu zirela, adar jotze bat da. Zalantzarik gabe, manifestaldi jendetsua eta masiboa izan zen eta garrantzitsua da bere esanahia ulertzea.

 

 

Modificado el ( viernes, 16 de julio de 2010 )
 
Iraultzaren mamua Europan: aurrera greziar langileen borroka!
Escrito por Aitzol Arribilaga. Uztailak 13.   
martes, 13 de julio de 2010

Azken hamarkadan, Europako herrialde gehienetan langile klasearen mobilizazio jendetsuak ikusteko aukera izan dugu, adibidez 2002an Italian 12 milioi langilek babestutako greba orokorra Berlusconiren gobernuaren aurka 3 milioi manifestarirekin, Irakeko gerraren aurkako mobilizazio masiboak… eta honela zerrenda luze bat, Estatu frantziarrean, Austrian, Belgikan, Irlandan, Danimarkan, Grezian, etab…

Modificado el ( martes, 13 de julio de 2010 )
 
Ekainak 29 GREBA OROKORRA!! …borrokak jarraitu egingo du
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Uztailak 13.   
martes, 13 de julio de 2010

Zapateroren gobernuaren herstura planarekin eta lan erreformarekin fase berri bat ireki da. Kapitalista espainiarrek, Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako kapitalisten babesarekin, langile klasearen aurkako erasoak handitzeko erabakia hartu zuten eta PSOEren gobernua, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, hau praktikan jartzen ari da. Honen ondorioz, gatazka sozial sakonagoak eta ezegonkortasun politiko handiagoak sortzeko mehatxua egon arren, klase dominatzaileak ondorioztatu du garaia dela “neurri estrukturalak” martxan jartzeko. 

Modificado el ( martes, 13 de julio de 2010 )
 
Europa: Langile klasea erasopean
Escrito por Alizia Cuesta   
viernes, 09 de julio de 2010

Europako burgesiak herrialde guztietan areagotu ditu langileen kontrako erasoak. Jarraian, Europako (eurozonakoa izan edo kanpokoa) herrialde zenbaitetan eman diren langileen kontrako erasoak azalduko ditugu laburki (gazteleraz).

Modificado el ( viernes, 09 de julio de 2010 )
 
Atzoko greba orokorra arrakastatsua!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Ekainak 30.   
miércoles, 30 de junio de 2010

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, EILAS, Hiru, ESK, EHNE eta CCOO) esan duenez atzoko grebak arrakasta eta jarraipen handia izan zuen. Patronalaren arabera, ordea, jarraipen eskasa izan omen zuen. Beste behin agerian geratu da langile klaseak duen bere aurkako erasoei aurre egiteko duen potentziala.

 

Modificado el ( miércoles, 30 de junio de 2010 )
 
Ekainaren 29an, GREBA OROKORRA!!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Ekainak 18.   
viernes, 18 de junio de 2010

Euskal Herriko gehiengo sindikalak Greba Orokorrerako deia egin du ekainaren 29rako. Behean doana, Euskal Herria Sozialistak ekainaren 29ko greba orokorrerako batik bat enpresa eta poligonoetan banatuko duen eskuorria dakargu.

 

 IRAKURRI eta ZABALDU!!

Modificado el ( viernes, 18 de junio de 2010 )
 
Krisi kapitalistaren aurrean: gizartearen eraldaketa sozialista
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Ekainak 18.   
viernes, 18 de junio de 2010

Maiatzaren 27an Madrilgo kongresuan onartutako Zapateroren gobernuaren herstura planak eta lan erreformak fase berri bat ireki dute. Kapitalista espainiarrek, Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako kapitalisten babesarekin, langile klasearen aurkako erasoak handitzeko erabakia hartu zuten eta PSOEren gobernua, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, hau praktikan jartzen ari da. Honen ondorioz, gatazka sozial sakonagoak eta ezegonkortasun politiko handiagoak sortzeko mehatxua egon arren, klase dominatzaileak ondorioztatu du garaia dela “neurri estrukturalak” martxan jartzeko. 

 

Modificado el ( viernes, 18 de junio de 2010 )
 
Grezia: kapitalisten planak atzera botatzeko programa iraultzailea behar da
Escrito por Miriam Municio. Ekainak 11.   
viernes, 11 de junio de 2010

Maiatzaren 5ean aurtengo laugarren greba orokorra antolatu zen Grezian PASOKen gobernuak aurkeztutako herstura planari erantzuna emateko. Greziako gobernuak 30.000 milioi murriztu nahi ditu hiru urtetan plan honekin, eta horren truke Europako Batasunak eta FMIak 110.000 milioi euroko erreskate fondoa emango die, estatu greziarrak dituen zorrei aurre egiteko.

 
Zer da deflazioa?
Escrito por Antonio Garcia. Ekainak 11.   
viernes, 11 de junio de 2010

Maiatzaren 14ean estatu espainiarreko IBEX-35a %6,6 erori zen, bere historiako erorketa handienetakoa eta 2008ko urritik handiena izan zuen. Erorketa honek eragina izan zuen beste boltsa europarretan, zor espainiarraren kostuan eta euroan.

Modificado el ( viernes, 11 de junio de 2010 )
 
Kapitalismoaren garapenaren kurba
Escrito por Trotsky. Ekainak 10.   
jueves, 10 de junio de 2010

Jarraian Trotsky idatzi zuen artikulu bat dakarkigu, gaztelaniaz idatzia (La curva del desarrollo capitalista). Artikulu honetan kapitalismoaren garapena nolakoa den azaltzen du; irakurri beharreko artikulu kapitalismoaren funtzionamendua eta egungo egoera ulertu nahi duenarentzat.

 

Modificado el ( jueves, 10 de junio de 2010 )
 
Euskal Herria, kapitalismoaren krisia eta sozialismoaren aldeko borroka
Escrito por Ibon Artola. Ekainak 6.   
domingo, 06 de junio de 2010
Sistema kapitalista krisi gogor bat igarotzen ari da mundu mailan, 30. hamarkadatik handiena. Krisi honek erakusten du kapitalismoa ez dela gizateriaren garapena bermatzen duen ekoizpen sozialeko sistema, basakeriarik latzenak sortzen dituena baizik. Gerrak, langabezia masiboa, zapalkuntza, miseria eta gosea eragiten dituzte multinazionalak eta bankuak kontrolatzen dituzten kapitalista gutxi batzuek, gaur egun dagoen teknika eta industria guztiarekin herritarren arazoak konpontzeko aukera egongo litzatekeenean.

 

Modificado el ( domingo, 06 de junio de 2010 )
 
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>

Resultados 1 - 20 de 530
 

Euskal Herria Sozialista aldizkaria etxean jaso nahi baduzu deitu 685 720 939 telefonora edo bidali mezu bat Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla   helbidera