Mundua

Mexiko: Guerreroko ikasleen hilketek eta desagerrarazteek gazteriaren eta langileen haserrea piztu dute

Ayotzinapako (Guerrero, Mexiko) normalisten aurkako sarraskiak eta hauetako 43 kideren desagerrarazte behartuak kapitalismo mexikarraren benetako aurpegi ankerra erakusten dute. Estatuko esfera altuetako sektoreen eta narkotrafikoaren arteko lotura agerian geratu da; irailaren 27ko gertakari odoltsuarekin ikusten da zer egiteko prest dagoen narko-estatua, batzen dituzten interes ekonomiko eta politiko boteretsuak mantentzeko.

Gehiago irakurri: Mexiko: Guerreroko ikasleen hilketek eta desagerrarazteek gazteriaren eta langileen haserrea...

Ukraina: Gora Donets eta Luhanskeko langileen borroka

Uda honetan, Donetsk eta Luhanskeko Herri Errepublikek Kieveko gobernu atzerakoi eta proinperialistaren bonbardaketa eta eraso militar gogorrak jasan dituzte. NBEaren arabera, masakre honen ondorioz,  2.593 hildako izan dira, 6.000 zauritu baino gehiago, 260.000 barne desplazatu eta 800.000 pertsona baino gehiagok Errusiara ihes egin behar izan dute. Bien bitartean, AEB, Britainia Handia eta Estatu frantziarreko gobernuek ez dute aukerarik galdu beren buruak munduaren aurrean "demokraziaren" eta "eskubide demokratikoen" defendatzailetzat aurkezteko, ustez "errusiar inbasioaren" aurrean; errealitatea bestelakoa da, ordea; herritar zibilen aurkako ofentsiba militar basatia sustatzen dute eta banda faxistak armatzen dituzte.

Gehiago irakurri: Ukraina: Gora Donets eta Luhanskeko langileen borroka

Mexiko: Ayotzinapako (Guerrero) ikasleen kontrako sarraskia, estatu krimena!

Mexikon Igualako poliziak eta Guerreros Unidoseko sikarioek tirokatu ondoren, 6 ikasle hil dituzte eta 43 desagerturik daude irailaren 27az geroztik. Gertakari hau Ayotzinapako normalisten aurkako historia hurbileko gertakari odoltsuena izan da; aurreko sarraskia Aguirre gobernadorearen manupeko estatu-poliziarena izan zen, 2012ko abenduan ikasleak tirokatu zituzten protesta batean eta bi normalista hil zituzten.

Gehiago irakurri: Mexiko: Ayotzinapako (Guerrero) ikasleen kontrako sarraskia, estatu krimena!

Gora Palestinaren aldeko borroka! Gora erresistentzia! Inperialismoa kanpora! Programa iraultzaile antikapitalista! Palestina sozialista, Ekialde Hurbil eta mundu sozialista batean!

Uda honetan, Ekialde Hurbileko indartsuena den Tsahal ejertzito israeldarraren indar suntsitzaile guztiak eta komunikabideek, lobbiek, sionismoak ordaindutako politikariek eta mundu osoko aliatuek bat egin dute herri palestinarraren erresistentzia menderatzeko edo, behintzat, ahultzeko. 50 egunetan, marina, hegazkineria, artilleria eta infanteria sionistak Gaza suntsitu dute, erabat menperatu nahian. Nolanahi ere, masakre ankerra eragin arren, beren helburuak urrun geratu dira.

Gehiago irakurri: Gora Palestinaren aldeko borroka! Gora erresistentzia! Inperialismoa kanpora! Programa...

Errepresioa, arrazismoa eta pobrezia AEBetan: leherketa soziala Fergusonen

Abuztuaren 9an Michael Brown izeneko gaztea hil zuen Fergusongo (Misuri, AEB) polizia batek. Lekukoen arabera, Brownek eskuak jaso zituen poliziari erakusteko ez zela mehatxu bat; hala ere, agenteak tirokatu eta hil egin zuen. Berehala, Fergusonen milaka pertsona haserre bizian eta amorraturik atera ziren kalera, AEBko eta mundu osoko iritzi publikoa erakarri dute manifestazio masiboak antolatzeraino.

Gehiago irakurri: Errepresioa, arrazismoa eta pobrezia AEBetan: leherketa soziala Fergusonen

Azpikategoria

  • Mundua
    Mundua
    Artikulu kopurua:
    401

Informazio gehigarria