Siriako gerra eta esku hartze inperialista

Ekialde Hurbila, Siria, Irak, Afganistan… etengabeko tragediaren adibide bilakatu dira. Inperialismoaren esku hartze militarrak, eraso sektarioak eta terrorismo jihadista, kaosa, suntsiketa eta horren ondorioz desplazamenduak, gosea errepresioa zibilizazioaren oinarriak suntsitzea egunerokoak dira milioika eta milioika pertsonentzat. Egoera hori mundu mailako kapitalismoaren krisi ekonomikoaren, politikoaren eta sozialaren ondorio zuzena da. Gainera, azken urteetan areagotu egin da inperialisten arteko gatazka merkatuaren, lehengaien, komunikabideen eta garrantzia geoestrategikoa duten eremuen gaineko kontrola eskuratzeko.

ataque a siria abril 17

Udaberri Arabiarra

Nazioarteko burgesiarentzat, soldatapean dituzten kazetarientzat eta ezkerreko agintari erreformista batzuentzat Udaberri Arabiarrarengatik, hau da, masa zapalduek erregimen diktatorialen uztarria kentzeko egindako borrokagatik ordain behar izan dute hori guztia. 2010 eta 2011n Inperialismoa kinka larrian jarri eta Magreb, Egipto eta Ekialde Hurbila astindu zituen mugimendu iraultzailea zikintzeko kanpaina horretan, mota askotako argumentu eta datuak erabiltzen dira. Esate baterako, NBEk iazko azaroan aurkeztutako txosten batean kalkulatzen zen 600.000 milioi euro kostua (BPGaren % 6) eragin zuela iraultzak. Libiako kaosa, Egiptoko diktadura militarra, Siriako gerra, jihadismoa… Halakorik ez litzateke egongo baldin eta masak altxatuko ez balira. A ze zinismoa! Izatez, azken urteetan ikusi dugunak kontrakoa erakusten digu.

Herrialde horiek bizi duten etengabeko sarraski egoera hori potentzia inperialistek eta herrialde horietako klase agintariak eraikitako kontrairaultzaren ondorio dira. Gainera, erakusten du programa sozialista eta internazionalista duen erakunde iraultzailerik ez badago, uholde iraultzailea erdibidean gelditzen dela, ez dela betetzen; beraz, kontrairaultzaren ofentsibari bidea irekitzen dio. Herrialde arabiarretako zapalduen iraultza, momentuz, garaitu egin dute potentzia inperialistek era guztietako metodoak erabiliz: inoiz iritsi ez diren erreforma demokratikoak hitz emanda, golpe militarren bidez, Egipton esaterako eta ezkerreko ekintzaileen eta langile mugimenduaren aurkako errepresio basatia erabilita. Halaber, zuzeneko esku hartze militarra erabili dute iraultza armadaren bidez geldiarazteko eta jihadista mertzenarioen armadak sortu dituzte.

Guztiak ados iraultza desbideratzearekin

2011ko martxoan Siriako langile eta gazteak masiboki atera ziren kalera, Tunisiako, Egiptoko eta gainerako herrialdeetako anaia-arrebak bezala. Herritarren haserrea piztu zuen azken eragilea Daraako gazteei erakutsitako elkartasuna izan zen; izan ere, gazte horiek gogor torturatu zituzten Bashar Al-Assaden aurkako pintaketa egiteagatik. Errepresioak eta bizi baldintzak okertzeak eragindako haserreak egoera leherrarazi du eta borrokan parte hartzeko konfiantza piztu du. Ehunka komite iraultzaile sortu ziren herrialde osoan, eta mota guztietako ekimen politiko eta kulturalak antolatu zituzten. Poliziaren errepresioaren gainetik, fenomenoa hiri guztietara hedatu zen, eta leku batzuetan botere bikoitza lortu zen. Gutxik pentsatzen zuen Udaberri Arabiarrak Siria egonkorrean eragingo zuenik. Beste behin alarma hotsak entzuten ziren munduko boteretsuak elkartzen diren lekuan; masen mugimenduak Ben Ali boteretik kendu zuen Tunisian eta Mubarak Egipton.

Une hartan, Bashar Al-Assaden gobernuan eta potentzia inperialistak ados zeuden oinarrizko ideia batean: hasi berria zen iraultza desbideratu beharra zegoen. Gogoratu behar dugu ezker stalinistako sektore batzuek aurrerakoitzat hartzen badute ere, gaurko Al-Assadek ez du zer ikustekorik SESBarekin harremanak zituen harekin eta “sozialismo baasista” delakoaren izenean erreforma sozialak aurrera eraman edo oinarrizko sektore eta enpresan nazionalizatu zituen harekin. Bashar Al-Assadek, Gadafik bezala, Errusian Putinek bezala, iraganeko elementu “sozialistak” ahuldu zituen ekonomia liberalizatuz, estatu-enpresak nazionalizatuz eta inperialismo estatubatuarrarekin kanpo eta merkataritza harremanak irekiz. Jakina, erretorika sozialista eta antiinperialista erabili behar zuenean ez zuen horretarako arazorik, baina horrek ez zuen baztertzen bere erregimenaren izaera kapitalista.

Tunisiako eta Egiptoko esperientziatik ikasita, Al-Assad altxamenduaren kimu oro zapaltzen ahalegindu zen, manifestarien aurka tirokatuz eta herri osoak beldurtuz. Horrek, ezinbestean, komite iraultzaileak arma hartzera behartu zituen mobilizazioen segurtasuna bermatzeko. Bestalde, Siriako gobernuak gutxiengoen erlijiosoak izutzen saiatu zen, batez ere alauiak (erregimenaren oinarria), esanez manifestarien artean integrista suniak zeudela. Enfrentamendu sektarioak indartzeko, talde islamistetako agintariak askatu zituen; halere, AEBren eta Pertsiak Golkoko aliatuen laguntza ekonomiko eta militarrari esker jokatu ahal izan zuten jokatu zuten papera.  Libian bezala, “herritarren laguntzat” aurkeztu zuten beren burua.

Horrela, Mendebaldeko inperialismoaren laguntzari esker loturako arma, diru eta mertzenarioekin, kimu iraultzailea desbideratu egin zen jihadismoaren ur atzerakoietara. Noski, AEBrentzat eta bere aliatuentzat helburua bikoitza zen: Siriako iraultza garaitzea eta Bashar Al-Assad boteretik kentzea Iranen, Errusiaren eta gainerako aliatuen babesa ahulduz. Joko handia hasi zen.

Iparramerikako inperialismoa esperientzia handia du iraultzak desbideratzen. Halere, kasu honetan, munduko korrelazio indarrek eta tropekin esku hartzeko duen ahultasunaren ondorioz, zenbait maniobra eta giro egin behar izan ditu eta porrot egin dute. Etxe Zuriak, Obamaren gidaritzapean, sektore atzeratuenekin loturak ezartzen hasi zen jihadismo islamista indartu eta elementu iraultzaileei aurka egiteko. Soldatu eta militar askok, baita Siriako Armada Askekoek ere, uko egin zioten errepresioan parte hartzeari eta beren buruak manifestazioak babesteko eskaini zituzten. Horrela, AEBk eta beren aliatuek, Qatarrek, Saudi Arabiak eta Turkiak, talde armatuak sortu dituzte.

Iraultza desbideratzen duten bitartean, potentzia bakoitzak bere interesak ditu Sirian. Alde batetik, interesa dute herrialdearen izaera politiko eta geoestrategikoa, Errusiak Mediterraneoan lukeen base bakarra litzateke, Hezbola ahultzeko erabil daiteke Siria, Irani kolpe latza eman dakioke bertatik edo Kurdistango erresistentzia zapaldu daiteke bestetik. Bestalde, interes ekonomikoa dago, lehengaiak garraiatzeko eskualde garrantzitsua baita. Gainera, gaseodukto bat eraiki daiteke Siriatik Europara gasez hornitzeko; hartara, ez litzateke Errusia izango gas hornitzaile nagusia.

Duela 6 urte hasi zen Siriako gerra. Halako gatazka luzea hasierako altxamendu sozialaren porrotarekin azaldu daiteke, baina batez ere Mendebaleko inperialismoak erregimena garaitzeko eta Siria kontrolatzeko duen asmoek azaltzen dute. Al-Assaden gobernuak eta talde islamista suniek (talde armatu gehienak) nahikoa indar dute beren etsaiak zapaltzeko. Halere, gauza bat argi dago: Al-Assaden gobernua berehala erokiko uste zutenak nahastu dira. Damascoko gobernuaren ordez metodo faxistak dituen Estatu Islamikoa ezartzeak ez ditu masa siriarrak erakartzen.

Errusia, Iran eta Aleporen erotzea

Askori harridura eragin zion Alepo erori izanak. Abenduaren 12an Arabiar Emirerri Batuetako The National egunkari nagusiak, jihadisten aldekoa hala zioen: “Herrialdeko eta nazioarteko eragile askorentzat misterio ulertezina da; izan ere, borroka gogor eta duina espero zen hiriak duen garrantzia estrategikoagatik (…). Taldeen arteko tirabirak, batak besteari egindako akusazioak dira hondamendia eragin dutenak” eta “herritar gehienak [beraiek kontrolatzen dituzten auzoetakoa] armada siriarrari informazioa pasatu izana” garrantzitsua izan da porrot egiteko. 150.000 biztanleetatik 110.000 Gobernuak kontrolatzen zuen auzuneetara pasatu ziren, eta 40.000 pasatu ziren Idlib-era, milizia jihadistek kontrolatutako gunera. Jakina, herritar gehienak nekatuta daude  310.000 hildako, 11 milioi desplazatu eta suntsiketa eragin duen etengabeko gerra honekin eta metodo odoltsuak erabiltzen dituen gobernuarekin, Estatu Islamikoarekin, eta bakea eta gatazkaren amaiera desio dute.

Zalantzarik gabe, elementu horien azaltzen dute porrota, baina gauza gehiago badago. Faktore garrantzitsuak izan dira Errusiak gerran eskua sartu izana, Erdoganek aliantzetan egindako aldaketak eta inperialismo estatubatuarraren ahultasuna gatazka konpontzeko.

Bando jihadistak izaera aurrerakoirik ez duenez, erregimena indartu egin da, baina ikusteko dago zein izango den Al-Assaden geroa, eta Putin izango azken erabakia hartuko duena. Errusiako hegazkinek, Hezbolaren formakuntza militarra jaso duten gizonek, iraniar Pasdarango eliteko militarrek eta Irak eta Afganistango paramilitarrek esku hartu izan ez balute, Damascoko erregimenak izan izango zukeen herrialde osoan garaipen militarra lortu. Al-Assadek Alepon lortutako garaipenak Gobernuan mantentzen lagundu dio, momentuz Moskuko diplomaziak hala nahi duelako. Hain zuzen ere, Astana-n (Kazajistan) egindako “bake” negoziazioetatik kendu ezin zuten Al-Assad gobernutik kentzeko eskaera.

Errusia bere eragin eremua handitzen ari da ere mugetatik haratago, inperialismo estatubatuarrarekin, frantziarrarekin eta britainiarrarekin lehian. Pieza garrantzitsu bilakatu da, beste arbitro bat, Estatu Batuen kaltean. Gainera, Egipto, besteen aliatu ohia, erakartzen ari da, eta bertako gobernuak onartu du ontzien maniobrak egitea Sinain. Era berean, Siriari laguntza militarra emateko zehazten ari da Siria.

Bestalde, Iran indarra hartzen ari den potentzia da. Lehenik eta behin Iraken eragin politiko eta militarra izatea lortu zuen Mobilizazio Indar Herritarra erakunde paramilitar xiiten eta antzeko banden eta armadaren eraginez. Bere presentzia hazi egin da Sirian, 80ko hamarkadako Iraken aurkako gerran izandako esku hartzeaz geroztik izan den esku hartzerik handiena protagonizatu du. Gainera, mundu mailan xiiten defendatzaile gisa aurkezten den bere burua. Mulen erregimena inperialismoaren ardatz bilakatu da eskualdean eta Arabia Saudi betiko etsaia ahuldu du.

Iran eta Saudi Arabiaren arteko aspaldiko gatazkak eta Udaberri Arabiaren berotasunean atera ziren iraultza kimuak talka sektarioen bidez garaitu izanak azaltzen Yemengo gerra, nahiz eta hortaz komunikabideek ez duten ezer esaten.Yemenen gutxienez 10.000 pertsona hil eta hiru milioi desplazatu dira; gainera, biztanleen %90 nazioarteko laguntzei esker bizi da. Arabia da Marokorekin, Jordaniarekin, Sudanekin, Somaliarekin eta Senegalekin duen koalizioko burua, eta Estatu Batuen eta Britainia Handiaren babesa du lurreko zein aireko esku hartzerako. Inperialismoaren esku hartze horrek mundo arabiarreko herrialde behartsuena suntsitu du. Nazioarteko legeek debekatu dituen Brasilen eta AEBn egindako razimo bonbak eta estatu espainiarrak saldutako armak erabiltzen dituzte herritarren, ospitaleen, eskolen, meskiten eta merkatuen aurka sistematikoki.

Siriako gatazka ulertzeko beste gakoa da Kurdistan; kurduak gehiengo dira Rojava izenez ezagutzen den Siriako iparraldeko leku gehienetan, eta erakunde indartsuena den  PYD erakundeak —Batasun Demokratikorako Alderdia, PKKrekin lotura du— Estatuak errebolta sozialak zirela eta abandonatu zituen udal administrazioetan utzitako hutsunea baliatu zuen bere botera ezartzeko. Geroztik, bere miliziak sortu eta garatu ditu: YPG eta YPJ. Horiekin Rojavatik Estatu Islamikoa bidaltzeko gogor borrokatu du. Milizia kurduen garaipen militar horrek Damaskoko boteretik beregaina edo independentea den zerbaiten esperantza piztu du. Aurreikuspen hori, ordea, amesgaiztoa da inperialismo turkiarrarentzat, eta horrela uler daiteke Erdoganen eta Putinen arteko aliantza.

Errusiaren eta Turkiaren arteko adiskidetasun berria

Hain zuzen ere, Errusiaren eta Turkiaren arteko adostasunak mundua harritu du, eta erakusten dute krisi kapitalistaren eraginez nazioarteko harremanek duten ezegonkortasuna eta Estatu Batuen gainbehera.

Turkia da, Saudi Arabiarekin eta Qatarrekin batera, milizia jihadisten, Al Qaedaren eta Estatu Islamikoaren patrozinatzaile nagusia.  Hala ere, bere agenda aldatu egin da. Orain ez da horren beharrezkoa Damaskon gobernu morroi bat izatea, baizik eta Turkiako kurduentzat eredu izango den semi-estatu kurdua militarki eragoztea. Iranek, Al-Assaden aliatuak, interes berberak ditu, Kurdistanen parte handi bat okupatzen baitu. Erdoganen eta bere laguntzaileen asmoa da Siriako iparraldean protektoratu bat sortzea kurduen askapen borroka geldiarazteko eta Siriako gainerako eskualdeetan aplikatu nahi duten politika diseinatzeko.

Helburu horri jarraituz, Turkiako armadak aurre egin die milizia kurduei, eta baita Estatu Islamikoari ere kurduak baino lehen eskuratzeko okupatu dituzten hiriak. Horrela uler daiteke Turkiak jihadisten esku zegoen Mosul Irakeko hirira sartu izana.

Turkiak eta Errusiak duten ituna gardena da:  Erdoganek, momentuz, onartzen du Al-Assadek boterean jarrai dena, milizia jihadisten erresistentzia gaitasuna ahulduz eta Damaskoko erregimenak bidea libre uzten dio armada turkiarrari Rojavan. Estrategia aldaketa hori nabarmena izan da Alepon. Aurretiaz Erdoganek esan zuen ez zuena onartuko Alepo eror zedin. Halere, behin erori zenean, ez zuen saihesteko ezer egin eta ez zuen protesta egin. Areago, Alepo ondoan dagoen Estatu Islamikoaren menpeko Al-Bab hiriaren aurkako ofentsiban turkiarrek milizia kurduen posizioei egin die eraso, Errusiako hegazkinen eta Siriako gobernuaren laguntzaz.

Iraganean etsai zirenen interesen kointzidentziak ahalbidetu zituen abenduaren 29an abiatu zen su-etena eta Astanako negoziazioak. Bi parteei interesatzen zaie, oraingoz behintzat, su etena eta indarrak elkartzea Al Qaedaren eta Estatu Islamikoaren aurka; eta bide batez, Rojabako de factozko Estatua suntsitu nahi dute. Halere, Turkiak Sirian dituen morroian diziplinatzen ari bada ere, zaila izango du; izan ere, kamarilla bakoitzaren interes pertsonalak oztopo dira eta jihadisten bi erakundeekin dituzten loturek gatazka berria sortuko dituzte.

Siriako gerraren geroa zein izango den ezin da jakin, ez ezinezkoa da pronostiko itxi bat egitea. Siria gogor kolpatua izan da eta herrialde horretan inperialismoa dituen interesak kontuan hartuta, posible da herrialdean protektoratu bat sortzea.

Inperialismo estatubatuarraren ahultasuna

Momentuz, Joko handi honetan imperialismo estatubatuarra izan da galtzaile nagusia. Sirian ez dago bere interesak defendatuko dituen inor, nahiz eta milaka milioi gastatu dituen eta inteligentzia zerbitzuak erabili dituen bertan.

Inpotentzia horren arrazoi nagusia politikoa da, eta mundu mailako krisi garai honetan inperialismo estatubatuarrak duen ahultasun estrukturalarekin du lotura. Afganistaten eta Iraken eskua sartu izana garesti atera zaio Etxe Zuriari. Bushen iraganeko “garaipenak” bere kontrako bilakatu direa, eta iparramerikako mugen barruan klase arteko borrokak izandako goraldiak asko mugatu du burgesiaren maniobra gaitasuna. Udaberri Arabiarra hasi zenetik, inperialismo estatubatuarrak presio diplomatiko eta ekonomiko handia egin du, baina ez da gai izan tropak mobilizatzeko. Siriaren kasuan hori nabarmena izan da. Eta arrazoia ez da izan demokraziarekin, NBErekin edo hiza eskubideekin duen konpromisoa; aitzitik, marineak Siriara bidaltzeak AEBn masen mugimendua piztuko zukeen, sarraski handiagoa eragiteaz gain.

Ez dakiguz zer gertatuko den Sirian, faktore asko baitaude eta su-etenak presio asko ditu. Akorduak lortuta ere, ez dago argi miliziek onartuko ote duten.

Su etenarekin edo gabe, akordiekin edo gabe, inperialismoen arteko borrokak, gorroto sektarioak eta mundu mailako kapitalismoaren krisiak ez dute utziko gerra aurreko garaira itzultzen. Aitzitik, bakeaz hitz egiten duten bitartean, potentzia guztiak gerrarako prestatzen ari dira: Saudi Arabia, Golkoko estatuak, Egipto, Irak, Israel eta Turkia armak eskuratzen ari dira.

Kapitalismoa gerra da, gosea eta etenik gabeko basakeria. Nazio eta gutxiengo etniko eta erlijioso guztien autodeterminazio eskubidea onartzen duen Federazio Sozialista batek bakarrik bermatuko du kaos eta basakeria honetatik irtetea. Horrela bakarrik bermatu ahal izango da gerrak gogor kolpatu duen gehiengo zapaduaren bizi balditza duina, multinazional inperialisten eta latifundisten desjabetze iraultzaileekin eta potentzien erregimenak suntsituz.

Udaberri Arabiarrak emandao ikasgai handiena da inperialismoarekin eta kapitalismoarekin eten behar dela prozesua burura eramateko eta sozialismoaren oinarriak ezarri behar direla. Siriako, Ekialde Hurbileko eta herrialde arabiarretako prozesuak ez daude munduko gertakarietatik aparte. Aitzitik, batasun argi bat dago. Udaberri Arabiarrak eragin nabarmena izan zuen herrialde ez arabiarretan: M15 mugimendua Egiptoko Tahriri plaza hartzeak inspiratu zuen, eta gauza bera gertatu zen Tel Aviven Haserretuen mugimenduaren, Wisconsinen eta AEBn Occuy Wall Street mugimenduarekin, Afrikako herrialde askotan, Iranen…

 

Gaur Magreb eta Ekiade Hurbila inperialismoak ezarritako hauts eta behelainozko gau batean murgilduta daude. Masak zigortu nahi dituzten izan duten ausardiagatik. Baina hori ez da betirako ziango. Europako eta Estatu Batuetako gertakariek adoretuta masa arabiarrak ekintzara pasatuko dira berriro. Azken urte gogor hauetako ikasgaiak ikasita, iraultza sozialista berriro jarriko da mahai gainean.

Informazio gehigarria