Mundua

Indarkeria polizialaren eta Estatuaren arrazismoaren aurkako leherketa soziala. AEBetako klase arteko borroka erradikalizatu egin da

Herritar beltzen aurkako indarkeria polizialak Fergusonen altxamendua eragin du eta bertatik Estatu Batuetako ehunka hiritara zabaldu dira mobilizazioak. Ondorioz, agerian geratu da klase agintariaren diskurtsoaren faltsutasuna. Munduko potentzia kapitalista indartsuena egonkortasuna lortzetik urrun dago, polarizazio sozialean eta klase arteko kontraesanean hondoratzen ari da, terrenoa gero eta leherketa sozial handiagoetarako prestatzen ari da.

Gehiago irakurri: Indarkeria polizialaren eta Estatuaren arrazismoaren aurkako leherketa soziala. AEBetako klase...

Greba Orokorra Italian eta Belgikan: arrakasta ikaragarria

Abenduaren 12an Italia geldirik geratu zen CGIL eta UIL bertako sindikatu nagusiek deitutako 8 orduko grebaren ondorioz. Greba 2015erako onartu nahi diren aurrekontuetako murrizketen eta Renziren gobernuak onartutako “Jobs Act” deituriko lan kontraerreformaren aurka izan zen. Hiru egun beranduago, Belgikan historiako greba orokorrik garrantzitsuena izan zen, lanuztea masiboa izan zen eta herrialdea geldiarazi zuten. Bi greba orokorrek erakusten dute kapitalistak eta hauen menpeko gobernuak langile klasearen borroka tinkoaren bidez soilik geldiaraz daitezkeela.

Gehiago irakurri: Greba Orokorra Italian eta Belgikan: arrakasta ikaragarria

Ukraina urakanaren begian

Azaroaren 29an urtebete igaro zen Ukrainako krisia hasi zenetik, inperialistek eta oligarkia ukraniarrak Maidanen mugimendu atzerakoia babestu eta bultzatu zutenetik. Geroztik, Kieveko gobernu titereak ofentsiba ikaragarria abiatu zuen talde paramilitar faxisten laguntzarekin: lehenik, NDFk, Washingtonek, Londresek eta Berlinek inposatutako pribatizazioen programa inposatu zuen, gizartearen bizi baldintzak hondoratuz; ondoren, tanke eta tropak bidali ditu herrialdearen ekialdera altxamendua zapaltzeko. Hala ere, inperialismo europarra eta amerikarra egoera egonkortzetik urrun daude. 

Gehiago irakurri: Ukraina urakanaren begian

Japoniako ekonomia atzeraldian

Shino Abe kontserbadorearen hauteskunde garaipenetik eta NDFk Abenomics izenarekin ohorez batailatu eta begi onez ikusi zuen neurri ekonomikoen proposamenetik bi urtera, hauteskundeak aurreratu dituzte abenduaren 14ra; honek inflexio puntu bat markatzen du politika japoniarrean. 

Gehiago irakurri: Japoniako ekonomia atzeraldian

Michael Brown kasuaren fartsa judizialak protesta sozialaren uholde berria eragin du AEBn

Poliziak Michael Brown gaztea tiroka hil izanak Fergusonen (Missouri), AEB osoan haserre sozialaren uholdea eragin zuen. Azaroaren 25ean, ateak itxita zituela egindako epaiketan fiskalak Brown tirokatu zuen poliziaren defentsako abokatu bezala jardun zuen, eta errugabetzat jo zuten. Missouriko gobernadoreak, epaiak izan zuen eraginaren jakitun, Ferguson okupatu zuen Guardia Nazionaleko 2.200 kiderekin aste bete lehenago, eta “prebentziozko larrialdi egoera” aldarrikatu zuen. Obamaren administrazioak, publikoan, neurri hauetatik bereizten ahalegindu da, baina praktikan koordinazioa egon da bi administrazioen artean.

Gehiago irakurri: Michael Brown kasuaren fartsa judizialak protesta sozialaren uholde berria eragin du AEBn

Azpikategoria

  • Mundua
    Mundua
    Artikulu kopurua:
    402

Informazio gehigarria