Mundua

Ukrainan esku sartzeari ez! Kanpora Kievko gobernu atzerakoia!

Mendebaldeko inperialismoak Ukrainan eskua sartu izanak eta kapitalaren banda faxistek boterera eraman duen gobernu atzerakoia babestu izanak sobietar errepublika ohia urakanaren begian ezarri du. Washingtonek Errusia kolpatzeko ofentsibari ekin dio bere eragina oraindik nagusi den Ekialdeko Europako azken herrialdean. Ondorioak berehalakoak izan dira. Gerra hedatzen ari da herrialdearen ekialdean, baina, aldi berean, oligarka ukrainarren eta errusiarren interesak mehatxatzen dituzten herri altxamenduak izan dira hainbat tokitan.

Gehiago irakurri: Ukrainan esku sartzeari ez! Kanpora Kievko gobernu atzerakoia!

Syrizaren garaipen historikoa, eskuinarekin egindako akordioa eta programa sozialista

Urtarrilaren 25eko hauteskundeetako emaitzak Greziako langile klasearen eta zapalduen garaipen erraldoia dira. Syrizak emaitza historikoa lortu du. Azken 70 urtetako Europan lehenengo aldiz, hauteskundeak sozialdemokraziaren ezkerretara dagoen alderdi batek irabazi ditu. Syrizaren garaipenak politika europarreko eskenatokia aldatzeko pausoa eman du, murrizketen aurkako mobilizazioa bultzatuko du eta garai berri bat irekiko du klase arteko borrokan.

Gehiago irakurri: Syrizaren garaipen historikoa, eskuinarekin egindako akordioa eta programa sozialista

Grezia: Urtarrilaren 25eko hauteskundeak, Syriza eta kapitalismoaren aurkako borroka

Grezian hauteskundeak aurreratu dituzte urtarrilaren 25era, eta galdeketen arabera Syrizak garaipena lor dezake. Langile eta gazte greziarrek EBren eta greziar burgesiaren murrizketa plan basatien inposaketen aurka egindako borroka tinkoa inspirazio iturri bilakatu da mundu osoko zapalduentzat. Orain, eskuinak hauteskundeetan porrot egitea eta Syriza gobernura iristea kolpe gogorra izango da Troikak Europa osoan inposatu duen atzerakada sozialen politikarentzat.

Gehiago irakurri: Grezia: Urtarrilaren 25eko hauteskundeak, Syriza eta kapitalismoaren aurkako borroka

Kubako iraultzaren defentsa eta nola aurre egin errestaurazio kapitalistari

Abenduaren 17an Estatu Batuetako eta Kubako gobernuek akordio historiko bat iragarri zuten bi herrialdeen arteko erlazio diplomatikoa berrezartzeko. Honekin batera, Miamiko erbestealdian duenen ekimen terroristetatik beren herrialdea babesteagatik AEBetan preso dauden bost heroi kubatarrak askatzea ere adostu zuten. Gertakari honek, ezin bestela izan, Kubaren etorkizunaren eztabaida mahai gainean jarri du.

Gehiago irakurri: Kubako iraultzaren defentsa eta nola aurre egin errestaurazio kapitalistari

Venezuela: Estatua eta polizia. Nola aurre egin mafien eta indarkeria polizialaren arazoei?

Venezuelako CICPCeko hainbat poliziak “Escudo de la Revolución” kolektiboko zenbait kide hil zituzten tiroka Caracasko erdigunean, eta astinaldi handia eragin zuen. Besteak beste, polizia-buru batzuk ordezkatu dituzte, eta gorputz polizialetan erreforma egitea planteatzen ari dira. Hala ere, ez da lehendabiziko aldia arazo hau konpontzen saiatzen direna; zergatik huts egin zuten aurreko saiakerek? Nola amai daiteke arazoarekin behin betiko?

Gehiago irakurri: Venezuela: Estatua eta polizia. Nola aurre egin mafien eta indarkeria polizialaren arazoei?

Azpikategoria

  • Mundua
    Mundua
    Artikulu kopurua:
    401

Informazio gehigarria