Langile mugimendua

Negoziazio kolektiboaren erreforma: sindikalgintzaren oinarriak astintzen dituen erasoa

PSOE-ren gobernuak langileen aurkako eraso historiko bat onartu zuen ekainean, negoziazio kolektiboan aurka, enpresarien boterea handitu eta kaleratzeak merkatzeko. Modu honetan, eraso honek garbi erakusten du CCOO eta UGTko zuzendariek aurrera eramandako sindikalgintzaren porrota, egunez egun beraien ahultasuna nabariagoa delarik, patronalaren aurrean egindako akats zein onarpenengatik.

Gehiago irakurri: Negoziazio kolektiboaren erreforma: sindikalgintzaren oinarriak astintzen dituen erasoa

Eskola publikoetako jantokietako langileen borroka: Haizea Mendia LABeko ordezkariari elkarrizketa

Haizea Mendia: “Ekintza batasuna ezinbestekoa izan da. Langile batasunak eta borrokak eraman gaitu hitzarmenaren akordioa sinatzera

Gehiago irakurri: Eskola publikoetako jantokietako langileen borroka: Haizea Mendia LABeko ordezkariari elkarrizketa

Hitzarmen kolektiboaren erreformaren aurka greba orokor berri bat behar dugu

Datozen asteetan areagotu egingo dira langile klasearen aurkako erasoak. Horietako larrienetakoa hitzarmen kolektiboaren erreforma izango da, langileen aurkako eraso historiko berri bat suposatuko duena. Pentsio erreforma babestu ondoren, CCOO eta UGTko agintariek ilusio eta esperantza handiak zituzten CEOE patronal espainiarrarekin akordio berri batera iristeko hitzarmen kolektiboaren erreforman. Itxuraz horren ondo zihoan negoziazioa hautsi egin da, CEOEk egindako eskaera gogorregiengatik CCOO eta UGTko agintarien iritziz.

Gehiago irakurri: Hitzarmen kolektiboaren erreformaren aurka greba orokor berri bat behar dugu

BIDEOA: Krisi kapitalista eta langileon alternatiba

Maiatzean Aste Iraultzailea antolatu genuen Tolosako Engels Ateneoan. Aste osoan zehar egunerokotasuna duten hainbat gai landu genituen, denak ikuspuntu marxista bat erabiliz. Hitzaldiaetako bat gaur egungo krisia kapitalistaren eta langileen alternatibari buruzkoa izan zen, hona hitzaldiko bideoak:

Gehiago irakurri: BIDEOA: Krisi kapitalista eta langileon alternatiba

MCCren kooperatibismoa edo sozialismoa: Cikautxo kooperatibaren kasua

Sarritan defendatu izan da kapitalismoaren alternatiba kooperatibismoa dela, hau da, fabrika bakoitza bertan lan egiten duten guztiena izan behar dela eta horrela konponduko liratekeela gizarte honetako oinarrizko arazoak. Horren eredutzat aurkeztu izan da MCC taldea (Mondragon orain). MCCko kooperatiba baten autoritatea da Bazkideen Batzar Nagusia. Zuzendaritza Batzordea da kudeaketaren arduraduna eta erantzukizunak bazkideenak dira. Batzar Nagusiak esaten duen moduko kudeaketa izan behar da. Zuzendaritza Batzordeak aukeratzen du gerentea eta horrek bazkideen borondatea bete behar du, arauak bete behar ditu: Barne Araudia (“Reglamento de Regimen Interior”).

Gehiago irakurri: MCCren kooperatibismoa edo sozialismoa: Cikautxo kooperatibaren kasua

Informazio gehigarria