Mundua

Britainia Handia lehertu da

Britainia Handian azken hamarkadetako iskanbila handiena bizi ondoren, David Cameronek parlamentuan azaldu zuen eta zela “pobreziaren arazoa, kulturarena eta erantzunkizunarena” baizik. Ideia hau behin eta berriz azaldu dute politikariek eta komunikabideek azken egunetan. Iskabila hauek guztiak kapitalismoaren krisiarekin eta David Cameronen gobernu kontserbadoreak aurrera eramandako murrizketa planekin  erlazionatzen zuena ere kriminalizatzen zuten. Boris Johnsonek, Londongo alkatea Alderdi Kontserbatzailearen izenean, ildo argumental hau jarraituz esan zuen “bada garaia harpilaketetan eta biolentzian parte hartu dutenek justifikazio ekonomiko eta sozialak entzuteari utz diezaioten”

Gehiago irakurri: Britainia Handia lehertu da

AEU: zorra eta kapital finatzieroaren diktadura

Abuztuaren 2an, Senatuak eta Ordezkarien Ganberak onartu ondoren, Estatu Batuetako presidente den Barack Obamak zor estatubatuarra 2.4 bilioi dolar gehiago igoko duen  akordioa iragarri zuen. Horrela zorra 14.3etatik 16.7 bilioi dolar izatera pasa zen; gainera, gobernuaren gastu soziala 2.5 bilioi dolar murriztu zen datozen hamar urtetarako.

Gehiago irakurri: AEU: zorra eta kapital finatzieroaren diktadura

Masen mobilizazioak Israelen. “Ez dugu lehen ministroa aldatzeko eskatzen, sistema aldatzeko baizik"

Abuztuaren 7an, Israelek bere historiako mobilizazio handiena bizi izan zuen; herrialde osoan 300.000 lagunetik gora bildu ziren manifestazioetan. Handiena Tel Avivekoa izan zen 200.000 lagun bildu baitzituen. Israelek 7 milioi biztanle dituela kontuan hartzen badugu, AEBtan 10 milioi lagun aterako balira bezala da proportzioan. Lelo nagusia hauxe izan da: “Herriak justizia soziala aldarrikatzen du”. Borroka egun hau duela lau aste hasi eta milaka eta milaka gazte eta langile kalera atera dituen mugimenduaren  azkena izan da (momentuz). Duela astebete, uztailaren 31n, 150.000 lagunek baino gehiago parte hartu zuten ongizate estatuaren erreforma aldatzeko eskatzen zuen manifestazioan.

Gehiago irakurri: Masen mobilizazioak Israelen. “Ez dugu lehen ministroa aldatzeko eskatzen, sistema aldatzeko baizik"

Kolonbia: Puerto Gaitango langileen aurkako errepresio basatiak Santosi mozorroa kendu dio

Pasa den astean Kolonbiako gobernuaren politika ekonomikoa eta honek sortzen duen ondoez soziala  agerian uzten duten gatazka lehertu zen. Puerto Gaitango (Metako departamentuan) langileek greba egin zuten eta hainbat eta hainbat zauritu izan ziren, zurrumurruek diotenez, hildako bat ere egon daiteke. Gainera Pacific Rubilales petrolioa ustiatzen duen enpresaren egiturak kalteak jasan zituen.[gazteleraz]  

Gehiago irakurri: Kolonbia: Puerto Gaitango langileen aurkako errepresio basatiak Santosi mozorroa kendu dio

Sektore publikoko grebaren arrakasta Britainia Handian

Duela hamahiru aste iritsi ziren toriak boterera Britainia Handian. Gobernuan zeudela hartu zuten lehen neurria inoizko herstura planik eta murrizketa sozial handiena onartzea izan zen. Orduz geroztik, sektore publikoko 143.000 lanpostu gutxitu dira eta 100.000 langile publikori baino gehiagori kontratu berria inposatu zitzaien, baldintza txarragoekin eta soldata baxuagoarekin. Gainera, bi urterako izoztu zuten irakasleen, udal langileen eta erizainen soldata.

Gehiago irakurri: Sektore publikoko grebaren arrakasta Britainia Handian

Informazio gehigarria