Hasiera

Kaleratzeen, errepresioaren, krisiaren ondorioen...

 

aurka, LANGILEEN BORROKAK ELKARTU!!

Greba egin dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzian PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 27.   
jueves, 27 de mayo de 2010

Frantziako gobernuak jubilazio adina 60 urtetik 63 urtera igo nahi du. Hori dela eta, greba deitu dute gaurko Frantzia osoan. LABek bat egin du Baionan egin den manifestazioan

 

Jubilazioaren atzerapenaren aurka egiteaz gain, Ipar Euskal Herriko langileek enpleguen eta eros ahalmenaren alde egin dute.

 

Frantzian jubilatuta dauden herritarrek duten erosteko ahalmena azken aldian nabarmen txikitu dela salatu du intersindikalak. Gainera, sindikatuen arabera, «langileen soldateek balorea galtzen duten bitartean, akziodunen mozkinak %42tik %55era pasatu dira; eta CAL 40 burtsa indizean sartzen diren enpresek orotara 47 miliardo irabazi dute testuinguru ekonomiko zaila honetan».

Sindikatuek argi adierazi dute erreforma geldirazi nahi bada kalera atera behar dela eta langileen borroka ezinbestekoa dela.

 

PSOEren gobernuaren antzera, frantziar gobernuak ere jubilazioa (edo erretreta) atzeratu nahi izan du. Askotan esan izan dugun bezala, kapitalistek sortu duten krisia langileok ordain dezagun nahi dute. Kapitalismoa burgesiak irabaziak lortzean oinarritzen da. Horrela hazkunde garaian kapitalistek inbertsioak egiten dituzte, lanpostuak sortzen dituzte… garai honetan langileen kontrako erasoak murriztu egiten dira. Krisialdiak etortzean, ordea, kontrako egoera bat sortzen da, kapitalistek ez dute inbertitzen, ez dute lehen adina irabazirik lortzen eta langabezia, langileen zapalkuntza… areagotu egiten dira. Ekoizpenetik lortzen ez duten irabazia langilearen poltsikutik atera nahi dute!

 

Aspalditxotik ari dira esaten ekonomia errekuperatzen ari dela, okerrena pasa dela... baina hau egia izanda ere (eta ez dirudi hala denik), errekuperazio hau langabetu kopuru izugarri altu batekin, langileon aurkako eraso erraldoiekin gertatuko da.

 

Langileok ezin dugu eraso gehiagorik onartu!

 

Beharrezkoa Ipar Euskal Herriko, Hego Euskal Herriko langileok borroka berean elkartzea, baina baita Frantziako, Espainiako eta mundu guztiko langileekin ere. Gogoratu Marx eta Engelsek esan zutena: Mundu guztiko langileak, elkartu zaitezte!!

 

Jubilazioaren atzerapenari ez!

Jubilazioak 60 urterekin eta soldata duinarekin!

Langileen aurkako eraso gehiagorik ez!

 

GREBA OROKORRA!!!

 

 

Informazio gehiago:

 

Berria: http://www.berria.info/albisteak/41393/enplegu_erosahalmen_eta_erretreten_alde_greba_egin_dute_ipar_euskal_herrian.htm

 

Gara:

http://www.gara.net/azkenak/05/201638/eu/Milaka-lagun-atera-dira-kalera-Baionan-erretreta-sistema-defendatzeko

 

Kazeta.info

http://www.kazeta.info/euskalherria/greba-eta-mobilizazio-eguna-erretreta-sistemaren-defentsan

 

Euskal Herria Sozialista:

http://euskalherriasozialista.net/index.php?option=com_content&task=view&id=526&Itemid=1

 

Modificado el ( viernes, 28 de mayo de 2010 )
 
< Anterior   Siguiente >
 

Euskal Herria Sozialista aldizkaria etxean jaso nahi baduzu deitu 685 720 939 telefonora edo bidali mezu bat Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla   helbidera