Historia
Etsai nagusia etxean dago!
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Asteartea, 12 Maiatza 2015 12:36
- Nork idatzia: Karl Liebknecht
Hilabete honetan 100 urte bete ditu Karl Liebknecht komunista alemaniarrak idatzitako testu historikoak: “Etsai nagusia etxean dago”. 1915eko maiatzean idatzi zuen Liga Espartakistako buru eta Alemaniako Alderdi Komunistaren sortzaile izan zenak. Lehen Mundu Gerran, ordezkari sozialdemokrata alemaniarrak bere burgesia babesten jarri ziren bitartean, Karl Liebknechtek marxismo internazionalistaren posizioak defendatu zituen lan honetan eta besteak beste Leninek ere babesa eman zion testuari. Gaur, oroitu egin nahi dugu eta iraultzaile guztiei irakurtzea aholkatzen diegu.
Kubako Iraultzaren historia
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Astelehena, 19 Urtarrila 2015 19:13
- Nork idatzia: Euskal Herria Sozialista
Estatu Batuetako eta Kubako gobernuen akordioak Kubako iraultzaren etorkizunari buruzko eztabaida pil-pilean jarri du. Iraultzaren 45. urteurrenaren harira Kubako Iraultzaren historiari buruz idatziko dokumentu luze eta sakon hau berrargitaratzen dugu.
Berlingo harresiaren erorketatik 25 urtetara: kapitalismoaren harresia ere eroriko da
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Ostirala, 14 Azaroa 2014 09:28
- Nork idatzia: Ulises Benito
Azaroaren 9an Berlingo harresia erori zenetik 25 urte bete ziren. Komunikabideek oso zabal informatu zuten gobernu alemaniarrak antolatutako ospakizun erraldoiaz. Gertakaria “demokraziaren” garaipentzat eta Alemaniako Errepublika Demokratiko zaharreko biztanleentzako aurrerapausotzat hartu arren, azken egunotan argitaratu diren inkesten arabera, Alemaniako ekialdeko biztanleen %76ak pentsatzen du hobeto bizi zela AEDn. Jarraian 20. urteurrenaren harira, duela bost urte idatzitako artikulua dakargu.
Asturiaseko langile altxamendutik 80 urtera
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Larunbata, 18 Urria 2014 20:15
- Nork idatzia: Juan Ignacio Ramos
Estatu espainiarreko hogeita hamarreko hamarkadako historia langile iraultzaren eta kontrairaultza burgesaren kronika da. Hogeiko hamarkadaz geroztiko gertakari guztiek eta ondoko gerra zibilak (klase arteko borrokak har dezakeen forma gordinena) agerian utzi zuten kapitalisten, lurjabe handien, kasta militarraren eta elizako kastaren interesak ez zetozela bat milioika langile eta nekazarien interesekin. Honek erregimen politiko guztiak baldintzatzen zituen.
Gehiago irakurri: Asturiaseko langile altxamendutik 80 urtera
Adolfo Suarez: frankista izatetik “demokrata” izatera pasa zena
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Ostirala, 30 Maiatza 2014 07:33
- Nork idatzia: Iker Otermin
Burgesia eta bere zerbitzura dauden komunikabideek Adolfo Suarezen heriotza baliatu dute diktatura frankistaren gainbehera frankista beraiek egindako lanaren ondorio eta ez milioika langile eta gazteren borrokaren ondorio izan zenaren gezur historikoa zabaltzeko. Gainera, gogoratu behar dugu borroka honek, eta bereziki 1975 urtearen amaiera aldera Franko hil eta geroko borrokak, izaera aurreiraultzailea hartu zuela.
Gehiago irakurri: Adolfo Suarez: frankista izatetik “demokrata” izatera pasa zena
Artikulu gehiago...
Azpikategoria
-
Historia
Historia
- Artikulu kopurua:
- 83