Mundua

Venezuela: ofentsiba faxista gelditu behar da burgesia desjabetuz eta langile klasea eta herria mobilizatuz

Venezuelako oposizio kontrairaultzaile eta faxistak eta honen atzean dagoen inperialismo iparamerikarrak iraultza bolivartarraren aurkako ofentsiba basatia jarri dute abian. Komunikabide burgesek, bai venezuelarrek bai mundu mailakoek, “alderantzizko mundua” aurkezten dute: herriari erasotzen dioten banda faxistak “ikasle errepresaliatuak dira” eta demokratikoki aukeratutako gobernua eta hau babesten duten herritarrak “erregimen errepresibo diktatoriala”.

Gehiago irakurri: Venezuela: ofentsiba faxista gelditu behar da burgesia desjabetuz eta langile klasea eta herria...

Hegoafrika: Nelson Mandelaren heriotza eta gehiengo beltzaren apartheid ekonomiko eta soziala

Nelson Mandelaren heriotzak inpaktu handia eduki du milioika pertsonen artean Hegoafrikan eta mundu guztian. Bere irudia langileria hegoafrikarrak apartheidaren erregimen izugarriaren aurka egindako borroka heroikoarekin identifikatzean, harrotasun eta inspirazio iturri bihurtzen da kapitalismoaren zapalkuntza jasaten duen ororentzat. 

 

Gehiago irakurri: Hegoafrika: Nelson Mandelaren heriotza eta gehiengo beltzaren apartheid ekonomiko eta soziala

Venezuela: ofentsiba atzerakoia eta banda faxistak zapaldu behar dira langile klasearen eta herri masen mobilizazioarekin

Venezuelako oposizio kontrairaultzaile eta faxistak azken egunetan langile eta herri masen eta iraultzaren aurkako ofentsiba jarri du abian. Ofentsiba honen maila gorena otsailaren 12az geroztik izandako hilketetan eta eraikin publikoen aurka banda atzerakoiek egindako erasoetan ikusi da. Kapitalista desjabetu eta egungo estatua estatu sozialista batez ordezkatzea eta langileen esku jartzea da bide bakarra.

 

Gehiago irakurri: Venezuela: ofentsiba atzerakoia eta banda faxistak zapaldu behar dira langile klasearen eta herri...

Esku hartze inperialista eta krisi politikoa Ukrainan

Mundu mailako krisia okertzeak potentzia inperialisten arteko talka areagotu du beren eragin eremua mantendu eta handiagotzeko. Egoera hau dago Ukrainako gertakarien atzean. Inperialismo europarra, eta bereziki burgesia alemaniarra, errusiar oligarkia kapitalistarekin lehiatzen ari da ukrainar merkatu estrategikoa kontrolatzeko.

Gehiago irakurri: Esku hartze inperialista eta krisi politikoa Ukrainan

Mexiko: autodefentsa taldeek narkoa eta Peña Nietoren gobernua kinka larrian utzi dute Michoacanen

Urtarrilaren 14an ejertzitoa eta polizia federala Mexikoko Apatzigan herrian sartu ziren, Michoacango gobernadorearen arabera “ordena eta bake publikoa itzultzeko”. Herri hau Tierra Calienteko foko gorrietako bat eta narkoen aurkako autodefentsa taldeek ofentsibara jo dute narkotrafikoarekin amaitzeko.

Gehiago irakurri: Mexiko: autodefentsa taldeek narkoa eta Peña Nietoren gobernua kinka larrian utzi dute Michoacanen

Azpikategoria

  • Mundua
    Mundua
    Artikulu kopurua:
    402

Informazio gehigarria