Langile mugimendua

Elkartasuna CAFeko langileen borroka eredugarriarekin!

Erasoa gera daiteke, batasun handienarekin eta mobilizazioa fabrikatik kanpora zabalduz!

 

CAFeko zuzendaritzak 750 langileri zuzenean eragiten dien EEEa aurkeztu du. Honen oinarrizko helburua gutxi batzuen artean oraindik eta irabazi gehiago banatzea da, plantilaren lan baldintzak eta lanpostuak erasotzearen kontura. Gainera, CAFeko zuzendaritzak, bukaeraraino iristeko prest dagoela erakutsiz, itxiera patronalarekin eta Ertzaintza fabrikan sartzearekin mehatxatu du. Honen aurrean, Euskal Herria Sozialistak  babes osoa eman nahi die CAFeko langileei eta antolatzen ari diren mobilizazio guztiei, eta, bide batez, gure proposamenak egin borroka eredugarri honen garaipenean laguntzeko.

(euskaraz eta gazteleraz)

Gehiago irakurri: Elkartasuna CAFeko langileen borroka eredugarriarekin!

Arcelor Mittal Olaberriako LABeko ordezkariei elkarrizketa

“LABek argi ikusten du langileen eskubideak defendatu behar baditu bai Enpresa Batzordeak, bai Ez Afiliatuen taldeak, bai LABek eta bai CCOOek mobilizazio egutegi bat zehaztu behar dugula eraso honi aurre egiteko” LABeko delegatuak.

Gehiago irakurri: Arcelor Mittal Olaberriako LABeko ordezkariei elkarrizketa

Lan banaketa eta langile demokraziaren metodoak Villaverde del Rion (Sevilla)

Azken urte hauetan, klientelismoa eta entxufismoa modu agerikoan izan dira nagusi udaletako kontratazioetan. Praktika hauek inolako inpunitaterik gabe egin dira, lan bulegoak lagundurik eta ustez eskubideak bermatzen dituen lege sistemak inolako trabarik jarri gabe. Ekonomiaren goraldi garaian, alkatetza askok langileak merkantzia bezala erabili ditu, baina krisi kapitalista eta langabezia masiboak milaka langile familia behartu ditu udal kontratazioetan berdintasuna eskatzera. Horrela, ageria geratu dira politika klientelar hauek, eta hauteskunde mailan gehiegikeria hauek aurrera zeramatzaten gobernu asko erori dira.

Gehiago irakurri: Lan banaketa eta langile demokraziaren metodoak Villaverde del Rion (Sevilla)

Elkartasuna Arcelor Mittal-eko langileekin!

Eraso basatiaren aurrean: mobilizazioen egutegi eraginkorra

 

Arcelor Mittal-en helburua are gehiago aberastea da, langileak pobretzearen kontura. Horretarako, mahai gainean jarri ditu %34ko soldata murrizketa, soldaten izoztea 2015 arte, lan orduen handitzea 96 ordutan (12 egun gehiago) eta antzinatasunaren eta beste eskubide batzuren suntsitzea. Gainera, beren proposamena onartzen ez bada, lan erreformak ematen dizkien aukerak indarrez inposatuko dituztela mehatxatzen dute. Honen aurrean, Euskal Herria Sozialistak bere babes osoa eman nahi die Arcelor Mittal-eko langileei eta antolatu dituzten mobilizazioei.

Gehiago irakurri: Elkartasuna Arcelor Mittal-eko langileekin!

Azaroaren 14ko greba orokorra eta Euskal Herriko langile klasea

Orain dela egun gutxi, CCOO eta UGTko zuzendaritzek publiko egin zuten datorren azaroaren 14rako greba orokorraren deialdia. Egun horretan bertan grebara aterako dira Portugalgo langileak eta seguruenik Grezia eta Txiprekoak ere. Gainera, Europa osoan zehar mobilizazio orokorrak izango dira egun horretan.

 

Garrantzitsua da mota honetako ezaugarriak dituen greba batean parte hartzea. Muga nazionalen gainetik Europako langileak borrokan elkartzea beharrezkoa da gobernu kapitalisten neurriei aurre egiteko. Gainera, aukera bikaina da Europako langile klasearen indarra eta borroka bateratua mahai gainean jartzeko. Horregatik, gure ustez, beharrezkoa da LAB eta ELA sindikatuak greba honetara gehitzea, Euskal Herriko langile klaseak ere Europa mailako borroka honi bere babesa eta indarra eman diezaizkion.

Informazio gehigarria