Mundua
Bost urte atzeraldi handian eta mundu mailako klase arteko borrokan. Errekuperazio ekonomikorantz?
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Azteazkena, 12 Otsaila 2014 15:23
- Nork idatzia: Juan Ignacio Ramos. Otsailak 12.
Bost urte pasatu dira subprime hipoteken leherketatik eta Estatu Batuetako eta Europako finantza sistema hondoratu zenetik. Aldi honetan sistema kapitalistak trastorno orokortu bat sufritu du, 1929ko cracka eta 30. hamarkadako gorakada iraultzailea eragin zuenarekin eta XX. mendeko 70. hamarkadako langile mugimendu indartsu eragin zuenarekin bakarrik konpara litekeena. Egoera honetan beharrezko egiten da nazioarteko ekonomiak, propaganda burgesak iragartzen duen bezala, errekuperazioa izango duen ala, aitzitik, estankamentua eta atzeraldia denboran gehiago luzatuko den aztertzea.
Marokoko irakasleak greba mugagabean
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Larunbata, 18 Urtarrila 2014 13:29
- Nork idatzia: Yassin ben Salem. Urtarrilak 18.
Azaroaren 15ean Marokoko Irakasle Lizentziatuen Koordinadora Nazionalak greba mugagaberako deia egin zuen irakasle lizentziatuen aurkako murrizketen eta soldata jaitsieren aurka. 5000 irakasle inguru atera ziren Rabat hiriburuan.
Errepresio sindikalaren aurkako Greba Orokorra Hego Korean
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Larunbata, 18 Urtarrila 2014 13:12
- Nork idatzia: Lucas Pico. Urtarrilak 18.
Hego Korea da munduko herrialde industrializatuenetako bat eta langile klase indartsu eta borrokalarienetako bat dauka. Klase honek diktadura gogorrak eta gobernu autoritarioak jasan ditu. Demokrazia burgesa ez zen ezarri berandura arte, 1987ra arte alegia. Eta ustezko demokrazia honek grebak antolatzen dituzten sindikalistak zigortzen ditu.
Gehiago irakurri: Errepresio sindikalaren aurkako Greba Orokorra Hego Korean
Mendebaleko inperialismoaren lehia Errusiaren aurka: Europaren aldeko iraultza Ukrainan?
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Larunbata, 28 Abendua 2013 21:10
- Nork idatzia: Maria Castro, Abenduak 28.
Ukrainan protestak etengabekoak izan dira azaro amaieraz geroztik. Komunikabideak bete dituzte eta herri ukrainarrak Europar Batasunean sartzeko eta Errusiaren eraginetik ihes egiteko duen gogoaren isla balitz bezala saldu dute. Dena dela, kapitalismoaren komunikabideen lainoa zeharkatzen badugu, ikusiko dugu gertakariak ez datozela bat bertsio interesatu honekin eta tentsio sozial handiagoa islatzen dutela.
Venezuela: A8ko balantzea: kontrairaultzak ez ditu helburuak bete baina iraultza mehatxupean dago
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Ostirala, 20 Abendua 2013 23:22
- Nork idatzia: Korronte Marxista Iraultzailea-CMR. Abenduak 20.
Abenduaren 8ko Venezuelako udal hauteskundeetako emaitzek analisi sakon bat merezi dute. PSUVeko zuzendaritzak datuak garaipen handitzat hartu ditu eta azpimarratu du herrien %80an eta herrialdeko 40 hiri jendetsuenen %75ean irabazi dutela. Burgesiak ere komunikabideen bidez onartu behar izan du porrot egin duela plebiszitu bezala udal hauteskundeetara aurkeztu, garaipena lortu eta gobernua eraisteko ofentsiba areagotzeko planak.