Teoria

Marxismoaren hiru ardatz eta hiru iturri

Artikulu hau Leninek idatzi zuen Karl Marx hil eta hogeita hamargarren urteurrenera, bere pentsamendua omentzeko. 1913ko martxoan argitaratu zen boltxebikeen Prosveschenie (Ilustrazioa) aldizkari teorikoan eta marxismoaren oinarriak bikainki laburbiltzen ditu.

Gehiago irakurri: Marxismoaren hiru ardatz eta hiru iturri

Moral iraultzaileaz: helburuaren eta bitartekoaren arteko interdependentzia

Bitartekoa helburuarekin soilik justifika liteke. Baina honek, era berean, justifikatua izan behar du. Langileriaren interes historikoak defendatzen dituen marxismoaren ikuspegitik, bitartekoa justifikatua dago berarekin badakartza gizakiak naturarekiko duen boterea handitzea eta gizakiak gizakiaren gainetik duen boterea abolitzea.

Gehiago irakurri: Moral iraultzaileaz: helburuaren eta bitartekoaren arteko interdependentzia

Teoria: Etengabeko iraultza eta estatuaren klase izaera

Marxismoak azaltzen duen bezala, Estatua (bere indar armatuek, legeek, aginte instituzioek, etab. osatua) ez da klaseen gainetik existitzen den zerbait, alderantziz: "botere politikoa, besterik gabe, klase baten botere antolatua da bestea zapaltzeko" (Karl Marx).

Gehiago irakurri: Teoria: Etengabeko iraultza eta estatuaren klase izaera

Etengabeko Iraultza eta ekonomia mistoaren tranpa

Batez ere joan den mendeko 50. hamarkada erdialdetik aurrera, buruzagi eta teoriko stalinisten eta erreformisten artean "ekonomia mistoaren" ideiak indar berezia hartu zuen. Oinarrian, ideia honek herrialde batean ekonomia sozialistaren eta kapitalistaren elementuak konbina daitezkeela eta modu harmoniko batean existitu daitezkeela planteatzen du, hau da, kapitalisten interesak eta langileenak, biak, defenda daitezkeela. Bere atzean, ordea, iraultzen porrot tamalgarriak utzi ditu.

Gehiago irakurri: Etengabeko Iraultza eta ekonomia mistoaren tranpa

Kuba eta etengabeko iraultza

1959tik 1961era bitartean gertatu zen Kubako iraultzak, hala nola, aurretik eta ondoren izandako gertakariek modu harrigarrian baieztatzen dute etengabeko iraultzaren teoria. Praktikaren eremuan frogatzen dute nahitaez loturik dagoela independentzia nazionalaren aldeko borroka eraldaketa sozialaren borrokarekin: lehena benetan aurrera eramateko modu bakarra burgesia inperialista nahiz bertakoa desjabetzea eta ekonomia planifikatua antolatzea izan zen.  Bestalde, iraultza beste herrialdeetara ez zabaltzea eta herrialde barnean benetako langile demokraziaren baitan ez antolatzea iraultzaren lorpen guztientzat arriskutsua da, baita gaur egun ere.

Gehiago irakurri: Kuba eta etengabeko iraultza

Informazio gehigarria