Parisko Komuna: langile klasearen lehen iraultza sozialista

Parisko komunako iraultzaren ikasgaiak oinarrizkoak izan ziren 1917ko Errusiako iraultza aurrera eramateko, garrantzitsuak beraz gizarte sozialista eraikitzeko

1871ko Parisko Komuna langile klasearen gertaera handienetakoa eta inspiratzaileenetako bat izan zen. Paristar langileek Estatu kapitalista langileen berezko organuekin ordezkatu zuten mugimendu iraultzailea izan zen. Parisko langileek baldintza oso zailetan borrokatu zuten, zapalkuntza eta esplotazioarekin amaitzeko, gizartea oinarri berri batzuen gainean eraikitzeko.

Parisko komunako iraultzaren ikasgaiak oinarrizkoak izan ziren 1917ko Errusiako iraultza aurrera eramateko, garrantzitsuak beraz gizarte sozialista eraikitzeko

 

1871ko Parisko Komuna langile klasearen gertaera handienetakoa eta inspiratzaileenetako bat izan zen. Paristar langileek Estatu kapitalista langileen berezko organuekin ordezkatu zuten mugimendu iraultzailea izan zen. Parisko langileek baldintza oso zailetan borrokatu zuten, zapalkuntza eta esplotazioarekin amaitzeko, gizartea oinarri berri batzuen gainean eraikitzeko.

1848ko langile altxamenduaren porrotaren ondoren, Napoleon III.a iritsi zen boterera. Langileak garaituak izan ziren eta bere erakunde guztiak debekatuak. Hirurogeiko hamarkadaren amaieran, aldiz, hazkunde ekonomikoarekin eta langile mugimenduaren berreskurapenarekin, erregimena ahuldu egin zen. 1870ean Napoleon III.aren tropek Bismarken aurka jo zuten. Napoleon III.aren ustez, gerra honi esker, Frantziak lurralde berriak konkistatzeko aukera izango zuen, eta barneko etsaiak ahuldu eta herrialdea astintzen ari zen krisi ekonomiko eta industrialarekin amaitu.

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

Gerra, iraultza eta Asanblada Nazionala

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

Maiz gertatzen da gerrak iraultzari ateak irekitzen dizkiola, eta ez da ustekabeko gertakari bat. Gerra batek langileria bere betiko errutinatik baztertzen du, masek zehazkiago aztertzen dituzte estatuaren, jeneralen, politikoen eta prentsaren jarrerak, are gehiago porrotaren kasuan. Napoleon III .aren Alemania hartzeko saiakera bere hondamendia izan zen. Sedanetik gertu, Frantziaren ekialdeko mugan, Bismarkek Enperadorea harrapatu zuen beste 100.000 soldadurekin. Parisen langileak kalera irten ziren inperioarekin amaitzeko eta errepublika demokratikoa ezartzeko eskatuz.

Oposizio errepublikarra izuturik zegoen masen mugimendu honekin, baina errepublika aitortzea behartua ikusi zuten euren burua. “Nazioaren defentsaren gobernua” sortu zen, zeinaren figura gakoa Trocha jenerala zen. Alemaniako tropek berehala Paris inguratu eta setiatu egin zuten. Herriak hasieran gobernu berria babestu zute “batasunaren” izenean atzerriko etsaiari aurre egiteko. Dena den, berehala hautsi zen batasun hori.

Jendaurreko aitorpenez gain, Nazioaren Defentsaren Gobernuak ez zuen uste Paris babestea zilegi zenik, ejerzito erregularretik at, 200.000 pertsonez osatutako miliziak (Guardia Nazionala) Paris defenditzea erabakia zuen. Baina Paris barruan langile armatuak egotea mehatxu handiagoa zen klase kapitalistarentzat hiriaren atarian zegoen atzerritar ejerzitoa baino. Gobernuak Bismarken aurrean ahal bezain azkar errenditzea pentsatu zuen. Dena den, Paristarren eta Guardia Nazionalaren sentimendu aberkoiak ez zion Gobernuari nahi zuena esaten utzi eta gobernua Bismarkekin ezkutuan negoziatzen ari zen.

Denborak aurrera egiten zuen heinean Gobernuaren aurkako sentimendua haziz joan zen eta Bismarkekin zuen negoziazioaren zurrumurrua zabaltzen hasi zen. Urriaren 31ean Blankistak buru ziren Guardia Nazionaleko zati batek Asanblada Nazionala erasotu eta okupatu zuen.

Parisen setioaren ondoriz sortutako goseak eta pobreziak ondorio oso larriak izan zituen.  Presioak Alianza Errepublikarreko erdi mailako demokratei “herri gobernu” bat sortzea behartu zien prusiarren aurkako erresistentzia eraginkorra antolatzeko. Baina gobernuaren eta Guardia Nazionalaren arteko eztabaiden ondorioz, errepublikarrak banatu egin ziren.

Asanbladak gobernuburu atzerakoi bat jarri zuen: Adolphe Thiers. Kontrairaultza abian jarri zen. Prusiarrak Parisen sartzear zeuden eta horrek protestak ekarri zituen. Parisko langile eta behartsuak Guardia Nazionalaren manifestaldi armatuen alde zeuden eta Thiers eta gainerako monarkizaleak traidoretzat hartzen zituzten. Setioak langile asko langabezian utzi zituen eta bide bakarra Guardia Nazionalean parte hartzea zen. Bitartean, gobernuak langileriaren aurkako politikarekin jarraitzen zuen: Guardien soldata jaitsi, alokairuak 48 orduren buruan ordaintzera behartu... eta honek erdi eta behe mailako klaseen erradikalizazioa ekarri zuen, Thiers eta Asanblada Nazionala garaitzea helburu zutelarik.

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

Gobernu iraultzailearen sorrera

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

Prusiarren aurreko errendizioak eta monarkia ezartzearen mehatxuak Guardia Nazionala eraldatu zuen. Guardia Nazionalen Federazioko Komite Zentrala aukeratu zen, 215 batailoi ordezkatzen zituen eta 2.000 kainoi eta 450.000 suzko arma zituen. Estatutu batzuk eman zituzten eta bertan eskubidea zuten Guardia Nazionalen buruzagia berehala aldatzeko berarekin gustora ez bazeuden. Komite hau 1905 eta 1917an Errusian agertu ziren Sobieten aintzidari izan ziren.

Guardia Nazionalaren eskuetan zeuden kainoiak mehatxuak ziren agintari kapitalistentzat eta gobernuak 20.000 soldadu erregular bidali zituen kainoiok eskuratzera. Oztopo handirik gabe lortu zituzten, baina ez zuten nahikoa baliabide kainoi horiek guztiak eramateko. Baliabideen zain zeudela, tropak langile, emakume eta umeez inguratuta aurkitu ziren. Leconte jeneralak soldaduei jendetzari tiro egiteko agindu zien. Inork ez zion jaramonik egin. Soldadu eta Guardia Nazionala elkar txalotu eta besarkatu egin ziren. Leconte eta Clement Thomas, Guardia komandante ohia zeinak 1848an langileak tirokatu zituen, exekutatu egin zituzten. Thiersek ihes egin behar izan zuen Parisetik eta ejerzitoari eta zerbitzu zibilei ere ihes egiteko agindua eman zien iraultzarekin kutsatzea ekiditeko.

Estatuaren aparatua jokoz kanpo zegoen eta Guardia Nazionalak hiriaren gune estrategiko guztiak hartu zituen inolako erresistentzia topatu gabe. Gobernu iraultzaile berri bat sortu zen Guardia Nazionalaren indar armatuan oinarrituta.

Gobernuaren lehenengo erabakia boterearekin zer egin erabakitzea zen. Herri (komuna) hauteskundeak egitea erabaki  zuten. Thiers eta ejerzitoarekin zer egitea zen beste auzietako bat. Thiersek denbora hori baliatu zuen Parisen aurkako gezurrak zabaltzeko eta Bismarken laguntzaz armak, soldaduak eta behar zuten morala lortu zituen Parisi aurre egiteko.

Komuna berriak Guardia Nazionalaren gidaritza ordezkatu zuen. Gobernua modu batean edo bestean iraultzarekin zer ikusia izan zuten pertsonez osaturik zegoen. 90 kideetatik 25 langileak ziren, 13 Guardia Nazionaleko Komite Zentraleko kideak eta 15 Langileen Nazioarteko Erakundekoak. Internazionalistak komunaren laurden bat osatzen zuten.

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

Gizarte berria eraikitzen

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

Komunak estatuko funtzionarioen pribilegioak ezeztatu zituen, alokairuak izoztu, utzita zeuden lantokiak langileen eskuetara igaro ziren… Komunaren helburua ideia sozialistak zabaltzea zela aldarrikatu zen. Herritik bereiztua zegoen ejerzitoa legez kanpo utzi zuten, eraikin publikoak etxerik ez zutenentzat erabili ziren, hezkuntza publikoa, kultur-guneak, antzeztokiak… guztientzako ziren. Atzerriko langileak anai-arreba moduan hartzen zituzten. Gau eta egun bilerak antolatzen ziren gizarte berriaz hitz egiteko eta berau antolatzeko. Aurrekari historiko, zuzendaritza eta programa egoki baten ezak, dislokazio sozial eta ekonomikoarekin batera, gizarte berria eraikitzeko eskakizunetan itsu-itsuan arduratzea eskatzen zuen. Askotan hitz egin da Komunaren akatsetaz, eta batzuk egia dira. Marx eta Engels-ek askotan esan zuten Frantziako Bankuaren kontrola hartu behar zela, Thiersi milioiak ordaintzen ari baitzitzaion Paris erasotzeko armak lortzeko. Dena den, langileen ekimen nagusia soldatapekoen askapen soziala eta ekonomikoa lortzea izan zen. Guztiaren gainetik, Komunari denbora falta izan zitzaion. Sozialismorako bidea Versallesko ejerzitoaren itzulerak eta Komunarekin amaitu zuen odol isurketak eten zuen.

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

Komunaren zapalketa

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

Dudarik gabe, Komunak Versaillesko ejerzitoaren mehatxua gutxietsi zuen eta ez zuen babesteko defentsarik eta erasorik antolatu. Martxoaren 27an Paris inguratzen zuen harresian zeudenen eta Versallesko ejerzitoaren artean tiroketak egon ziren. Apirilaren 2an Courbevoie-ra zihoan Komunero talde bat erasotua izan zen eta itzuli egin behar izan zuten. Atxilotutako komuneroak fusilatuak izan ziren. Presioa zela eta, Guardia Nazionalak Versalles erasotzea erabaki zuen baina prestakuntza militarrik ez zutenez garaituak izan ziren.

1871ko maiatzaren 21ean Versallesko ejerzitoa Parisera sartu zen. Komuneroek ez zuten lortu estrategia militar egokia osatzea eta Komunak existitzeari utzi zion. Komuneroek ausardia handiz borrokatu bazuten ere, garaituak izan ziren. Thiersen gizonek 30.000 gizon, emakume eta haur erahil zituen sarraskia egin zuten eta hurrengo asteetan beste 20.000 pertsona hil zituzten.

Gaur egungo Frantzian, beste herrialde industrializatuetan bezala, 1871ean baino baldintza material gehiago dauden helburu horiek lortzeko. Orain gure beharra oinarri finko bat lortzea da Komunako gizon eta emakumeek borrokatu zuten gizartea lortzeko.

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

 

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

<!--[if !supportEmptyParas]--> <!--[endif]-->

 


<!--[endif]-->

Informazio gehigarria