Langile mugimendua

Nafarroako Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluari ez!

Nafarroako Gobernuak, CEN patronal nafarrak eta UGT eta CCOO sindikatuek Nafarroako Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua sortu dute. Nafarroako administrazioaren barruan egongo da eta, bere babesleek diotenez, langileen eta enpresarien interes orokorrak, komunak, sektorialak eta intersektorialak defendatuko ditu. Klase arteko kolaborazioa oinarri duen instituzio berri hau, ordea, langile klasearen aurkako tresna bezala erabiliko dute.

Gehiago irakurri: Nafarroako Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluari ez!

Babestu langile prentsa!!! Zabaldu Euskal Herria Sozialista zure inguruan!!

 

Krisia hasi zenetik, langile klasearen egoera okertu besterik ez da egin. Kaleratzeak, fabrika itxierak, erregulazio espedienteak, soldata jaitsierak, lan baldintzak okertzea, langabezia eta beste hamaika eraso jasan behar izan ditugu langile eta gazteok. Gasteizko eta Bergarako Candy multinazionaleko langileei tokatu zaie orain, eta edonori toka dakioke bihar.  Hego Euskal Herrian urriaz geroztik 2.098 langabetu gehiago dago; guztira 217.841 langile dira lanpostu duinik ez dutenak eta erdiak baino gehiagok ez du inolako diru-laguntzarik jasotzen.

Gehiago irakurri: Babestu langile prentsa!!! Zabaldu Euskal Herria Sozialista zure inguruan!!

Elkarrizketa: Candy Hooverreko langileen ordezkari bati

Candy Hooverreko ESKko langileen ordezkariari egindako elkarrizketa.

 

Gehiago irakurri: Elkarrizketa: Candy Hooverreko langileen ordezkari bati

Elkartasuna Candy Hoovereko langileekin! Fabrikaren itxierari ez!

Candy multinazionalak Bergarako fabrika itxi nahi duela iragarri du. Txinan lan eskuaren prezioa merkeagoa dela argudiatuz 150 langile kale gorrian utzi nahi dituzte. Aitzakiak aitzaki, irabazi ikaragarriak dituen multinazional honen helburua argi dago zein den: fabrika itxi eta langileak kalera botatzearen kontura are gehiago irabazi. Lehiakortasunaren izenean azken hamar urteetan zortzi fabrika itxi ditu Candy multinazionalak, hiru Italian, lau Erresuma Batuan eta bat Portugalen. Honen aurrean, Euskal Herria Sozialistak  babes osoa eman nahi die Bergarako Candy Hooverko langileei eta antolatzen ari diren mobilizazio guztiei, eta, bide batez, gure proposamenak egin borroka garaipenean laguntzeko.

Gehiago irakurri: Elkartasuna Candy Hoovereko langileekin! Fabrikaren itxierari ez!

Elkartasuna Zumarragako Arcelor Mittaleko langileekin! Mehatxurik eta erasorik ez!

Arcelor Mittal multinazionalak bere Zumarragako lantegiko 375 langileak eta hauen familiak mehatxatzen eta erasotzen jarraitzen du. Lehendabizi, abuztuaren amaieran, Zumarragako lantegia aldi baterako itxi beharra zegoela jakinarazi zion langile batzordeari. Egun batzuk beranduago, Arcelor Mittaleko zuzendaritzak lan turnoetan “malgutasun neurriak” adosteko aukeraz eta lan karga handitzeaz hitz egin die, lantegia aldi baterako “itxi beharrik” ez izateko. Aldi baterako itxiera edo lan baldintzak gehiago okertzea ez daude inondik inora justifikatuta, irabazi ikaragarriak dituen multinazionala baita.

Gehiago irakurri: Elkartasuna Zumarragako Arcelor Mittaleko langileekin! Mehatxurik eta erasorik ez!

Azpikategoria

Informazio gehigarria