Mundua

Gerra hedatzen ari da Iraken: inperialismoa da erruduna

Gerra gordin eta basatiaren irudiek beste behin odolustu dute Irak, tropa inperialistek alde egin eta gutxira. Irak eta Ekialdeko Estatu Islamista izeneko milizia integristek, 12.000 kide dituzte, talde armatu txikiagoekin batera, Mosul hiriaz jabetu dira eta Bagdad mehatxupean dute. Bien bitartean, Al Maliki presidentearen ejertzito proinperialistak leku askotan galdu du kontrola, eta deskonposizioa abiada bizian doa. Zer dago biolentziaren leherketa berri honen atzean?

Gehiago irakurri: Gerra hedatzen ari da Iraken: inperialismoa da erruduna

Geldi dezagun Gazako sarraski sionista!

Orduek aurrera egin ahala, hildako palestinar kopurua gorantz doa. Azken datuen arabera 1.104 dira hildakoak, hauetatik 200 haurrak; baina ziurrenik dagoeneko zifra hau gaindituta dago. Zaurituak 6.500 dira. Zifra hauek, ordea, ez dute islatzen hegazkinek, marina eta lurreko ejertzitoa Gazan egiten ari diren sarraskia, guztia EBren, AEBen eta nazioarteko eragileen hipokresiapean.

Gehiago irakurri: Geldi dezagun Gazako sarraski sionista!

Panama: indarra kalean dago

Eskuinak irabazi ditu Panamako hauteskundeak. Presidentetza alderdi Panameñistako Juan Carlos Varela orain arteko presidenteordeak irabazi ditu botoen %39,2 lortuta; Jose Domingo Ariasen Aldaketa Demokratikoak (CD) %32,07 lortu ditu. Bi alderdi hauek inperialismo estatubatuarraren interesekin lotuta daude. Parte hartzea %75ekoa izan zen eta Hauteskunde Tribunaleko presidentearen arabera “erabateko bakean eta ezohiko gizalegez” garatu ziren hauteskundeak.

Gehiago irakurri: Panama: indarra kalean dago

Mexiko: etenik gabeko izularria emakume langilearentzat

Burgesiak eta bere gobernuak langile klaseko emakumea mespretxatzen du. Askok oroituko dute Vicente Fox presidente ohi panistak 2006ko otsailean emakumeak “bi hankako garbitzaileak” bezala aurkeztu zituela. Ergela izateaz gain, Foxek erabilitako hitzak agerian uzten du burgesiak emakumeak gizartean duen paperaz pentsatzen duena; eta rol hau onarturik, langile klaseko sektore honen aurkako mespretxu erraldoia erakusten dute.

Gehiago irakurri: Mexiko: etenik gabeko izularria emakume langilearentzat

Donetskeko meatzarien mezua Europako langileei

Mikhail Alexeevich Krylov Donetskeko Meatzarien Sindikatu Independenteko ordezkariak dei hau luzatu du die Europako langileei. Krylov 1991n eta geroago izandako meatzari greba handietan Donetskeko greba batzordeko kopresidente izan zen. Orain Donetskeko Meatzarien Sindikatu Independenteko agintaria da.

Gehiago irakurri: Donetskeko meatzarien mezua Europako langileei

Azpikategoria

  • Mundua
    Mundua
    Artikulu kopurua:
    402

Informazio gehigarria