Erreferenduma Turkian: iruzurrak eta errepresioak ez diote garaipen garbirik eman Erdogani

Apirilaren 16an erreferenduma egin zen Turkian, Erdoganek proposatutako erreforma konstituzionalari buruz. Helburua benetako diktadura bat ezartzea zen, “presidentetza exekutiboa” eufemismoarekin estalita. Erreforma horren bidez, Erdoganek gobernuaren, estatu aparatuaren eta judikaturaren zati handienaren funtzio guztien gaineko botere ia osoa eskuratuko luke, eta bere agintaldia 2029ra luza liteke. Bozketaren emaitzek agerian uzten ditu Erdoganek duen ustezko babesa eta diktadura garaitzeko dauden aukerak.

Datu ofizialen arabera, baietzak % 51,4 eskuratu zuen, eta parte hartzea % 83,3koa izan zen. Emaitzak benetakoak izanda ere, porrot bezala har daiteke edo, asko jota, garaipen pirrikotzat. Halere, hauteskunde egunean Hauteskunde Batzorde Nagusiak adierazi zuen zigilu ofizialik ez zuten boto-paperak onartuko zituela kontaketa egiteko. Herriaren Alderdi Errepublikanoaren (CHP, kemalistak) eta Herrien Alderdi Demokratikoaren (HDP, ezker kurdua) arabera, bi milioi eta erdi boto zeuden zigilu gabe. Zifra garrantzitsua da, kontua hartzen badugu baietzaren eta ezetzaren arteko aldea 1.100.000koa izan dela. Horri gehitu behar zaio milioi erdi kurduk ezin izan zutela izenik eman bozkatu ahal izateko, Erdoganek Kurdistan turkiarrean 2015eko udan piztutako gerra dela eta, beren herrietatik ihes egin dutelako.

Huts-hutsean, datu horiek eskandalagarriak badira ere, hauteskunde kanpaina nolakoa izan zen ikusi besterik ez dago. Benetako iruzur prebentiboa izan zen. Ezetzaren alde manifestatzen zen edonor terroristatzat hartzen zuten. Kanpaina 2016ko uztailaz geroztik dagoen larrialdi egoeran egin zen: kolpearen ondoren Erdoganek abiatutako garbiketaren ondorioz, 120.000 funtzionario kaleratu, suspenditu edo kartzelan sartu ditu, 28 telebista kate, 66 egunkari, 19 aldizkari, 36 irrati, 26 argitaletxe eta 5 albiste agentzia itxi ditu eta komunikabide bateko 150 langile sartu ditu kartzelan, 81 kazetari barne (Txinakoak, Egiptokoak, Irangoak, Errusiakoa eta Siriakoak batera baino gehiago). HDP alderdia jazarpen ikaragarria jasaten ari da azken urte eta erdian: alderdiko 12 diputatu, milaka militante eta eskualdeetako agintari sartu ditu kartzelan eta alderdiaren esku zeuden udalak botere gabe utzi eta Barne Ministerioko funtzionarioek hartu dute kontrola.

Ezetzaren garaipena hiri handietan

Iruzurra gorabehera, Erdoganen ahultasuna nabarmen ikusten da hauteskundeetako emaitzak aurrekoekin konparatzen baditugu: 2015eko azaroko hauteskunde legislatiboetan, botoen % 60 lortu zuten erreferendumean baietzaren alde zeuden AKP (Erdogan) eta MHP (ultraeskuina) alderdiek. Ahultasuna are argiagoa da hirietako eta probintzietako emaitzak begiratzen baditugu. Ezetzak irabazten du biztanle gehien dituzten eskualdeetatik lautan. Hiriburuetan, Istanbulen eta Ankaran, Erdogan garaitua izan da, lehen aldiz 1994az geroztik. Esmirna da hirugarren hiri handiena, eta bertan % 69 lortu du ezetzak; Adana laugarren hiri handienean eta Antalya hiri turistikoan % 60 lortu du ezetzak. Hiri kurduetan, errepresioa eta gerra egon arren, ezetzak nabarmen irabazi du: Diyarbakir hiriburu kurduan % 70, Cizre-n % 80, Nusaybin-en, % 79, Silvan-en, % 77, Silopin-en, % 75, etab.

Eredugarria izan da masek erreferendumean eman duten erantzuna. Errepresioaren gainetik, azken hilabeteetan mobilizatu diren sektoreek ezetzaren aldeko botoa eman dute: langileek, ikasleek, irakasleek, emakumearen zapalkuntzaren aurkako mugimenduak, mugimendu kurduak... Prentsa burgesak etengabe esaten du “ezinezkoa dela ezkerreko erantzun bateratua ematea”, baina guztiz kontrakoa ikusi dugu.

Hauteskunde gauean bertan, iruzurraren aurkako protesta ekintzak izan ziren. Milaka eta milaka manifestari atera ziren kalera Turkiako hiri nagusietan, eta Erdogani eman behar zaion erantzunaren eredu bilakatu ziren: beharrezkoa da masen mugimendua eraikitzea, larrialdi egoerari eta diktadura finkatzeko asmoari amaiera emateko. Proposamen hori erabat lotua dago 2013an Taksim plazan sortu zen mugimenduarekin eta, berriki, AEBn Trumpek irabazi duela eta piztutako klase arteko borrokaren leherketarekin. Ankarako pankartetan irakur zitekeen bezala, “Ezetza hasi besterik ez da egin”.

Inflexio puntu bakoitzean, Bonaparte izateko hautagai on bezala, Erdoganek bere posizioa indartzeko eta egonkortasun kapitalista lortzeko ahaleginak egin ditu, baina, horrela, gasolina gehiago bota dio suari eta kontraesan, haustura eta tentsio sozial gehiago eragin ditu. Posible da orain modu berean jokatzea, are gehiago AKPn eta MHPn erditzen ari diren zatiketan ikusirik. Momentuz, larrialdi egoera luzatu du.

HDPk esan du hauteskundeak inpugnatuko dituela, nahiz eta analistak guztiak ados dauden Erdoganek ez duela atzea egingo. HDPk ardura historikoa dauka egoera honetan, eta baldintza guztiak daude oposizioko mugimendua antolatu eta indartzeko. Erdoganen maniobra guztiak onartu dituzten erakunde burgesek irtenbide bat aurkituko dutela pentsatzea barkaezina da. Edonola ere, ikusi dugun bezala, Turkiako langile eta gazte mugimenduak

Informazio gehigarria