Langile mugimendua

Lan erreforma eta eraso berriak geldiarazteko

sindikatuen ekintza batasuna eta mobilizazio egutegi serio eta eraginkorra behar ditugu

 

PPk iaz onartu zuen lan erreforma langile klaseak konkistatutako eskubideen aurkako erasoa izan zen, diktadura frankistaz geroztik aurrekaririk ez duena. Erreforma indarrean dela urte bete igaro ondoren, langabezia Hego Euskal Herrian 238.000ra igo da, kaleratzea are gehiago merkatu da eta lan prekarietatea modu dramatikoan hazi da.

Gehiago irakurri: Lan erreforma eta eraso berriak geldiarazteko

Beharrezkoa da langileon mobilizazio bateratua gure hitzarmenak defendatzeko

Uztailaren 7an urte bete edo gehiago gaindituta zeuden hitzarmenak bukatzen ziren eta neurri horrek Euskal Herriko 300.000 langile baino gehiagori eragiten zien. UGT eta CCOOeko zuzendariek bi proposamen egin zizkien CEOEri apirilaren 5ean: 1) Hitzarmen horiek 2014ko uztailaren 7ra arte luzatzea negoziatzeko denbora gehiago izateko eta 2) Akordiorik gabe geldituko liratekeen hitzarmenetan arbitrajea onartzea.

Gehiago irakurri: Beharrezkoa da langileon mobilizazio bateratua gure hitzarmenak defendatzeko

Enpresa batzordeek batasunerako eta borrokarako deia egiten dute

kaleratze, enpresa itxiera eta langabeziari aurre egiteko

 

2008an krisia hasi zenetik ondorio ikaragarriak eragin ditu: urte hasieran jada langabezia tasa % 15,7raino igo zen Euskal Herrian eta iaz bakarrik 77.000 lanpostu suntsitu ziren. Martxoaren amaieran Hego Euskal Herrian 235.827 pertsona zeuden langabezian eta horien %44ak ez du inolako prestaziorik. Bizkaian dagoeneko 100.400 langabetu daude. 2012 urte bukaeran EAEko etxeen %8,9an kide aktibo guztiak langabezian zeuden eta Nafarroan %8,7an. Bestalde Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txirotze eta bazterketa sozialaren tasak herritarren %17 gainditu duela kalkulatzen da, eta Nafarroan %11.

Gehiago irakurri: Enpresa batzordeek batasunerako eta borrokarako deia egiten dute

Elkarrizketa: Iñigo Zubeldia, Gipuzkoako ELAko erresidentzietako ordezkariari

Jarraian Iñigo Zubeldia Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileen ELA sindikatuko ordezkariari egindako elkarrizketa irakur daiteke (erantzunak gaztelaniaz daude).

Gehiago irakurri: Elkarrizketa: Iñigo Zubeldia, Gipuzkoako ELAko erresidentzietako ordezkariari

Gatazkan dauden enpresak koordinatzen hasi dira

Borrokak elkartzea da bidea!

 

200 enpresa komitek baino gehiagok martxoaren 9ko Bilbo eta Iruñeko mobilizazioak deitu zituzten. “Araba borrokan” plataformak, berriz, apirilaren 11rako deitu zituen mobilizazioak. Plataforma honen barruan gatazkan dauden enpresetako komiteak, delegatuak eta langileak daude sindikatu guztien babesarekin ELArena izan ezik.

Gehiago irakurri: Gatazkan dauden enpresak koordinatzen hasi dira

Informazio gehigarria