Mundua

Hugo Chavezekin eta iraultza venezolarrarekin beti!!

Martxoaren 5eko 16.25etan Venezuelako presidente Hugo Chavez Frias hil zen, hainbat urtez bere gaixotasunaren aurka borrokatu ostean. Eskuak Venezuelatik Kanpora kanpainatik eta Euskal Herria Sozialistatik gure babes osoa eskaini nahi diegu herri venezuelarrari eta bere familiari Hugo Chavezen heriotzak eragin duen minagatik, guztiz partekatzen dugun mina. Hugo Chavezen heriotza kolpe gogorra da mundu guztiko iraultzaileentzat.

 

Gehiago irakurri: Hugo Chavezekin eta iraultza venezolarrarekin beti!!

Correak irabazi ditu Ekuadorreko presidentziarako hauteskundeak

Pasa den otsailaren 17an Ekuadorren izandako hauteskunde presidentzialetan Rafael Correa Alianza País-eko hautagaia atera zen garaile botoen %57,67 lortuta eta burgesiaren hautagaiari 33,7 puntuko aldea aterata. Bost urteko gobernu aldiaren ondoren, emaitza hauek Amerika latinako iraultza, eta bereziki Ekuadorkoa, bizirik dagoela erakusten dute.

 

Gehiago irakurri: Correak irabazi ditu Ekuadorreko presidentziarako hauteskundeak

Mobilizazioek Bulgariako eskuineko gobernua bota dute

Otsaileko azken asteko masen mobilizazioaren ondoren, Boiko Borisov-en gobernuak dimisioa eman behar izan du, eta hauteskundeak aurreratu ditu maiatzaren 12rako. Mobilizazioak 30 hiri baino gehiagotan izan dira eta 150.000 pertsonatik gora atera dira kalera. Mobilizazio garrantzitsuenak Sofia hiriburuan eta kostako Vana hirian izan dira.

Gehiago irakurri: Mobilizazioek Bulgariako eskuineko gobernua bota dute

Milioi eta erdi pertsona Portugalgo kaleetan Krabelinen Iraultza aldarri

Iragan den martxoaren 2an milioi eta erdi pertsonatik gora atera ziren kalera Portugalgo hirietan murrizketekin amaitzeko eta Passos Coelhoren gobernu kontserbadoreak dimisioa eman dezan eskatzeko. Finantza-erreskatearen ondoren, herrialde honek etengabeko herstura plan bortitzak jasan ditu eta depresio ekonomikoan murgilduta dago Greziaren antzera. Azken urtean BPGa %3,2 jaitsi da, langabezia %11tik 17ra igo da eta pobrezia gizartearen %25era iritsi da.

Gehiago irakurri: Milioi eta erdi pertsona Portugalgo kaleetan Krabelinen Iraultza aldarri

Hugo Chavezekin eta venezuelar iraultzarekin beti!

Atzo, hilak 5, 16:25etan (Venezuelako ordutegian) Hugo Chavez Frias Venezuelako presidentea hil zen, azken urteetan bere gaixotasun larriaren aurka borrokatu ondoren. Une hauetan gure elkartasuna adierazi nahi diegu herri venezuelarrari eta presidentearen familiari, guztiz partekatzen dugu mina eurekin. Chavezen heriotzak mundu osoko iraultzaileoi eragin digu.

Gehiago irakurri: Hugo Chavezekin eta venezuelar iraultzarekin beti!

Informazio gehigarria