Langile mugimendua

Kaleratzeen, fabrika itxieren eta langabeziaren aurka

beharrezkoa da sindikatuetako arduradunek langileen eta langabetuen borrokak elkartzea eta koordinatzea!

Gatazkan dauden eta itxi diren fabriketako langileen batasuna borrokan!

 

EAJren gobernuaren arabera, EAEk 2013 urtea 2012 baino 1.700 langabetu gutxiagorekin amaitu zuen eta estatu espainiarrak 146.000 gutxiagorekin. Gobernuak emandako eta hedabide guztiek zabaldutako zifra hauek, ordea, errealitatea ezkutatzen dute. Hainbat arrazoirengatik langabeziako zerrendetan jada agertzen ez diren langabetuak ez dituzte zenbatzen; adibidez denbora luzez zerrendetan egon eta borratu egin diren milaka langabetu edo formakuntza kurtsoak egitean zerrendetatik atera dituzten beste milaka pertsona daude. Beraien mesedetan gordetzen duten beste datu bat da Euskal Herrian inolako laguntzarik jasotzen ez duten ia 100.000 langabetu daudela. Hala ere, lehenagoko datuak PPk estatu mailan eta EAJ eta UPNk Euskal Herri mailan ekonomia errekuperatzen ari denaren ideia sartzeko erabiltzen dute. Edozein datu positibo ia ikusezin bi eskuekin hartzen dute eta krisi amaieraren sintomatzat saltzen digute.

Gehiago irakurri: Kaleratzeen, fabrika itxieren eta langabeziaren aurka

Elkartasuna Unipapeleko langileekin! Lanpostu guztien defentsan!

Adunako Unipapel enpresara gaur goizean hiru kamioi iritsi dira materiala Logroñora eramateko helburuarekin. Langileak greba mugagabean daude urtarrilaren 20az geroztik. Hiru kamioi sartu dira enpresara, eta langile batzordeak langile guztiei dei egin die bertara joan daitezen. Langileak greba mugagabean daude ekoizpena Logroñora (Espainia) aldatu nahi dutelako. Gaur goizean Ertzaintza joan da lantegira, eta langileei adierazi die hainbat kamioi joango direla materiala ateratzera.

Gehiago irakurri: Elkartasuna Unipapeleko langileekin! Lanpostu guztien defentsan!

Marie Brizard ez itxi! Elkarrizketa Mikel Martinez eta Igor Guadix ELAko ordezkariei

Zizurkilgo Marie Brizard lantokiko 48 langileak azaroaren 19tik greba mugagabean daude zuzendaritzak enpresa itxi nahi duelako. Bertan hainbat edari ekoiztu, botiletan sartu eta banatzen dituzte. Marie Brizard Frantzian sortu zen, Zizurkilen 1968az geroztik dago eta guztira sei produkzio lantegi ditu: bi Bordelen, Beaucairen, Aigren, Fuenmayorren (Errioxa) eta Zizurkilen. Belvédère talde frantsesarena da.

Gehiago irakurri: Marie Brizard ez itxi! Elkarrizketa Mikel Martinez eta Igor Guadix ELAko ordezkariei

Langabeziaren aurka langileriaren borroka! Borroka guztiak bateratzearen alde!

Krisi ekonomikoa mundu osoko langile klaseari gogor eragiten ari zaio. Euskal Herria ez da nazioarteko testuinguru honetatik libratzen eta hemen ere, iaztik hona, geroz eta gogorrago ari da kolpatzen krisia. Hemen ere Europako gainontzeko lurraldeetan aplikatzen diren politika eta murrizketa berberak eta langile klasearen bizi kalitatea okertzen duten erasoak ditugu. EAJren gobernuak, estatu espainiarrekoaren eta beste lurraldeetakoen gisan, krisia betikoek ordain dezagula nahi du: langile klaseak. Martxoan aurkeztu zituzten aurrekontuek agerian utzi zuten: zerbitzu sozial gehienetan murrizketak, hezkuntza eta osasuna kasu, eta langileen kontura euskal patronalaren interesak defendatzen dituzten politikak.

Gehiago irakurri: Langabeziaren aurka langileriaren borroka! Borroka guztiak bateratzearen alde!

Elkarrizketa: Corrugados Azpeitiako lan gatazka dela eta

Jarraian Esteban Campos Corrugados Azpeitiako langile eta LABeko delegatuari enpresako lan gatazka dela eta egindako elkarrizketa dakargu.

 “Garbi dago guztion aurkako erasoa dela, guztion bizi baldintzei, bakoitza bere nortasun eta estrategia propioarekin, baina iruditzen zait dugun erasoari aurre egiteko, borroka bateratua egitea dela borroka molde eraginkorrena.” 

Gehiago irakurri: Elkarrizketa: Corrugados Azpeitiako lan gatazka dela eta

Azpikategoria

Informazio gehigarria