Langile mugimendua

Venezuela: zer egin behar du UNETE-k martxoaren 31ko martxaren ondoren?

Chavez komandanteak behin eta berriz azpimarratu du langile klasea iraultzaren buruan jartzearen beharraz. Langileen betebeharra da iraultzaren buruan jarri eta hau hedatzeko borroka plan bat prestatzea. 2010eko azaroaren 9an hasitako mobilizazioek eta martxoaren 31rako UNETE sindikatuak eta osasunaren eta lan segurtasunaren aldeko langileen kolektiboak antolatutako martxak erakusten dute langileen batasunerako bidea.

Gehiago irakurri: Venezuela: zer egin behar du UNETE-k martxoaren 31ko martxaren ondoren?

Mitsubishiko kaleratuen aldeko mobilizazioak Venezuelan

Martxoaren 17an Venezuelako Anzoategui estatuko Bartzelona hiriko Justizia Jauregiaren aurrean herrialde guztitik etorritako langile ugari bildu ziren, gehienak Unión Nacional de Trabajadores (UNETE) sindikatukoak eta Osasunaren eta Lan segurtasunaren aldeko mugimendukoak. Helburua MMC Automotriz (Mitsubishi) enpresako langileei babesa eta elkartasuna ematea, bertako langileen eskubide ugari behin eta berriz urratu baitituzte bai justizia burokraziak eta bai Lan Ministerioak.

Gehiago irakurri: Mitsubishiko kaleratuen aldeko mobilizazioak Venezuelan

Martxoak 3ko 35. urteurrena eta arabiar herrialdeetako iraultza

Atzo, hilak 3, 35 urte bete ziren 1976 greba orokorrean polizia frankistak San Frantzisko elizako asanblada orokorrera zihoazen 5 langile hil zituela. Errepresio honek mugimendua baretu beharrean areagotu egin zuen. Greba uholdea estatu osora hedatu zen eta 40 urteko diktadurari amaiera eman zion. 1973-74ko mundu mailako krisi ekonomikoak ez zuen borrokaren bidez langile klaseak bizi baldintza hobekuntza garrantzitsuak lor zitzan saihestu.

Gehiago irakurri: Martxoak 3ko 35. urteurrena eta arabiar herrialdeetako iraultza

Venezuelako UNETEko langileak egoera nazionalaren aurrean

Hurrengo dokumentu hau Félix Martinez eta Nelson Rodriguez UNETE sindikatuko kideek behin-behineko koordinaziorako eztabaidan egindako ekarpena da. Bertan Venezuelako iraultzaren egoeraz, langileen jokabideaz, langile kontrolaz eta UNETE izan beharko lituzkeen betebeharrez dihardute.

Gehiago irakurri: Venezuelako UNETEko langileak egoera nazionalaren aurrean

Burgesiak kapitalismoa salbatu nahi du langile klaseari gerra deklaratuta!

 

Hiru urte dira mundu mailako krisia piztu zela. Denbora honetan munko gobernu guztiek krisitik irteteko saiakera egin dituzte: hamabost bilioi euro injektatu dituzte finantza sisteman, G-20 bost bat aldiz antolatu dute potentzia handien politikak koordinatzeko eta hondoratze handiago bat saihesteko. Baina errezeta haueek ez dute ezertarako balio izan.

 

Gehiago irakurri: Burgesiak kapitalismoa salbatu nahi du langile klaseari gerra deklaratuta!

Informazio gehigarria