Mundua

Repsol-YPF-ren nazionalizazioa

Apirilaren 16an Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidenteak Repsolen eskumendeko YPF enpresa nazionalizatuko zuela iragarri zuen. Iragarpen honek erreakzio histerikoa eragin du, eskuinaren eta klase agintariaren aldetik. Langile eta gazte argentinarrek, ordea, gogo handiz hartu dute berria.

Gehiago irakurri: Repsol-YPF-ren nazionalizazioa

Grezia: zer falta da kapitalismoarekin amaitzeko?

Azken bi urteetan, Europako prozesu politiko, ekonomiko eta sozialen epizentro bihurtu da Grezia. Gaizki deitutako erreskate planek eta hauek ekarritako murrizketa sozial basatiek aurrekaririk gabeko hondamendira bultzatu dute herrialdea. Bi urtetan bakarrik langile publikoen soldatak %50 jaitsi dira, eta familien diru sarrerak %30. Milioi bat pertsona baino gehiago daude langabezian (gazteriaren %50 dago lanik gabe) eta langabetuen herenak soilik jasotzen du langabezia-laguntza. Etxebizitzarik ez dutenen kopurua handitu egin da: Atenasen bakarrik %25 igo da, eta 20.000 pertsona bizi dira kalean. Honekin batera datu ofizialen arabera, herritarren herena, 860.000 familia pobrezian bizi dira.

Gehiago irakurri: Grezia: zer falta da kapitalismoarekin amaitzeko?

Islandia: krisi kapitalistaren alternatiba? (2. zatia)

Artikulu hau aurreko batean jarri genuenaren jarraipena da. Lehen zatian Islandian izandako gertakari ekonomiko, sozial eta politikoak azaltzen dira; oraingoan Islandiaren gainean esan diren mitoak indargabetu, eta bertako langileek bizi duten errealitatea erakusten da. Gainerako herrialdeetan bezala, sozialismoaren alde egitea da bide bakarra.

Gehiago irakurri: Islandia: krisi kapitalistaren alternatiba? (2. zatia)

Siriar iraultza: errepresioaren eta inperialismoaren artean

Martxoaren 15ean urtea bete zen Sirian mugimendu iraultzailea hasi zenetik. Arabiar herrialdeetako iraultzaren berotasunean, siriar gazte, iraultzaile eta nekazariek ez zuten atzean geratu nahi izan, eta 1970 urteaz geroztik boterean zen Al-Assad-tarren familiaren gobernu ustelaren aurka altxatu ziren. Otsailaz geroztik, gobernuak iniziatiba berreskuratzea erabaki eta errepresio basatiari ekin zion: bonbardaketa, tankeak eta eliteko tropen bidez Al-Assadek behin eta berriz kolpatu ditu erreboltarien hiri nagusietako auzo xumeenak. Homs, Hama, Deraa edota Idleb herrietako auzoak osorik suntsitu ditu. NBE-ren arabera, Sirian 8.000 hildako baino gehiago dago, 50.000 errefuxiatu daude inguruko herrialdeetan eta 200.000 pertsona herrialdeko beste leku batzuetara alde eginda daude.

Gehiago irakurri: Siriar iraultza: errepresioaren eta inperialismoaren artean

Venezuelako iraultza jokoan

Otsailean Venezuelan izandako hauteskundeek iraultzaren eta kontrairaultzaren arteko borrokaren gudu berri baten hasiera markatu zuten, eta urriaren 7an izango da bukaera. Borroka oraindik ez da bukatu; hasi besterik ez da egin. Horregatik, borroka irabazteko modu bakarra langile klasearen ezkerreko erakundeen batasuna da.

Gehiago irakurri: Venezuelako iraultza jokoan

Informazio gehigarria