Mundua

Kolonbia: Nola aurre egin unibertsitate publikoaren eta ikasle mugimenduaren aurkako erasoei?

Irailaren 15ean ejertzito eta polizia colombiarrak Antiokiako Unibertsitatea militarki hartu zuten eta modu bortitzean zapaldu zituen bertako ikasleak. Gertakari honek ikasle mugimenduaren berehalako erantzuna jaso zuen. Mugimendu hau gizarteko hainbat sektorek, ezkerreko erakundeek... babestu zuten. Artikulu honetan arazo honen jatorria eta unibertsitate publikoaren aurkako bestelako arrazoiak aztertzen dira. Bertatik ikasgai baliotsuak atera ditzakegu ikasle iraultzaileok.

Gehiago irakurri: Kolonbia: Nola aurre egin unibertsitate publikoaren eta ikasle mugimenduaren aurkako erasoei?

Atzeraldi ekonomikoak jarraitu egiten du

Denok gogoratuko dugu 2009ko irailean Alemania eta Estatu frantziarreko ekonomiek %1era iristen ez zen hazkuntza izan arren, krisiaren amaieran geundela eta ekonomiaren “kimu berdeak” jada bistan zeudela esaten hasi zirela. Urte honen hasieran berriz, AEBetatik zetozen ekonomia hazten ari zenaren kanpai hotsak, goranzko prozesua erabat alda ezina zenaren kanpai hotsak. Baina ez ziren hilabete asko igaro Europa krisi sakon batean sartu eta ia lurra jo zuen arte. Maiatzean, EBko etorkizuna kolokan jarri zen eta FMIko goi kargudun baten hitzetan “mundua hausteko zorian egon zen”.

Gehiago irakurri: Atzeraldi ekonomikoak jarraitu egiten du

Italia, langile klasearen mobilizazioak eta gobernuaren krisia

Urriaren 16ean milaka langile italiarrek Erromako kaleak hartu zituzten Berlusconiren gobernuaren erasoei aurre egiteko. Europako beste herrialdeetan bezala Italian ere langile klasea erakusten ari da bere disposizioa borrokarako.

Gehiago irakurri: Italia, langile klasearen mobilizazioak eta gobernuaren krisia

Venezuelako batzar nazionalerako hauteskundeak: Zer esan nahi dute emaitzek?

Irailaren 26an Venezuelan batzar nazionalerako hauteskundeak ospatu ziren. Prozesu iraultzailea hasi zenetik gertatu den bezala, internazionalki ere pisu garrantzitsua izan du Venezuelan gertatzen ari denak, inperialismoaren asmo eta zereginei eskuetatik alde egiten dion herrialdea baita Venezuela eta, nola ez, munduko milioika langile eta zapalduentzako erreferentzia. Venezuelako hauteskundeetako emaitzek eztabaida handiak sortu dituzte bertako mugimendu iraultzailearen barnean. Langile klasearen eta herritarren mobilizazioek, Batzar Nazionala irabazteko helburua zuten kontrairaultzaileen asmoak zapuztu zituzten. Hainbat neurri aurrera ateratzeko batzarraren bi herenak behar zituen PSUV alderdiak, baina ezin izan ditu lortu eta hurrengo Batzar Nazionalean Hugo Chavezek ordezkatzen duen PSUV alderdiak 98 ordezkari izango ditu, kontrairaultzaileen “Mesa de la Unidad”-ek 65 eta PPTk 2. Iraultzaren eta kontrairaultzaren aldea nabarmen murriztu da: 5.400.000 boto 5.300.000ren aurka.

Gehiago irakurri: Venezuelako batzar nazionalerako hauteskundeak: Zer esan nahi dute emaitzek?

Afganistango gerra: Ametsgaizto bat inperialismoarentzat

2001eko urriaren 7an, AEBen historiako gerra luzeena hasi zen: Afganistango gerra. Bederatzi urte beranduago, 400.000 milioi dolar gastatu dituzte eta 2.000 soldadu baino gehiago hil dira. Amaierarik ez duela ematen du gerrak, eta gero eta garbiago dago, Vietnamen gertatu bezala, beste porrot handi batekin bukatuko dela.

Gehiago irakurri: Afganistango gerra: Ametsgaizto bat inperialismoarentzat

Informazio gehigarria