APIRILAK 26: BORROKA EGUNA ERREPRESIOAREN AURKA
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Ostirala, 13 Apirila 2018 08:46
- Nork idatzia: Ezker Iraultzailea
GURE ESKUBIDE DEMOKRATIKOAK DEFENDA DITZAGUN
ELKARTASUNA KATALUNIAKO IKASLEEKIN ETA HERRIAREKIN!
Kanpora 155a! Errepresio frankistarik ez!
Aski da, gazte eta langileon borrokaren kriminalizaziorik ez!
Paroak ikastetxeetan 11etatik aurrera. Kontzentrazioak 12tan
a Deskagatu hemen eskuorria
Apirilaren 14ean denok Iruñeara! Altsasuko gazteen aurkako muntaia polizial eta judizialari ez!
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Asteartea, 10 Apirila 2018 16:32
- Nork idatzia: Eloy Val del Olmo
Diktadura garaian bezala, estatu aparatuaren errepresioak ez du erregimenaren indarra erakusten, ahultasuna baizik.
Eskubide demokratikoen aurkako ofentsiba neofrankistaren aurrean
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Asteartea, 03 Apirila 2018 07:51
- Nork idatzia: Ezker Iraultzailea
Kaleak hartu behar ditugu!
Katalunian urriaren 1etik gaur egun arte garatu den egoera politikoak ikasgai garrantzitsuak ditu Euskal Herrirako. 155aren bloke monarkikoak porrot ikaragarria jaso zuen abenduaren 21eko hauteskundeetan. Hala eta guztiz ere, erreakzioak gogortu egin du ofentsiba autoritarioa, mezu argi bat bidaliz: 155ak jarraitu egingo du bere gustuko president eta Governa egon arte. Eta hain zuzen ere, PDeCateko eta ERCko buruzagiek burua makurtzen duten bakoitzean eta kaleko mobilizazioa alde batera uzten denean, Espainiako gobernuak zein estatu-aparatuak errepresioarekin gogorrago erantzuteko aprobetxatzen dute, herri oso bat umiliatzeko helburuarekin.
Erdoganen erregimenak kurduen lurraldea bonbardatu eta inbasioa jarri du abian
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Asteartea, 03 Apirila 2018 07:29
- Nork idatzia: Sosyalist Alternatif (CIT – Turkia) eta Patronsuz Dunya erakundeen adierazpen bateratua
Kurduen aurkako gerrarik ez!
Erdoganen erregimenak operazio militarra hasi du Afrinen, Siria ipar-ekialdeko hiri kurduan, Turkiako Herriaren Alderdi Errepublikanoko (CHP) oposizio sozialdemokrata deitutakoaren babesarekin. Egun Turkia, Irak, Iran eta Siriaren artean zatituta dagoen herri kurduaren askapen nazionalaren borrokari esker lortutako garaipenak jo puntuan dituzte lau herrialde horietako erregimenek eta AEBko eta Errusiako indar inperialistek.
Kolpe frankista Kataluniako herriaren aurka
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Larunbata, 31 Martxoa 2018 17:32
- Nork idatzia: Esquerra Revolucionaria
Greba Orokorra lehenbailehen!
Preso politikoak askatu! Langileen eta gazteriaren Kataluniako errepublikaren alde!
78ko erregimen autoritarioak, bere estatu aparatuak eta hori sostengatzen duen alderdiek (PP, Ciudadanos, PSOEko buruzagiekin batera) kolpe berri bat eman dute Katalunian demokraziaren eta askatasunen aurka. Independentismoaren aurka kausa orokorra ireki da, diktadura frankistak “errepublikaren eta komunismoaren aurka” ireki zuenaren eredua jarraituz. Autonomia katalana baliogabetu da, Carles Puigdemont atxilotu dute eta 25 buru independentista auziperatu dira, horietako asko kartzelaratuz, epaiketarik eta fidantzarik gabe.
Eskubide demokratikoen aurkako ofentsiba neofrankistaren aurrean kaleak hartu behar ditugu!
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Azteazkena, 28 Martxoa 2018 18:48
- Nork idatzia: Ezker Iraultzauilea
Eskubide demokratikoen aurkako ofentsiba neofrankistaren aurrean
Kaleak hartu behar ditugu!
Katalunian urriaren 1etik gaur egun arte garatu den egoera politikoak ikasgai garrantzitsuak ditu Euskal Herrirako. 155aren bloke monarkikoak porrot ikaragarria jaso zuen abenduaren 21eko hauteskundeetan. Hala eta guztiz ere, erreakzioak gogortu egin du ofentsiba autoritarioa, mezu argi bat bidaliz: 155ak jarraitu egingo du bere gustuko president eta Governa egon arte. Eta hain zuzen ere, PDeCateko eta ERCko buruzagiek burua makurtzen duten bakoitzean eta kaleko mobilizazioa alde batera uzten denean, Espainiako gobernuak zein estatu-aparatuak errepresioarekin gogorrago erantzuteko aprobetxatzen dute, herri oso bat umiliatzeko helburuarekin.
Elkarrizketa Tolosaldea Buseko langileei
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Azteazkena, 21 Martxoa 2018 08:43
- Nork idatzia: Manu Odriozola
Tolosaldea BUS GREBAN
Kaleratzerik EZ!!! Hitzarmen duin baten alde!!!
Euskal Herria Sozialistak ondorengo elkarrizketa egin die, TOLOSALDEA BUSeko Alvaro Atorrasagasti, Mikel Etxekonanea eta Koro Del Castillo Tolosaldea Buseko langileei. Ezker Iraultzailetik gure babes osoa, esker ona eta animoak eman nahi dizkiegu.
Ikasle Sindikatua irakasle eta langileen borrokarekin bat eginez, hezkuntza publiko eta itunpekoan, EAJ eta PSEren Eusko Jaurlaritzaren murrizketen aurka
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Astelehena, 19 Martxoa 2018 18:28
- Nork idatzia: Ikasle Sindikatua
Espainiako Gobernuak ezartzen dituen murrizketa berdinak ari da ezartzen Eusko Jaurlaritza azken zortzi urteetan EAEn. Irakasle kopurua murriztu dute, soldatak jaitsi dira, ordezkapenik ez da egiten eta klaseetan ikasle masifikazioa igo egin da. EAJk kontrolatutako Hezkuntza Kontseilaritzak LOMCEren aurkako diskurtsoa erabili arren, Heziberri bitartez plan frankista hori ari da aplikatzen. Ikasle eta irakasleak lasai egotea nahi dute, hauek mobilizatu gabe, sindikatuei elkarrizketa eta negoziaziotarako deiak eginez, horrela murrizketak aplikatzen jarraitzeko.
Emakume Aske eta Borrokararien asanblada / Asamblea de Libres y Combativas
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Astelehena, 19 Martxoa 2018 18:23
- Nork idatzia: Administrator
Kalean da Euskal Herria Sozialista aldizkariaren 69. alea
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Astelehena, 19 Martxoa 2018 18:13
- Nork idatzia: Administrator
Pentsiodunak, gazteak eta langileak. Denok Martxoaren 17ko manifestazioetara penstio publikoen alde!
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Ostirala, 16 Martxoa 2018 13:07
- Nork idatzia: Miguel Mitxitorena. Ezker iraultzaileko kide eta pentsioduna
PENTSIOEN IGOERA ZIZTRIN ETA LOTSAGARRIARI EZ!
KANPORA PPren GOBERNUA
Pentsionistak zutik eta borrokan gaude eta mobilizazio benetan indartsuak burutzen ari gara PPren gobernuaren aurka. Gobernu honek gosez hilik nahi gaitu, pentsio duinekin egon ordez. Gure bizitzako lanarekin sortu dugu aberastasun hori, askotan 40 urtez kotizatu ondoren. Ohikoa den bezala, Mariano Rajoy eta bere ministro Fatima Bañez gobernura heldu ziren zin eginez pentsioek eros-ahalmena mantenduko zutela. Bada hori galdu besterik ez dugu egin.
Elkarrizketa Tolosaldeko Asuncion klinikako langileei
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Osteguna, 15 Martxoa 2018 18:19
- Nork idatzia: Ezker Iraultzailea
Tolosaldeako osasun arreta azken urteetan, bai eskualdean eta baita kanpoan ere, hizpide da, Eusko Legebiltzarra behin baino gehiagotan izan da horren lekuko. Orain Asunción Klinikako langileak gogor ari dira borrokan klinikako hitzarmenaren alde eta Tolosaldeako kalitatezko osasun zerbitzuaren alde. Euskal Herria Sozialistak Ainhoa Ortiz, Arantxa Errondosoro eta Isabel Descalzo klinikako langileen ordezkariei ondorengo elkarrizketa egin die. Ezker Iraultzailetik gure babes osoa, esker ona eta animoak eman nahi dizkiegu.
Sistemak masen borroka feministari erantzuten dio. Euren morala eta geurea
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Azteazkena, 14 Martxoa 2018 07:21
- Nork idatzia: Bárbara Areal – Emakume Aske eta Borrokalariak/Ezker Iraultzailea
Martxoaren 8ko greba feministak historia egin du. Aurrekaririk gabeko mobilizazio eguna izan da eta ez da errez ahaztuko. Azken aldian, emakume langile eta borrokalarien arteko harremanaren indartzearen lekuko eta protagonista izan gara, inoiz baino gehiago batu baitira egoera lazgarri honetatik askatzeko, kateak apurtzeko. Lapikoa bor-bor dago eta begiak sutan. Mobilizazioak erabat agerian utzi ditu eskuineko buruzagiak, gizon zein emakumeak, erasoen benetako erantzuleak; baita hankaz gora utzi ere greba egun hau deskafeinatzeko edo saboteatzeko alderdi zein sindikatu erreformistetako buruzagien asmoak. Martxoaren 8an izan dugu masen, eta eskuarki emakumeen, izaera iraultzailea ikusteko parada ezin hobea, eliteei erakusteko ez gaudela prest euren esklabo material eta sexualak izateko eta nekez isilaraziko dutela munduko populazioaren erdia.
Indarkeria matxistaren aurkako kontzertua Gasteizen
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Asteartea, 06 Martxoa 2018 07:34
- Nork idatzia: Ezker Iraultzailea
Martxoak 8ko deialdiak
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Astelehena, 05 Martxoa 2018 16:38
- Nork idatzia: Ezker Iraultzailea
Martxoak 8: ikasle greba orokorra!
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Asteartea, 27 Otsaila 2018 08:53
- Nork idatzia: Administrator
Bilbon:
11:00etan kontzentrazioa Jesusen Bihotza-Eusko Jaurlaritzan
11:30etan ikasle zutabea Moyuara
20:00etan manifestazioa Jesusen Bihotzatik
Donostian:
11:00etan kontzentrazioa Bulebarrean
20:00etan manifestazioa Bulebarrean
Prekarietate gehiago ez!
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Azteazkena, 07 Otsaila 2018 10:24
- Nork idatzia: Ezker Iraultzailea
Otsailaren 10ean kalera lan eta soldata duinen alde!
Martxoak 8. Ikasle Greba Orokorra Geure buruak bizirik nahi ditugu! Aske eta borrokalari!
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Asteartea, 23 Urtarrila 2018 20:02
- Nork idatzia: Ezker Iraultzailea
"Sozialismoa eta nazionalismoa"
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Osteguna, 18 Urtarrila 2018 18:56
- Nork idatzia: Jamens Connolly
James Connolly iraultzaile irlandarrak sozialismoaz eta nazionalismoaz 1892an idatzi zuen testua dakargu, euskaraz.
Kalean da Euskal Herria Sozialista aldizkariaren 68. alea
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Azteazkena, 17 Urtarrila 2018 18:46
- Nork idatzia: Ezker Iraultzailea
Euskal Herria Sozialista aldizkariaren inguruan biltzen garenok argi dugu langileok eta ikasleok egindako egunkaria behar dugula, eta asmo horrekin ateratzen dugu bi hilez behin gure aldizkaria. Ondoko lerroetan langile mugimenduan langileon prentsa beregainak duen garrantziaz atera dugun harpidetza orria dakargu. Egin zaitez Euskal Herria Sozialistaren harpidedun eta zabaldu aldizkaria zure inguruan!
Egin zaitez harpidedun!
Babestu langile prentsa!
Zabaldu euskal herria sozialista zure inguruan!!!