Gazteria

Ikasle Abertzaleak eta Ikasle Sindikatua 3+2 dekretuaren aurka

Pasa den ostiralean 3+2 dekretua onartu zuen PPren gobernuak. Ikasle Abertzaleakek eta Ikasle Sindikatuak ezezko biribila eman diote hezkuntza publikoaren aurkako eraso berri honi. Otsailaren 26an kalera ateratzeko deia egin du Ikasle Abertzaleakek eta Ikasle Sindikatuak berriz ikasleen greba orokorra deitu du otsailaren 25 eta 26rako. Euskal Herria Sozialistatik beharrezkoa ikusten dugu dekretu honen aurka mobilizatzea. Otsailaren 25 eta 26ko greba babesteaz gain, 26an ekintza batasunean mobilizatzeko deia egiten diegu bi ikasle erakundeei. Aldi berean, beharrezkoa da irakasleen sindikatuek ere ikasle erakundeek deitutako mobilizazioak babestea. Osasun publikoaren aldeko borrokan bezala (ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO UGT eta ESK ekintza batasunean ari dira) funtsezkoa da modu bateratuan mobilizatzea eta eraso honen aurkako borroka sendoa antolatzea.

EAJk eta PPk hezkuntza publikoa suntsitzen jarraitzen dute

Beharrezkoa da Ikasle Sindikatuak urriaren 21, 22 eta 23rako deitu duen 72 orduko greba orokorra babestea!

Hasiera batean, EAJk Wert ministroaren kontraerreforma praktikan jarriko ez zuela iragarri bazuen ere, ekainean Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak irailetik aurrera LOMCEa ezartzeko agindua eman zuen. “Behartuta” egin duela esan arren, garbi dago EAJk eta PPk klase berberaren interesak babesten dituztela.

 

Gehiago irakurri: EAJk eta PPk hezkuntza publikoa suntsitzen jarraitzen dute

LOMCEri ez! Hezkuntza publiko eta euskalduna! Ikasle Abertzaleaken eta Ikasle Sindikatuaren grebek erakusten dute bidea!

Ikasle Abertzaleakek martxoaren 27an eta Ikasle Sindikatuak martxoaren 26 eta 27an deitutako ikasle grebek erabateko arrakasta izan zuten. Euskal Herrian milaka eta milaka ikasle eta Galizian, Katalunian eta Estatuan bi milioi ikaslek institutu eta unibertsitateetako milaka ikasgela hustu genituen. Ikasle grebak tinko altxa du lurperatu nahi duten hezkuntza publikoaren aldeko bandera; eta erakusten du hezkuntzako erreforma frankistaren eta ministro ezin okerrago honen kontrako borrokan jarraitu behar dugula guztiok.

Gehiago irakurri: LOMCEri ez! Hezkuntza publiko eta euskalduna! Ikasle Abertzaleaken eta Ikasle Sindikatuaren...

BEHARREZKOA DA IKASLE ABERTZALEAKEN ETA IKASLE SINDIKATUAREN GREBA OROKORRAK BABESTEA!

MARTXOAREN 26 ETA 27AN

DENOK KALERA GURE HEZKUNTZA PUBLIKOAREN DEFENTSAN!

Hezkuntza publikoaren defentsan, eta aldi berean, PPren lege eta neurri atzerakoien aurka antolatzen ari garen borrokak ezin du geratu. Greben eta manifestazioen bitartez ikasle mugimenduak eskuinak bere politika aplikatzea atzeratzea lortu duen arren, hezkuntza pribilegio batean bilakatu nahi duten kapitalista eta atzerakoi horiek neurri basatiak inposatzen ari dira dagoeneko. Honen ondorioz, langileen seme-alaba askok ezin dute ikasten jarraitu. Tasa unibertsitarioen handitzea, beken murrizketa, euskararen eta ikasleen eskubide demokratikoen aurkako erasoa, gure hezkuntza kalitatea kaltetzen duen irakasle kopuruaren murrizketa eta hauen lan baldintzen okertzea, eta arazo eta oztopo mordo bat biltzen dituzten etabar luze bat. Honek helburu bat du: dirua dutenek bakarrik ikas dezatela!

Gehiago irakurri: BEHARREZKOA DA IKASLE ABERTZALEAKEN ETA IKASLE SINDIKATUAREN GREBA OROKORRAK BABESTEA!

PPren, EAJren eta UPNren erasoen aurrean:

Beharrezkoa da sindikatuek Greba Orokor bateratu bat deitzea!

 

Orain arte deitu diren greba orokorren jarraipen garrantzitsuek erakutsi dute behin eta berriro langileek borrokarako duten borondatea. Enpresetako presioari eta poliziaren errepresioari aurre eginez, greba orokorrek jarraipen masiboa izan dute sektore guztietan. Baina PPren, EAJren eta UPNren erasoak ez dira amaitu.

Gehiago irakurri: PPren, EAJren eta UPNren erasoen aurrean:

Azpikategoria

Informazio gehigarria