Liburu kritika

Federico Engels Fundazioaren argitalpen berria: Leon Trotskyren "La guerra y la Internacional"

Trotskyk liburuxka labur hau 1914ko urrian idatzi zuen, dagoeneko Lehen Mundu Gerra hasita zegoenean. Armada alemaniarrak Belgika inbaditu eta Estatu frantziarraren zati bat okupatzen ari zen. "Terrorearen" politika aplikatuz hiri osoak suntsitzen zituen, Lovaina esaterako, eta herritar zibilen aurkako sarraskiak egin zituen, batez ere inbasioaren aurkako oposizio armatua bazegoen.

 ArgazkiaLiburua

Gehiago irakurri: Federico Engels Fundazioaren argitalpen berria: Leon Trotskyren "La guerra y la Internacional"

Federiko Engels Fundazioaren argitalpen berria: Abraham Leonen “La cuestión judia” (12€)

Abraham Leon Varsovian jaio zen 1918an familia judutar batean. Sionismoaren ezaugarriak utopikoak eta atzerakoiak zirela ikusita marxismo iraultzailearen ideiekin egin zuen bat. 1936tik aurrera sozialismoaren aldeko borrokari ekin zion. Auschwitzeko kontzentrazio esparruan hil zuten gas kamara batean 1944ko irailean, tortura fisiko eta psikologiko izugarriak jasan ondoren.

abrahamleon cuestion judia

Gehiago irakurri: Federiko Engels Fundazioaren argitalpen berria: Abraham Leonen “La cuestión judia” (12€)

Federiko Engels Fundazioaren argitalpen berria: Nadia Krupskayaren “Recuerdo de Lenin”

Federico Engels FundazioakRecuerdo de Leninliburua argitaratu berri du. Liburu hau Nadia Krupskayak idatzi zuen, Leninen militantzia kide eta bikotea izan zenak, lider boltxebikea hil eta 10 urtetara, hau da, 1934an. 1893 eta 1907 bitarteko garaia jasotzen da idazlan honetan, Lenin Petersburgora iritsi eta Krupskaya ezagutzen duenetik 1905eko iraultzaren porrotaren ondoren, Ginebran bere bigarren erbesteratzea hasten duen arte.

krupskaya recuerdo lenin

Gehiago irakurri: Federiko Engels Fundazioaren argitalpen berria: Nadia Krupskayaren “Recuerdo de Lenin”

Marxismoaren klasikoak: Nazioen autodeterminaziorako eskubidea, V.I. Lenin

Orain dela 100 urte hain justu, Leninek Nazioen autodeterminaziorako eskubidea idatzi zuen 1914ko otsaila eta maiatza bitartean, langile mugimendu errusiarraren gorakada betean. Prozesu hau eten egin zen, aldi batez, Lehen Mundu Gerraren hasierarekin, liburua amaitu eta hilabete gutxira; baina berriro piztu zen 1917eko otsailean erregimen tsaristaren erorketa eraginez. Leninek oso argi zeukan boltxebikeek arazo nazionalaren inguruan zuten posizioaren baitan egongo zela, funtsezko beste puntu batzuekin batera, garatzen ari zen iraultzaren arrakasta. 

 

Gehiago irakurri: Marxismoaren klasikoak: Nazioen autodeterminaziorako eskubidea, V.I. Lenin

Federico Engels Fundazioaren argitalpen berria: El Anti Dühring. La revolución de la ciencia por el señor Eugen Dühring

Federico Engels Fundazioak Anti-Dühring. La revolución de la ciencia por el señor Eugen Dühring (Eugen Dühringen iraultza zientzian)berrargitaratu du, Engelsek idatzitako lanik bikainetakoa. Bertan modu sistematiko batean sozialismo zientifikoaren oinarrizko printzipioak azaltzen dira. Materialismo dialektikoa eta honen aplikazioa naturako prozesuetan, historian, ekonomian eta politikan, hauexek dira liburuaren orrialdeak betetzen dituzten gaiak. Eugen Dühring irakaslearen tesiak erantzuteko idatzi zituen. Tolosako Engels Atenoan dago liburua eskuragarri 15 eurotan.

Gehiago irakurri: Federico Engels Fundazioaren argitalpen berria: El Anti Dühring. La revolución de la ciencia por...

Azpikategoria

Informazio gehigarria