“La Manadari” epaiketa: Errudunak babesten eta biktimak kriminalizatzen. Aski da!

Justizia matxistaren aurka!

Azken egun hauetan ikuskizun lotsagarri baten aurrean gaude. Sanferminetan neska batek jasandako bortxaketa boskoitzaren epaiketa hasi da. Beste behin ikusten ari gara biktima epaitzen dela, ez errudunak. Juana Rivasen kasuan, justizia matxista erasotzailearen ondoan jarri zen eta seme-alabak entregatu behar izan zituen; oraingoan, epaiketa sumarisimoa biktimaren aurkakoa izan da, ez, erasotzaileen aurkakoa.

encuentro

Deskargatu orria/descarga la hoja

 

Epaileak errudunak argi eta garbi erruduntzat jotzeko balio duten zenbait froga baliogabetu ditu, La Manadak whatsapp taldean bidalitako mezuak adibidez. Horien artean zegoen ondokoa: “Follándonos a una entre cinco. Puta pasada de viaje. Todo lo que cuente es poco”. Epaileak bost akusatuekiko erakutsi duen “ardura harretatsua” ez du inondik ere emakume bortxatuarekin erakutsi. Bere testigantzak ez du balio, froga ebidenteek ere ez, baina bai erasotzaileek kontratatutako detektibe pribatu baten informeak. Horrekin erasotzaileek erakutsi nahi izan dute neskak “bizitza normala” egin duela eta “ez dagoela afektatuta”, azken batean bera kriminalizatzeko eta gezurtitzat jartzeko.

Kanpaina nazkagarri hau epaitegitik kanpora atera eta urrunago heldu da. Komunikabideen kanpaina medioatikoarekin grinez saiatu dira La Manadako kideen irudi atsegina zabaltzen; aldiz, telebistako programa horiek biktimari emandako tratua ez da inolaz ere berbera izan. Neska bai, neska epaitu dute, ez maila legalean bakarrik, baina telebistako saioetan ere.

Jabetzen gara biktimak jasan behar izan duen kalbarioa zein izugarria izaten ari den. Bost pertsonek, tartean ziren militar eta guardia zibil batek, bortxatzatu zuten eta gero inkomunikatuta utzi laguntza eskatu ez zezan. Baina horretaz gain, orain irrigarri utzi nahi dute, erresistentziarik ez zuelako jarri publikoki gezurtitzat utziz. Hilketak daudenean eta komunikabide horiek galdetzen dutenean zergatik ez dauden salaketak lehenagotik; hortxe dugu erantzun larri bezain argia.

Beste behin jazarpen sexuala normalizatzen duen matxismoaren biktima gara emakumeak, eta erasoak istripu saihestezintzat aurkezten zaizkigu, geuri errua botaz jasaten ditugun erasoengatik. Zer janzten dugun, mozkor gauden, EZ behar beste esan dugun, kaletik bakarrik goazen, bortxaketa baten ondoren gure bizitza berreskuratzen saiatzeagatik... horregatik guztiagatik kriminalizatzen gaituzte.

Emakume Aske eta Borrokalariok gure elkartasuna adierazten diogu biktimari eta zigor eredugarria eskatzen dugu “La Manadakoentzat”. Tinko salatzen dugu epailaren eta justiziaren izaera matxista eta atzerakoia. “Justizia” honek emakumeak lan okerrenetara kondenatzen ditu, prekarietatera, mendekotasun ekonomikora, eta horrek guztiak emakumeen kontrako indarkeria areagotzen du; gainera, biktimentzako laguntzak murriztu eta erasotzaileak babesten dituzte. Horren aurrean antolatu eta mobilizatu beharra daukagu, borroka feminista, antikapitalista eta iraultzailearekin soilik lortuko baitugu garaipena.

 

JUICIO A “LA MANADA”: ¡Basta ya de proteger a los culpables y criminalizar a las víctimas!

¡Basta ya de Justicia machista!

En estos días estamos viendo un espectáculo bochornoso. Ha comenzado el juicio de la violación múltiple en San Fermines a una joven. Una vez más, como en tantas otras ocasiones, estamos viendo cómo se somete a juicio a la víctima en vez de a los culpables. La justicia machista que, como en el caso de Juana Rivas se puso del lado del maltratador y la obligó a entregar a sus hijos, ahora vuelve a posicionarse exponiendo a un juicio sumarísimo a la víctima en vez de a los agresores.

El juez ya ha desestimado varias pruebas que los inculpan claramente como una parte de los mensajes que La Manada envió a un grupo de whatsapp, únicamente aceptando los siguientes: "Follándonos a una entre cinco. Puta pasada de viaje. Todo lo que cuente es poco". Este “escrupuloso cuidado” que ha mostrado el juez para con los cinco acusados no existe en cambio cuando se trata de la víctima de la violación. No solo no vale su testimonio, las pruebas evidentes que inculpan a los acusados, sino que además tratan de desacreditarla y criminalizarla con informes realizados por un detective privado contratado por los agresores que trata de demostrar que “la víctima no está tan afectada” o “que siguió con su vida con normalidad”.

Esta campaña repugnante ha llegado no obstante mucho más lejos de las paredes del juzgado. La campaña mediática para humanizar a los integrantes de “la manada”contrasta enormemente con el tratamiento público que esos mismos programas tienen hacia la víctima. Ella sí que está siendo juzgada, pero no sólo en el terreno legal sino en los platós de televisión y en programas de máxima audiencia.

A nadie se le escapa el calvario que ha tenido que pasar la víctima. No solo por haber sido violada por cinco energúmenos, entre los que por cierto se encuentra un militar y un guardia civil, dejándola después incomunicada para que no pudiese pedir ayuda. Sino porque ahora, tratan de ridiculizar a la víctima y señalarla públicamente como una mentirosa porque no opuso más resistencia. Cuando hay asesinatos y estos mismos medios se preguntan por qué no había denuncias previas, ahí tenemos la respuesta aterradoramente evidente.

Una vez más las mujeres somos víctimas no solo del machismo que normaliza los abusos sexuales y lo presenta como algo accidental y que no puede evitarse. Por cómo vestimos, por estar borrachas, por no haber dicho NO suficientes veces, por ir solas por la calle, por tratar de recuperar nuestra vida cuando nos sucede algo tan terrible como una violación.

Desde el Libres y Combativas nos solidarizamos con la víctima y exigimos un castigo ejemplar para La Manada. Denunciamos el carácter profundamente machista y reaccionario no sólo del juez sino de la Justicia en su conjunto. Esta mal llamada “justicia” que es la única posible bajo este sistema que somete a las mujeres, que las condena a peores trabajos, a mayor precariedad, a la dependencia económica, que genera el caldo de cultivo para que la violencia contra nosotras crezca sin parar, que recorta las ayudas a las víctimas y ampara y protege a aquellos que cometen todo tipo de agresiones contra las mujeres.

Informazio gehigarria