Langile mugimendua

Langile klasearen borroka eta konkistak frankismo eta trantsizio garaian

Raxoiren gobernuak onartutako lan erreformaren ostean, PPko agintari batzuk hartutako erabakia, oraindik indarrean zegoen “lan harremanetarako marko frankista” modernizatu eta berritu beharra zegoenaren aitzakia moduan erabili zuten. Oraindik bultzatu egiten da frankismoak langileak babesten zituenaren ideia. Errealitatea, baina, oso da bestelakoa. Frankismoak helburu garbiak zituen, eta hauen artean zen langile klaseak urteetako borrokaren bidez lortutako konkista eta eskubide sozial oro desagerraraztea. Modu honetan, enpresariek eskulan merkea arazorik gabe lortzeko aukera erraztu zuen, kapitalistentzat paradisua sortuz espainiar estatuan. Horrela, hirurogeigarren hamarkadan, espainiar estatua enpresa multinazional handi askoren jo puntu bilakatu zen eta izugarrizko inbertsioak egin zituzten bertan: lan baldintza pentsaezinak lortzeko aukera zeukaten, eta hau ezinezkoa zen Europako gainerako herrialdeetan lortzea.

 

Gehiago irakurri: Langile klasearen borroka eta konkistak frankismo eta trantsizio garaian

Dana Pamplona enpresako komitea ekintza batasunaren alde egoera larri honen aurrean

Daukan interesagatik abuztu bukaeran Dana Pamplonako enpresa komiteko presidenteak idatzitako artikulua dakargu

 

Gehiago irakurri: Dana Pamplona enpresako komitea ekintza batasunaren alde egoera larri honen aurrean

IRAILAREN 26EAN DENOK GREBA OROKORRERA

Beharrezkoa da sindikatuek denboran luzatuko den borroka plana antolatzea

Euskal gehiengo sindikalak irailaren 26rako deitutako Greba Orokorra pauso garrantzitsua da PPren gobernuaren erasoei aurre egiteko. Raxoiren gobernuaren helburua langile klasearen lan eskubideak eta eskubide sozialak suntsitzea da: murrizketak hezkuntza eta osasun publikoan; murrizketak pentsioetan eta langabezia laguntzetan; langile publikoen paga extra baten ezabatzea eta BEZaren igoera; garraioen, erregaien, argiaren etabar luze baten garestitzea. Neurri hauek hala ere ez gaituzte krisitik aterako, guztiz kontrakoa gertatuko da.

Gehiago irakurri: IRAILAREN 26EAN DENOK GREBA OROKORRERA

Santiago Jimenez alkate marxistari elkarrizketa GARAn

Gaurko GARA-n Santiago Jimenez Villaverde del Rioko alkate marxistari egindako elkarrizketa dator. Azpian duzue elkarrizketa osoa. Aste honetan izan dugu Santiago Euskal Herria Sozialista-k antolatutako Aste Iraultzailean.

Gehiago irakurri: Santiago Jimenez alkate marxistari elkarrizketa GARAn

Langile borrokak eta konkista sozialak frankismoan eta Trantsizioan

Lan erreforma onartu ondoren, PPko hainbat agintarik adierazi dute lege hau oraindik indarrean den “lan harremanen marko frankista” modernizatzeko beharrezkoa dela. Adierazpen hauek bat datoz frankismoak izaera paternalista zuela, eta langileak babesten zituela dioen iritziarekin. Frankismoaren helburu nagusia langile klaseari eskubide eta konkista guztiak kentzea eta enpresariei eskulan merkea bermatzea zen: benetako paradisua kapitalistentzat.

Gehiago irakurri: Langile borrokak eta konkista sozialak frankismoan eta Trantsizioan

Informazio gehigarria