Mundua

Brasil: atzeraldiak, murrizketek eta ustelkeriak ondoez soziala elikatzen dute

Brasilgo egoera politiko, ekonomiko eta soziala inflexio puntu batean aurkitzen da. Ekonomia brasildarra atzeraldian dago. Analista batzuen arabera, ekonomia brasildarra azken 25 urteetako egoerarik txarrenean murgildu da. Ondorio politiko eta sozialak berehalakoak izaten ari dira.

Gehiago irakurri: Brasil: atzeraldiak, murrizketek eta ustelkeriak ondoez soziala elikatzen dute

AEB: desberdintasunen eta pobreziaren errekuperazioa

Estatu Batuetako komunikabide handiak hazkuntza ekonomikoaz eta errekuperazioaz hitz egiten ari dira etengabe. Mundu osoan kapitalistak egiten ari diren modura, kanpaina honek kapitalismoaren miseriak ezkutatu nahi ditu langile klasea gero eta gogorrago zapaltzen jarraitzeko. Eta noski, kanpaina zikin honek Obama presidentearen babes osoa du.

Gehiago irakurri: AEB: desberdintasunen eta pobreziaren errekuperazioa

Txina izan daiteke Kuba eta Venezuelaren eredua?

Ezkerreko sektore batzuen ustez eredu txinatarra da Kubak eta Venezuelak hartu beharko luketen bidea. Kapitalistak desjabetzea beharrezkoa izango ez litzatekeen sozialismo “berezia” omen litzateke. Baina eredu txinatarra ikusputu iraultzaile batetik aztertzen badugu oso ondorio ezberdinetara iritsiko gara.

Gehiago irakurri: Txina izan daiteke Kuba eta Venezuelaren eredua?

Mexiko: Ayotzinapa bizi da! Borrokak jarraitu egiten du!

Ayotzinapan desagertutako 43 ikasleen harira hasitako borrokak Mexikoko egoera astindu du. Mexikoko Korronte Marxista Iraultzaileak gaiari buruz idatziko artikulua argitaratzen dugu.

Gehiago irakurri: Mexiko: Ayotzinapa bizi da! Borrokak jarraitu egiten du!

Venezuelako iraultzaren defentsan! Zein dira PPren eta Felipe Gonzalezen lagunak?

Korronte Marxista Iraultzaileak Venezuelako iraultzari buruz idatzitako azken artikulua argitaratzen dugu. Gogoratu apirilak 13 astelehenean arratsaldeko 7etan, Venezuelako Korronte Marxista Iraultzaileko Pablo Cormenzanaren hitzaldia izango dugula Tolosako Engels Ateneoan. Animatu!! Defendatu dezagun Venezuelako iraultza!!

Gehiago irakurri: Venezuelako iraultzaren defentsan! Zein dira PPren eta Felipe Gonzalezen lagunak?

Azpikategoria

  • Mundua
    Mundua
    Artikulu kopurua:
    402

Informazio gehigarria