Langile mugimendua

Borrokaren jarraipena eta alternatiba sozialista

Martxoaren 29ko greba orokorra arrakastatsua izan zen Hego Euskal Herrian, Galizian, Katalunian eta Estatu osoan. Gure eskubide sozial eta demokratikoen aldeko borrokan langile klaseak, beste behin, bere indarra eta borroka gaitasuna erakutsi zituen. Egun garrantzitsu horretako piketeetan eta mobilizazioetan, langileen eta gazteen partehartzea oso handia izan zen. Frogatuta geratu zen langile klasearen eta gazteriaren kontzientzia maila zenbaterainokoa den. Dudarik gabe, sindikatu guztiek greba orokorra egun berean deitu izanak ondorio oso onak izan zituen: ekintza batasuna, langileen gehiengoa erakartzen duena, oinarrizko arma da elkartuta dagoen etsaiari aurre egiteko. Hartu beharreko bidea hau dela uste dugu.

Gehiago irakurri: Borrokaren jarraipena eta alternatiba sozialista

1976ko martxoak 3: Fragaren heriotza eta langile mugimenduaren borroka

Urtarrilaren 16an izan genuen berrietako bat Manuel Fraga Iribarneren heriotza izan zen, langile mugimenduaren, askatasunaren eta eskubide demokratikoen etsai amorratua, ministro frankista eta PPren fundatzailea. Komunikabide gehienek, gutxi batzuk izan ezik, beraien orrialdeak bere zapaltzaile jantzia “bizi osoko demokratarenagatik” aldatu zuen gizon honi buruzko hitz ederrez bete zituzten. Eta ez komunikabideak soilik, tipo horrek amorruz jazarri zituen hainbat pertsona ere lasai asko atera ziren hainbat irrati eta telebistan “aberriaren aitatzat” eta frankismoarekin bukatzeko pertsona garrantzitsuenetarikotzat aurkeztuz.

Gehiago irakurri: 1976ko martxoak 3: Fragaren heriotza eta langile mugimenduaren borroka

Manipulados del Araxesen: Kaleratzerik ez! ERErik ez!

Lizartzako Manipulados del Araxes enpresako gatazka dela eta bertako langile eta Euskal Herria Sozialista-ko kide den baten artikulua da honakoa [testu berriagoa eta luzeagoa].

Astelehenean otsailaren 13an arratsaldeko 5etan Tolosako Triangelu plazan LABek eta ELA deituta kontzentrazioa egingo da

 

Gehiago irakurri: Manipulados del Araxesen: Kaleratzerik ez! ERErik ez!

Elkartasuna Inama-ko langileekin! Kaleratzerik ez!

Azken egunetan Muxikan dagoen Inama enpresa zarratu behar dutela jakin dugu. Zarratze honek zuzenean 160 pertsona kaleratzea ekarriko du. Gainera beste 500 langileri eragingo die itxiera honek.

Gehiago irakurri: Elkartasuna Inama-ko langileekin! Kaleratzerik ez!

Elkartasuna SAM-ko langileekin! Kaleratzerik ez!

Irabaziak izan arren, Tolosako SAM enpresak lau langile kaleratu eta langileen lan baldintzak okertu nahi ditu. Kaleratzeek eta enpresa itxierek jarraitu egiten dute Euskal Herrian. Errealitate oso gogorra ikusten ari gara eta Tolosaldea ere ez da libratzen. SAM bezala, beste enpresa asko daude eskualdean horrelako arazoekin. Mundu osoan ematen dabilen egoera hau agerian uzten ari da kapitalismoa ez dela gai sistema bezala paper aurrerakoi bat jokatzeko gizartean, eta oraindik eta gutxiago lanpostuak mantentzeko edo sortzeko eta gizarte osoarentzat bizi duin bat bermatzeko. Euskal Herria Sozialistak babes osoa eman nahi die SAM-ko langileei eta antolatu dituzten mobilizazioei. [beherago gazteleraz]

Gehiago irakurri: Elkartasuna SAM-ko langileekin! Kaleratzerik ez!

Informazio gehigarria