Langabezia eta prekarietatearen aurka

Euskal Herria Sozialistatik langabeziari eta prekarietateari aurre egiteko taula errebindikatiboa atera dugu. Hona hemen euskaraz eta gazteleraz.

 

1. Ezin dugu onartu lanpostu gehiago suntsitzea. Borroka dezagun lanpostu guztiak defendatzearen alde. EEErik ez!

 

2. Langabezia igo arren, langile askori lan eguna luzatu diete modu abusiboan, eta gainera ordu estrak merke edo doanik egitera behartuta daude. Lana banatzearen alde, lan astea 35 ordukoa soldata murriztu gabe!

                 

3. Erretiro adina 60 urterekin soldataren 100% kobratuz eta errelebu kontratuekin, enpleguaren oreka mantentzeko.

 

4. Gobernuek milaka milioi euro eman dizkiete patronalari eta bankuei, langileei aldiz kantitate horren zati txiki bat eskaintzen zaie. Asko dira asetzen ez diren behar sozialak, batez ere hezkuntzan, osasunean, zaharrenentzako arretan, haurtzaindegi publikoetan, azpiegituretan, etab... Beharrezkoa da zerbitzu sozialetan inbertsio publikoak handitzea eta kalitatezko lanpostu publiko duinak sortzea.

 

5. Langabeziak langile kualifikatuei zein formakuntza apalagoa dutenei eragiten badie ere, irudi distortsionatu bat sortu nahi da lana ez aurkitzearen arrazoia gure ezjakintasuna eta formazio eza dela erakusteko. Hala ere, gure interesekoa da gure kualifikazio profesionala hobetzea, baina horretarako beharrezkoa da benetako aukera eta eskuragarria izatea, eta gastu gehiago ez ekartzea. Formakuntza publiko, kalitatezko eta doakoaren alde.

 

6. Doako garraio publikoa langabetuentzat.

 

7. Higiezinen espekulazioak artifizialki puztu zituen etxebizitzaren prezioak parasito gutxi batzuren onerako. Egoera honi esker bankuak aberastu egin dira azken urteetan eta gainera gobernuek laguntza milioidunak ematen dizkiete. Bien bitartean, enbarguak eta etxe kaleratzeak ikaragarri handitu dira ordaindu ezin izanagatik. Langabetuen hipotekak berehala izoztearen alde!

 

8. Langileok gure lanari esker bizi nahi dugu, baina kapitalistek ezin badute denontzat enplegua bermatu, modu duin batean bizitzen jarraitzeko eskubidea dugu. Lanpostu duin bat edo langabeziak irauten duen bitartean hilean 1.200 euroko BSIren pareko laguntza mugagabea aldarrikatzen ditugu!

 

9. Enplegua mantendu ahal izateko, beharrezkoa da oinarrizko ekoizpen palankak gizartearen esku egotea: bankaren, enpresa handien eta krisian eta deslokalizazioen mehatxupean dauden enpresen nazionalizazioa langileen eta hauen erakundeen kontrolpean.

 

 

Contra el paro y la precariedad

 

1. No podemos permitirnos más destrucción de empleo. Luchemos por defender todos los puestos de trabajo. ¡No a los EREs!

 

2. A pesar del aumento del paro, la jornada laboral se está alargando de forma abusiva para muchos

trabajadores, e incluso están obligados a hacer horas extras más baratas o gratis. ¡Por el reparto del empleo, reducción de la jornada laboral a 35 horas sin reducción salarial!

 

3. Jubilación a los 60 años con el 100% del salario con contratos de relevo, manteniendo la estabilidad en el empleo.

 

4. Los gobiernos han dado miles de millones de euros a la patronal y los bancos, mientras para los trabajadores se dedica una parte minúscula de esta cantidad. Son muchas las necesidades sociales que no están cubiertas actualmente, sobre todo en educación, sanidad, atención a los ancianos, guarderías públicas, infraestructuras, etc... Es necesario aumentar las inversiones públicas en servicios sociales y crear empleo público digno y de calidad.

 

5. Pese a que el paro afecta a trabajadores tanto cualificados como con una menor formación, se está intentando crear una imagen distorsionada, como si no encontráramos trabajo porque no sabemos hacer nada ni tenemos una profesión. No obstante, es nuestro interés mejorar nuestra cualificación profesional, pero para ello es necesario que esta sea una opción real y asequible y que no suponga

un gasto más. Por una oferta pública formativa, de calidad y gratuita.

 

6. Transporte público gratuito para los parados.

 

7. La especulación inmobiliaria infló artificialmente los precios de la vivienda para beneficiar a un puñado de parásitos. Los bancos se han beneficiado de esta situación en los últimos años, y además los gobiernos les han dado ayudas millonarias. Mientras tanto, se han multiplicado los embargos y desahucios por impago. ¡Congelación inmediata de las hipotecas de los desempleados!

 

8. Los trabajadores queremos vivir de nuestro trabajo, pero si los capitalistas no pueden garantizar un empleo para todos, seguimos teniendo derecho a vivir dignamente. ¡Exigimos un puesto de trabajo digno o un subsidio de desempleo indefinido equivalente a un SMI de 1.200 euros al mes mientras dure la situación de desempleo!

 

9. Para garantizar el mantenimiento del empleo, es necesario que las palancas fundamentales de la producción estén en manos de la sociedad:  nacionalización de la banca, las grandes empresas y las empresas en crisis o con amenazas de deslocalización bajo control de los trabajadores y sus organizaciones.

 

 

Informazio gehigarria