BEHARREZKOA DA IKASLE ABERTZALEAKEN ETA IKASLE SINDIKATUAREN GREBA OROKORRAK BABESTEA!

MARTXOAREN 26 ETA 27AN

DENOK KALERA GURE HEZKUNTZA PUBLIKOAREN DEFENTSAN!

Hezkuntza publikoaren defentsan, eta aldi berean, PPren lege eta neurri atzerakoien aurka antolatzen ari garen borrokak ezin du geratu. Greben eta manifestazioen bitartez ikasle mugimenduak eskuinak bere politika aplikatzea atzeratzea lortu duen arren, hezkuntza pribilegio batean bilakatu nahi duten kapitalista eta atzerakoi horiek neurri basatiak inposatzen ari dira dagoeneko. Honen ondorioz, langileen seme-alaba askok ezin dute ikasten jarraitu. Tasa unibertsitarioen handitzea, beken murrizketa, euskararen eta ikasleen eskubide demokratikoen aurkako erasoa, gure hezkuntza kalitatea kaltetzen duen irakasle kopuruaren murrizketa eta hauen lan baldintzen okertzea, eta arazo eta oztopo mordo bat biltzen dituzten etabar luze bat. Honek helburu bat du: dirua dutenek bakarrik ikas dezatela!

 

 

Eskuin espainiarrak garatutako politika hau eskuin osora zabaltzen da. UPNk ikastolak eta bertako irakasleak (hauei terrorista deituz) erasotzen ditu, eta bitartean ikaragarri murrizten du ikastetxe publikoetarako aurrekontua. EAJk %10 murriztu du hezkuntzako aurrekontua aurreko urtearekin konparatuta, %20 dagoeneko 2009tik, eta bitartean lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta unibertsitate publikoaren pribatizazioa bultzatzen du.

Eskuina elkartzen ari da betiko berberei erasotzeko: langileei eta hauen seme-alabei eta sakrifizio handiekin eskuratu ziren eskubideei (hezkuntza publikoa, osasun publikoa...). Komunikabideetan banatuta daudenaren itxura eman nahi arren, oinarrizko gauzetan elkartuta daude. Hor daude EAJk PPri esker atera dituen aurrekontuak. Horregatik da hain garrantzitsua ezkerraren batasuna borrokan. Ikasle Abertzaleakek martxoaren 27ko greba deitu zuenean Euskal Herria Sozialistatik lehen unetik eman genion babesa, aurrerapausoa zelako ikasle mugimendua indartzeko Werten eta murrizketen aurka, eta kalitatezko hezkuntza publikoaren alde. Baina gainera, ondoren Ikasle Sindikatua-Sindicato de Estudiantes-ek 48 orduko greba deitu zuen estatu osoan martxoaren 26 eta 27rako (azken honek Ikasle Abertzaleakenarekin kointzidituz). Beste pauso garrantzitsu bat borrokari esker ahulduta dagoen ministroa paretaren kontra jartzeko. Eta bai, borroka bateratuari esker, gainera LOMCE garaitzeko, hezkuntza publikoa eta gure eskubideak defendatzeko helburu berbera dagoenean, posible da garaipenak lortzea Gamonaleko bizilagunek lortutako garaipenak erakutsi zuen moduan. Beren indarretan eta kaleko mugimenduan konfiantza izateari esker lortu zuten. Gure borroka ere irabazi daiteke!

 

Euskal Herriko ikasle guztiak grebara martxoaren 26 eta 27an!

Borroka batasuna PP, EAJ eta UPN garaitzeko!

 

HEZKUNTZA PUBLIKO EUSKALDUNA, DOAKOA, DEMOKRATIKOA, LAIKOA ETA KALITATEZKOA LANGILE KLASEAREN SEME-ALABENTZAT!

 

 

 

 

 

 

¡ES NECESARIO APOYAR LAS HUELGAS GENERALES CONVOCADAS POR IKASLE ABERTZALEAK E IKASLE SINDIKATUA!

26 Y 27 DE MARZO

¡TODOS A LA CALLE EN DEFENSA DE NUESTRA EDUCACIÓN PÚBLICA!

La lucha que estamos llevando a cabo en defensa de la educación pública y, por tanto, contra las leyes y medidas reaccionarias del PP no puede parar. A pesar de que el movimiento estudiantil ha conseguido a través de las huelgas y manifestaciones atrasar muchos intentos de la derecha por aplicar su política, estos capitalistas y reaccionarios que pretenden convertir la educación en un privilegio nos están ya imponiendo medidas salvajes que suponen que muchos hijos e hijas de trabajadores no puedan seguir estudiando. El aumento de las tasas universitarias, el recorte de becas, el ataque al euskera y a los derechos democráticos de los estudiantes, el recorte en el número de profesores y en sus condiciones laborales que degradan la calidad de nuestra educación, y un largo etcétera de problemas y obstáculos, tienen un fin: ¡que estudien los que tengan dinero!

Y esta política desarrollada por la derecha española es extensible a toda la derecha. UPN ataca a las ikastolas y a sus profesores (llamándoles terroristas) a la vez que recorta salvajemente el presupuesto para los centros de estudio públicos. El PNV recorta un 10% el presupuesto educativo con respecto al año pasado, un 20% ya desde 2009, mientras favorece la privatización de la enseñanza primaria,  secundaria y  la universidad pública.

La derecha se está uniendo para atacar a los mismos de siempre, a los trabajadores y a sus hijos e hijas y a aquellos derechos que se conquistaron con gran sacrificio, como la educación pública, la sanidad pública, etc. A pesar de que en los medios aparezcan divididos, en lo fundamental se unen. Ahí están los presupuestos del PNV sacados gracias al PP. Por esto la unidad de la izquierda en la lucha es tan importante. Cuando Ikasle Abertzaleak convocó la huelga del 27 de marzo desde Euskal Herria Sozialista la apoyamos desde el primer momento, porque es un paso más que fortalece al movimiento estudiantil en esta lucha contra Wert, contra los recortes y a favor de una educación pública de calidad. Pero además, después Ikasle Sindikatua-Sindicato de Estudiantes convocó una huelga de 48 horas en todo el estado para los días 26 y 27 de marzo (coincidiendo este último con la de Ikasle Abertzaleak). Otro paso más que puede volver a poner en la picota a un ministro ya debilitado gracias a la lucha. Y es que sólo la lucha unitaria, cuando además se persigue el mismo objetivo de derrotar la LOMCE, defender la enseñanza pública, y nuestros derechos democráticos, es lo que puede permitir que ocurran victorias como la de los vecinos de Gamonal, que confiaron en sus fuerzas y en su movimiento en la calle y que gracias a él ganaron. ¡Nuestra lucha se puede ganar!

¡Todos los estudiantes de Euskal Herria a la huelga el 26 y el 27 de marzo!

¡Unidad en la lucha para derrotar al PP, al PNV y a UPN!

 

¡UNA ESCUELA PÚBLICA VASCA, GRATUITA, DEMOCRÁTICA, LAÍCA Y DE CALIDAD PARA LOS HIJOS E HIJAS DE LA CLASE TRABAJADORA!

 

 

Informazio gehigarria