Arabako erresidentziak borrokan – Eskubideak borrokatuz lortzen dira

Joan den otsailaren 6an erresidentzia pribatuetako langileak Arabako Foru Aldundiaren aurrean mobilizatu ginen, jasaten ditugun lan baldintza txarrak salatzeko. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuak publikoki salatu dute erresidentziak asko izan arren, ez dela hitzarmenik existitzen Arabako langileen lan baldintzak erregulatzeko.

900px 3DckmFzdKV

 

Azpimarratu beharra dago, lehen aldia dela hain zigorturik dagoen kolektibo hay Araban mobilizatzen dela. Sindikatuei eskatzen diegu mobilizazio bateratuen egutegi bat proposa dezatela eta batzarrak dei ditzatela erresidentzietan Arabako kolektibo guztia bateratuko duen aldarrikapen plataforma osatu dezaten.

Uste dugu Giza Ongizate Foru Institutua (IFBS) eta Diputazioarekin bilerak egitera bakarrik bideratzera indarrak akats larria dela. Organismo hauetatik borroka promesekin lohitu nahi da, berehala berrikusiko dituztela ratioak eta patronalarekin lan mahaiak sortuko direla, etab. esaten dutenean. Era berean, argi uzten dute egungo eredu sozio-sanitarioa defendatzen dutela, hirugarren adinari arreta duin bat ukatzen duen berbera.

Gure eskubideak defendatzeko dugun bide bakarra kalera irtetea da, mobilizazio programa batekin.

Informazio gehigarria