Langile mugimendua

Erregulazioa atzera bota du Huyck Wangner enpresak

Gaur jakin ahal izan dugunez, Zizurkilgo Huyck Wangner (“Perot”) enpresak atzera bota du urtarril amaieran mahai gainean jarritako erregulazio espedientea. Bertako langileak hilabetez greba mugagabean izan dira, eta gaur enpresak dosierra kendu du. Jarraian Berriak eta Tolosaldeko Hitzak gaur arratsaldean argitaratu duen albistea.

Gehiago irakurri: Erregulazioa atzera bota du Huyck Wangner enpresak

Elkarrizketa: Huyck Wangner (“Perot”) enpresako langileen borrokaz

Ondoko lerroetan Huyck Wangner ("Perot") enpresako langileen borrokaz Tolosaldeako Metalgintzako ELAko arduradun den Mikel Zabaletari egindako elkarrizketa dakargu. Urtarrilean enpresa itxiko zutela iragarri eta langileek greba mugagabea hasi zuten.

Gehiago irakurri: Elkarrizketa: Huyck Wangner (“Perot”) enpresako langileen borrokaz

Elkartasuna Huyck Wangner-ko (“Perot”) langileekin! Kaleratzerik ez! Fabrikaren itxierari ez!

Huyck Wangner-ko jabeek Zizurkilgo lantokiko 81 langiletik 75i eragiten dieten kaleratzea aurkeztu dute fabrika ixteko helburuarekin. Xerium Technologies multinazionalaren eskuetan dagoen lantoki honek irabaziekin itxi zuen 2012a, baina bere jabeek are gehiago lortzea nahi dute. Eta horretarako beharrezkoa bada beren lantokietako bat ixtea, kasu honetan Zizurkilgoa, ez dute inolako arazorik, ez zaie batere axola 75 langileengan eta hauen familiengan eragingo luketen egoera. Honen aurrean, Euskal Herria Sozialistak babes osoa eman nahi die Huyck Wangner-eko langileei eta antolatzen ari diren mobilizazio guztiei, eta, bide batez, gure proposamenak egin borroka honen garaipenean laguntzeko.

Gehiago irakurri: Elkartasuna Huyck Wangner-ko (“Perot”) langileekin! Kaleratzerik ez! Fabrikaren itxierari ez!

Elkartasuna Arrecheko langileekin! Kaleratzerik ez! Soldata murrizketarik ez!

Arrecheren helburua irabaziak mantentzea da, langileak pobretzearen kontura, EEEak bata bestearen atzetik inposatuz. Kasu honetan, mahai gainean jarri ditu bi kaleratze eta %15eko soldata murrizketa. Honen aurrean, Euskal Herria Sozialistak bere babes osoa eman nahi die Arrecheko langileei eta antolatzen ari diren mobilizazioei.  

Gehiago irakurri: Elkartasuna Arrecheko langileekin! Kaleratzerik ez! Soldata murrizketarik ez!

CAF Beasain: EEEaren aurkako langileen borroka eredugarriak erakusten du jarraitu beharreko bidea

Azaroaren 26an enpresako zuzendaritzak urte honetako lehen sei hilabeteetarako 869 langileri zuzenean eragiten zien EEEa aurkeztu zuen. Langileek ezezkoa eman zioten erasoari hasieratik eta batzarren bidez hainbat mobilizazio antolatu zituzten: 4 orduko lanuzteak 10 egunetan eta manifestazioak Beasainen eta Donostian Irungo CAFeko langileekin batera. Borroka honi esker, abenduaren 17an CAFeko zuzendaritzak atzera bota behar izan zuen EEEa.

Gehiago irakurri: CAF Beasain: EEEaren aurkako langileen borroka eredugarriak erakusten du jarraitu beharreko bidea

Informazio gehigarria