Gazteria

Azaroak 20: Ikasle greba orokorreko argazkiak (Ibaetan)

Estatu mailan gaurko deituta zegoen ikasle grebaren harira, Donostiako Ibaetako kanpusean gaur egindako mobilizazioko argazkiak.

Gehiago irakurri: Azaroak 20: Ikasle greba orokorreko argazkiak (Ibaetan)

PPk atzera egin arte, LOMCEren aurkako borrokak jarraitu egin behar du!

Beharrezkoa da Ikasle Sindikatua-Sindicato de Estudiantes-ek LOMCEren aurka azaroaren 20rako deitutako Ikasle Greba Orokorra babestea!

 

PPk onartu nahi duen LOMCEk estatu mailan hamarkadetan izan den mobilizazio handiena eragin du ikasleen, hezkuntza komunitatearen eta orokorrean gizartearen aldetik. Lege horrek zuzenean erasotzen ditu nazio zapalduetako hizkuntzak (euskara, katalana eta galegoa) eta frankismo garaiko eskolara itzuli nahi du, hezkuntza balio atzerakoietan adoktrinatzeko elizaren pulpitu zen egoerara, langileen seme-alabei goi mailako hezkuntzarako eskubidea ukatua zitzaien garaira.

Gehiago irakurri: PPk atzera egin arte, LOMCEren aurkako borrokak jarraitu egin behar du!

ERASORIK EZ GAZTEON ETORKIZUNARI! LOMCEari EZ! HEZKUNTZA PUBLIKO ETA EUSKALDUNA

(Hitzaldi kanpaina)

Krisia hasi zenetik, gazteriaren bizi baldintzen eta etorkizunaren aurkako erasoak geroz eta ugariagoak eta gogorragoak izan dira. PPk onartu nahi duen LOMCEa bera, frankismo garaiko eskola eredura itzultzea planteatzen duena, ahalik eta azkarren gehiengoa hezkuntzatik ateratzeko eta egungo "lan mundura" bideratzeko eginiko plan bat da. 

Gehiago irakurri: ERASORIK EZ GAZTEON ETORKIZUNARI! LOMCEari EZ! HEZKUNTZA PUBLIKO ETA EUSKALDUNA

LOMCEri ez! Urriaren 12an denok Bilbora!

Beharrezkoa da Ikasle Sindikatuak-Sindicato de Estudiantesek deituriko borroka astea babestea!

 

Joan den ikasturtea, gazteriaren eta hezkuntza komunitatearen mobilizazio indartsuak markaturik egon zen estatu mailan, diktadura frankistaren erorketatik eskola publikoari egin zaion eraso handiena geldiarazteko: hezkuntza kontraerreforma (LOMCE) eta PPren murrizketak.

Gehiago irakurri: LOMCEri ez! Urriaren 12an denok Bilbora!

Hezkuntza publikoaren aurkako Wert legea geldiarazteko: ekintza batasuna eta borroka eraginkorra

Pasatu berri den ikasturte honetan hezkuntza komunitatean mobilizazio indartsu eta historikoak egon dira Alderdi Popularraren murrizketen eta hezkuntzako kontraerreforma frankistaren aurka. Milioika ikasle, irakasle eta gurasok aurre egin diegu ildo zatitzaile eta klasistak errekuperatzeari, errebalida frankistei, estatu osoan 60.000 irakasle kaleratzeari, Eliza Katolikoari pribilegioak itzultzeari eta, funtsean, elitizaziori eta langile familietako gazteak hezkuntza sistematik bidaltzeari.

Gehiago irakurri: Hezkuntza publikoaren aurkako Wert legea geldiarazteko: ekintza batasuna eta borroka eraginkorra

Informazio gehigarria