Historia

Hirurteko Boltxebikea (1918-1920): iraultzarako entsegu orokorra

Estatu espainiarra Lehen Mundu Gerran neutral izateak eta gerran zegoen Europaren horniketa ezak negozio handia egiteko aukera eman zien kapitalista eta oligarkei. Onura erraldoiek, ordea, ez zuten inolako eraginik izan masen bizi baldintzetan. Oinarrizko elikagaien prezio igoerak eta langabeziaren gorakadak 1916an piztutako greba mugimenduaren oinarriak finkatu zituzten.

Gehiago irakurri: Hirurteko Boltxebikea (1918-1920): iraultzarako entsegu orokorra

Lenin: kamarada nekaezinaren heriotzatik 90 urtetara

1924ko urtarrilean hil zen Vladimir Ilich Ulianov iraultzaile handia, Lenin ezizenez ezagutzen duguna. Ondorengo artikuluaren xedea Leninen bizitzaren laburpen xume bat egitea da, bereziki bere bizitzan zehar munduko historiaren ibilbidea markatu zuten gertaeretan izan zuen esku hartzea azalduz.

Gehiago irakurri: Lenin: kamarada nekaezinaren heriotzatik 90 urtetara

1918-19ko Alemaniako iraultza

1917ko Urriko Iraultzaren garaipenaren ondoren, ez da 1918-19ko Alemaniako iraultzak bezainbeste entusiasmo sortu eta errusiar langileen imajinazioa bereganatu duen klase arteko borrokako gertakaririk izan. Karl Radekek honela deskribatu zuen 1918ko azaroan Kieleko marinelen altxamenduak Errusian izandako eragina: “Milaka eta milaka langile ‘gora’ oihukatzen lehertu ziren. Halakorik ikusi gabea nintzen. Arratsaldean, langile eta soldadu gorriek desfilatzen jarraitzen zuten. Munduko iraultza iritsi zen. Gure isolamendua amaitu zen”.

Gehiago irakurri: 1918-19ko Alemaniako iraultza

Federico Engels

Abuztuaren 5ean 118 urte bete ziren Federico Engels hil zela. Iraultzaile handi hau Marxen kolaboratzaile nagusia izan zen: biek finkatu zituzten sozialismo zientifikoaren oinarriak eta biek jarri zuten praktikan materialismo dialektikoa. Oraingoan dakargun artikulua Leninek idatzi zuen Engelsen heriotzean.

Gehiago irakurri: Federico Engels

Historia: Leon Trotsky eta Ezkerreko Oposizioa

Ezkerreko Oposizioa 1923 urtean jaio zen helburu argi batekin: estatu sobietarrean abian zen burokratizazio geroz eta handiagoari aurre egitea, eta bai Alderdi Boltxebikea bai Internazional Komunista jasaten ari ziren gainbehera ideologikoaren aurrean marxismo iraultzailearen posizioak defendatzea. Leninek berak 1920an onartu zuen "deformazio burokratiko" geroz eta sakonagoa ikus zitekeela langile estatu berrian.

Gehiago irakurri: Historia: Leon Trotsky eta Ezkerreko Oposizioa

Informazio gehigarria