Langile mugimendua

Huerta de Peraltako langileak greba mugagabean

Aski da! Patronalaren eta poliziaren errepresiorik ez!

Huerta de Peralta

Urtarrilaren 7an denok Iruñera. Manifestazioa 12:30tan Udaletxeko Plazatik.

Gehiago irakurri: Huerta de Peraltako langileak greba mugagabean

Unipapeleko lanpostuen alde Tolosaldeako langileen batasuna!

Unipapeleko langileek denbora asko daramate borrokan: 2013ko azken hilabeteetan hainbat mobilizazio egin zituzten lan hitzarmenaren alde eta langile baten kaleratzearen aurka. 2014a hastearekin batera etorri zitzaien notizi berria: urtarrilaren 2an Unipapel-Adveok negozioa enpresa suitzar bati (Springwater) saldu ziola jakinarazi zien langileei. Ondoren, urtarrilaren 10ean, Unipapel-Adveoko zuzendaritzak Springwaterrekin izandako bilera baten ondoren, ekoizpena Logroñora lekualdatzeko asmoaren berri eman zitzaien langileei, ekoizpenaren %20 bertan “geratuko” zela azalduz. Eraso berri honi aurre egiteko helburuarekin langileek greba mugagabea abiarazi zuten urtarrilaren 20an. Orduz gero, hiru errelebotako txandak antolatu dituzte fabrikaren aurrean egoteko.

Gehiago irakurri: Unipapeleko lanpostuen alde Tolosaldeako langileen batasuna!

Langabezia eta prekarietatearen aurka

Euskal Herria Sozialistatik langabeziari eta prekarietateari aurre egiteko taula errebindikatiboa atera dugu. Hona hemen euskaraz eta gazteleraz.

Gehiago irakurri: Langabezia eta prekarietatearen aurka

Kaleratzeen aurka, gatazkan dauden enpresetako langileon batasuna!

Adunako Endaki, Zizurkilgo Marie Brizard eta Albizturko Antalis lantokiak itxi nahi dituzte eta langileak greba mugagabean dira. Anoetako Renault-eko langileak ere kalean gera daitezke, itxieragatik. Guztira, beste 131 familia langabeziaren zulo ilunean murgiltzeko arriskuan. Enpresa hauen jabeak diren multinazionalen helburua garbi dago zein den: irabazi maximoa langileak kale gorrian uztearen kontura. Honen aurrean, Euskal Herria Sozialistak babes osoa eman nahi die enpresa hauetako langileei eta antolatzen ari diren mobilizazioei, eta, bide batez, gure proposamenak egin borrokaren garaipenean laguntzeko.

Gehiago irakurri: Kaleratzeen aurka, gatazkan dauden enpresetako langileon batasuna!

Lan erreforma eta eraso berriak geldiarazteko

sindikatuen ekintza batasuna eta mobilizazio egutegi serio eta eraginkorra behar ditugu

 

PPk iaz onartu zuen lan erreforma langile klaseak konkistatutako eskubideen aurkako erasoa izan zen, diktadura frankistaz geroztik aurrekaririk ez duena. Erreforma indarrean dela urte bete igaro ondoren, langabezia Hego Euskal Herrian 238.000ra igo da, kaleratzea are gehiago merkatu da eta lan prekarietatea modu dramatikoan hazi da.

Gehiago irakurri: Lan erreforma eta eraso berriak geldiarazteko

Informazio gehigarria