Mundua

Nepalgo masen garaipena, baina amaitu al da ibilbidea?

Beste behin, masen borrokaren bitartez sortutako indar iraultzailea gerarazia izan da hauek “ordezkatzen” dituzten alderdiei esker, erregea eta inperialismoaren onerako

Gyanedra Nepalgo erregearen aldarria, Ordezkarien Ganbera berriro irekiz, gogoz hartua izan zen Nepalgo kaleetan protestan aritu ziren guzti haien aldetik. Hala ere, esan behar da gertaera hau garaipen partzial bat izan dela. Egiazko alderdi marxista bat mugimenduaren buru jarri izan bazen parlamentuaren errestaurazio xinpletik haratago joan ahal izango zitzatekeen. Kapitalismoarekin amaitzeko baldintza guztiak zeuden, amaieraraino iristeko modukoak, baina Trotskyk esan bezala, “gizateriaren krisia proletalgoaren zuzendaritzaren krisira mugatzen da”, eta Nepalen ere, zuzendaritza baten faltan, parlamentarismoaren “konponbidea” jasan beharko dute protestan aritu diren masek, hots, konponbidea hutsala izango da.

Gehiago irakurri: Nepalgo masen garaipena, baina amaitu al da ibilbidea?

Bolivia: MASen gobernuarentzako ikuspegiak

MASen garaipen historikoak ikuspegi berriak irekitzen ditu Bolivia astintzen ari den prozesu iraultzailean. Evo Moralesek, herrialdeko lehenengo presidente indigenak, azken 30 urteetako hauteskunde garaipen handiena lortu du, botoen %54rekin, burgesiak eta inperialismoak babesten zuten Podemos barregarri utziz botoen %28rekin. Hauteskunde hauetan masen parte hartzea handia (%84) izan da eta horrek esan nahi du Lozada eta Mesa presidenteen erorketa ekarri zuten greba eta altxamenduen ondoren masek gauzak aldatzeko itxaropena azaldu dutela beraien botoekin. Orain hilabete batzuk beren odola emanez borrokatu zuten kale nahiz barrikadetan eta benetako aldaketaren beharra eskatu nahi izan dute hauteskunde hauetan. Horregatik MASen gobernua herritar zapalduen indar iraultzailearen emaitza da. 

Gehiago irakurri: Bolivia: MASen gobernuarentzako ikuspegiak

Informazio gehigarria