Mundua

Ejertzito sionista Gazan egiten ari den sarraskia gelditu! Gora herri palestinarraren borroka!

Beste behin, Ekialde Hurbileko ejertzito indartsuenaren, hau da israeldarraren, energia hilgarri guztia erabiltzen ari dira 1.800.000 pertsonako herri baten aurka. Makinaria hiltzaile sionistak egunak daramatza Gaza suntsitzen, lurretik, itsasotik eta airetik bonbardatzen eta jendea hiltzen; momentuz 170 inguru hil dituzte, hauetatik 34 umeak, eta zaurituak 1.200 baino gehiago dira NBEaren arabera, bi herenak zibilak dira.

Gehiago irakurri: Ejertzito sionista Gazan egiten ari den sarraskia gelditu! Gora herri palestinarraren borroka!

Ukraina: hau da Mendebaldearen demokrazia

Ukrainako ekialdeko altxamenduak inperialismoak eta Kieveko gobernuak bere helburuetarako egonkortasuna lortzeko zuten asmoak zapuztu ditu. Oraingo presidente Petro Poroshenko oligarkak bonbardaketa, errepresio eta eraso militarren politikarekin jarraitu du. Langileen, meatzarien, herri komiteen kontrako eraso honetan, Washingtongo, Berlingo eta Londresko inperialistek eta gobernuak babestutako banda faxistak aritu dira.

Gehiago irakurri: Ukraina: hau da Mendebaldearen demokrazia

Txile: Bacheleten gobernuaren lehen ehun egunak

Michelle Bacheletek irabazi zuen hauteskundeen bigarren itzulia abenduaren 15ean botoen %62 eskuratuta, diktaduraz geroztik portzentaje handiena. Prentsa burgesak datu hau behin eta berriz erabiltzen du, eta ahaztu egiten du abstentzioa inoizko handiena izan zela. Orain Bacheleten politiken mobilizazio garrantzitsuak ikusten ari gara Txilen.

Gehiago irakurri: Txile: Bacheleten gobernuaren lehen ehun egunak

Argentina: ekonomia berriro amildegi ertzean

2008an Cristina Fernandez Argentinako presidenteak konfiantza osoz esan zuen herrialdea krisitik babestuta zegoela, 6 urteetako hazkunde ekonomikoak erakusten zuen bezala. Orain, ordea, kapitalismoaren egia azaleratu da: ez dago herrialderik, indartsuena eta garatuena izanik ere, munduko merkatuaren eta bere kontraesanen dinamikatik ihes egiten duenik.

Gehiago irakurri: Argentina: ekonomia berriro amildegi ertzean

Mexiko: Aski da! Komunitate zapatisten aurkako erasoak gelditu!

Beste behin, PRIren zerbitzura dauden talka taldeek eta talde paramilitarrek “La Realidad” komunitateko gune zapatistak eraso dituzte, komunitate autonomoak eraikitako klinika eta eskola suntsituz. Talde erasotzaile hauek PVEMko, PANeko eta Nekazarien eta Laborantzako Langileen Zentral Independente Historikoko militanteek osatzen dituzte eta laguntzera joandako zapatistak ere eraso zituzten.

Gehiago irakurri: Mexiko: Aski da! Komunitate zapatisten aurkako erasoak gelditu!

Azpikategoria

  • Mundua
    Mundua
    Artikulu kopurua:
    402

Informazio gehigarria