Mundua

Inperialismoa bere kaosean harrapatuta: nondik eta nola sortu da Estatu Islamikoa?

2011 Barack Obamak emandako diskurtso batean tropa estatubatuarrek Iraketik alde egingo zutela eragarri zuen. Honekin batera harrotasunez esan zuen “Irak subirau, egonkorra eta beregaina” uzten zuela. Hitz profetiko hauek bere aurrekari George Bushek esandakoaren parekoa da; azken honek “Ekialde Ertainera demokraziarik hoberena” eramango zuela ziurtatu zuen. 2014 urtean ikus daiteke Irakeko esku hartze militarraren benetako ondorioak bestelakoak direla: herrialdea suntsiturik, zatiturik, pobreturik eta nazio bezala ezabatzeko zorian utzi zuten.

Gehiago irakurri: Inperialismoa bere kaosean harrapatuta: nondik eta nola sortu da Estatu Islamikoa?

Inperialismoak eta Kieveko gobernu atzerakoiak gerra areagotu dute

 

Uztail eta abuztuan, Donetsk eta Luganskeko herri errepublikek Kieveko gobernu atzerakoi eta proinperialistaren bonbardaketa eta eraso militar gogorrak jasan dituzte. NBEaren arabera, masakre honen ondorioz,  2.593 hildako izan dira, 6.000 zauritu baino gehiago, 260.000 barne desplazatu eta 800.000 pertsona baino gehiagok Errusiara ihes egin behar izan dute. Bien bitartean, AEB, Britainia Handia eta Frantziako gobernuek ez dute aukerarik galdu beren buruak munduaren aurrean "demokraziaren" eta "eskubide demokratikoen" defendatzailetzat aurkezteko, ustez "errusiar inbasioaren" aurrean; errealitatea bestelakoa da, ordea; herritar zibilen aurkako ofentsita militar basatia sustatzen dute eta banda faxistak armatzen dituzte.

Gehiago irakurri: Inperialismoak eta Kieveko gobernu atzerakoiak gerra areagotu dute

Eskozia: irailaren 18ko Erreferenduma eta askapen nazionala

Datorren irailaren 18an Eskoziako Estatua sortzeari buruzko Erreferenduma izango da. David Cameronen gobernuaren “heldutasun demokratikoa” eredu bezala jarri da Mariano Raxoi edo François Hollanderen gobernuak  honen pausoak jarraitzera deituz. Baina erreferendum hau ospatzearen arrazoia ez da izan Cameronen “heldutasun demokratikoa”. Londresko gobernuak gutxi du demokratikotik, beste edozein gobernu prokapitalistak bezala. Erreferendumean ezezkoak irabaziko zuela konbentzituta onartu zuen galdeketa hau. Nola ulertu daiteke bestela, besteak beste, Ipar Irlanda, Gales, Malvina irlak, Bermudak, Caiman irlak eta Ozeano Indikoko, Pazifikoko edo Atlantikoko beste hainbat irla Erresuma Batuaren kontrolpean egotea?

Gehiago irakurri: Eskozia: irailaren 18ko Erreferenduma eta askapen nazionala

Europa: langile klasea eta eskuin muturra

Pasa den maiatzaren 25eko hauteskundeen emaitzek antzeko joera politikoak markatu zituen Europar Batasuneko herrialde guztietan. Nahiz eta komunikabide burgesek parte hartzearen gorakada nabarmena azpimarratu, egia dena da abstentzioa masiboa izan zela %56,1arekin; 2009koekin alderatuz parte hartzearen gorakada puntu bat baino gutxiagokoa izan zen. Honek guztiak agerian utzi du Europako instituzio kapitalistek gizartean duten deskreditua, gaur egun langileen eskubide sozialak suntsitzearen arduradun bezala ikusten baitira.

Gehiago irakurri: Europa: langile klasea eta eskuin muturra

Turkia: 300 meatzari baino gehiagoren heriotzaren arduradunak Erdoganen gobernua eta monopolio kapitalistak dira

Maiatzean Somako (Turkia) meatzean izandako istripu tamalgarrian 300 meatzaritik gora hil ziren. Gertakari honek agerian utzi du erregimen turkiarraren eta berau sostengatzen duten monopolio kapitalista handien izaera kriminala. Istripua ez zen kasualitatez gertatu: azken urteetan Garapenerako eta Justizia Islamiarrerako Alderdiaren (AKP) gobernuak aplikatu dituen murrizketa eta pribatizazioen ondorio zuzena izan zen. Meatzarien sarraskiak mobilizazio masiboak eragin ditu, gehiengoaren babesa jaso zuen greba orokor bat ere deitu zen; ondorioz, hain gorrotatua den Erdoganen gobernua kinka larrian geratu da.

Gehiago irakurri: Turkia: 300 meatzari baino gehiagoren heriotzaren arduradunak Erdoganen gobernua eta monopolio...

Azpikategoria

  • Mundua
    Mundua
    Artikulu kopurua:
    401

Informazio gehigarria