Teoria

Klasea, alderdia eta zuzendaritza, zergatik izan da garaitua langileri espainiarra?

Jarraian Leon Trotskyk idatzitako artikulu bat dakarkigu, gaztelaniaz idatzia, "Clase, partido y direccion, ¿Por qué ha sido vencido el proletariado español?" izenburuduna. Artikulu bikain honetan Gerra Zibila galtzearen arrazoiak ematen dira besteak beste. Trotskyk artikulu hau bukatu gabe utzi zuen hiltzerakoan (1940), baina berak utzitako 'apunte' batzuei esker berreraiki ahal izan da.

Gehiago irakurri: Klasea, alderdia eta zuzendaritza, zergatik izan da garaitua langileri espainiarra?

Internazional Komunistaran gorakada eta gainbehera

Berriki Hugo Chavezek V. Internazional baten beharra aldarrikatu du. Honetaz hitz egin genuen artikulu batean. Jarraian Ted Grant iraultzaile handiak 1943 urtean idatzi zuen artikulu bat dakargu hona. Bertan III. Internazionalaren gorakadaren eta gainbeheraren arrazoiak ematen ditu. Ikasgai bikaina eta beharrezkoa V. Internazionalak arrakasta izan dezan.

Gehiago irakurri: Internazional Komunistaran gorakada eta gainbehera

Langile Klasearen ekintza politikoaz

Engelsek 1871 urtean idatzi zuen artikulu labur baina indartsu bat dakarkigu hona. Bertan abstentzioaren aurkako argumentuak aurkezten ditu egileak.

Gehiago irakurri: Langile Klasearen ekintza politikoaz

Aldaketa klimatikoa, ingurumenaren kutsadura, “elikagaien krisia” eta iraultza sozialista

Aldaketa klimatikoari aurre egiteko hainbat alternatiba ari dira planteatzen. Osvaldo Canziani argentinar “adituak” munduko hazkuntza demografikoari oinarrizko arreta jarri behar zaiola adierazi du, bere ustez aldaketa klimatikoaren gako nagusia munduko biztanleriaren hazkuntzan baitago. Aldaketa klimatikoari eta kutsadurari aurre egiteko eta gure ingurumena salbatzeko ordea kapitalismoa bera da kontuan hartu beharreko gako nagusia.

Gehiago irakurri: Aldaketa klimatikoa, ingurumenaren kutsadura, “elikagaien krisia” eta iraultza sozialista

Materialismo historikoa eta ekonomia politikoa II

Erromako inperioaren gainbehera mendeetan zehar luzatu zen prozesua izan zen, azkenean batez ere bere kontraesanen pisuagatik erori zen arte. Lurjabeen klase dominatzaileak etengabeko gerra behar zuen esklaboak lortzeko, baina aldi berean, inperioaren zabaltzeak bere burua galbidera zeraman, Estatuak ezin baitzien eutsi geroz eta handiagoak zitzaizkion barne kontraesanei. Azken urteetan inperioaren barrenetan sistema feudala hazten hasi zen eta jauntxo barbaroez gain, inperio barneko jauntxoak ere Estatu ustelduaren aurka matxinatu ziren eta Europa guztia feudo txikietan zatitua geratu zen.

Gehiago irakurri: Materialismo historikoa eta ekonomia politikoa II

Informazio gehigarria