M8: historia egin dugu berriro! Milioika pertsona kalean indarkeria matxistaren eta zapalkuntza kapitalistaren aurka!

  WhatsApp Image 2019 03 09 at 17.47.15

 Klikatu hemen argazki galeria ikusteko

Klikatu hemen bideoak ikusteko

 

Berriro ere egin dugu! Milioika emakume langilek beste pauso tinko bat eman dugu aurrera. Goizean milaka eta milaka emakume langile eta gazte, gure kide gizonekin batera, Euskal Herriko hirietako kaleak hartu genituen, baita estatu osoan ere, Ikasle Sindikatuak eta Emakume Aske eta Borrokalariek deitutako ikasle manifestazio masiboetan. 2,5 milioi ikaslek egin zuten greba eta manifestazioetan 400.000 ikasle elkartu ginen.

 

Azken hilabeteotan emakume langileak egon gara EAJ-PSEren gobernuaren kontrako mobilizazio sozialaren buruan, etxeetako zaintza zerbitzuetako langileek edo zaharren egoitzetako langileek erakusten duten bezala. Pentsionisten aldarrikapena jarraituz, “gobernatzen duenak gobernatzen duela ere, eskubideak defendatu egiten dira”, greba orokorra arrakastatsua izan zen, eta manifestazioak masiboak Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta beste hainbat lekutan. Horixe da gure aldarrikapenak gauzatzeko bide bakarra! Ez digute balio feminismoa aurpegia garbitzeko erabiltzen duten erakundeek, are gutxiago Pedro Sanchezen gobernuak bere burua historiako feministenatzat aurkezten duenean, baina praktikan murrizketa sozialak, lan erreforma, soldata arrakala mantendu eta Elizaren alde jarri denean, bere mezu matxista eta homofoboekin, hezkuntza sisteman dituen pribilegioak bermatuz.

 

Euskal Herrian, PSErekin agintzen duen EAJ iaz Martxoak 8a boikoteatzen saiatu zen, gehiegizko zerbitzu minimoak inposatu zituen, orain ere beste aldera begiratzen du Bizkaiko Ezkerraldean Naval ixtearen ondorioz langile familietako 3.000 lanpostu suntsitzen dituen bitartean, eta aurten M8arekin bat egiten duela esan du. A ze hipokresia! Emakume Aske eta Borrokalariek, Ikasle Sindikatuak eta Ezker Iraultzaileak argi esaten dugu nor diren gure zapalkuntzaren arduradunak: emakume langileen zapalkuntzatik, gure kontura, irabaziak eskuratzen dituzten gizon eta emakume kapitalistak. Horixe izan da aurtengo M8aren mezu garbienetako bat: emakume zapalduen mobilizazio bat izan da, zapaltzen gaituzten gizon eta emakumeen aurka.

 

Eta borroka honetan emakume guztiak ez dira gure aliatuak. Itsaso Atutxak eta Cristina Uriartek, Iñigo Urkulluk bezala, pribatizazioak, enpresak ixtea, prekarietatea eta La Manadako bortxatzaileak kalean utzi eta muntaia polizial baten bidez Altsasukoak kartzelan sartzen dituen justizia matxista eta atzerakoia defendatzen dituzte. Sistema kapitalistaren, justizia patriarkalaren eta klasekoaren defendatzaile dira eta gure zapalkuntzaren arduradun, beren kide gizonezkoekin batera. Horrexegatik egiten genuen garrasi martxoaren 8an: Kanpora EAJ Martxoaren 8tik! Kanpora eskuina Martxoaren 8tik! Gure askapenaren aldeko borroka honetan gure kide mutilak nahi ditugu ondoan, aske nahi gaituzten horiek, gurekin batera borrokatu eta greba egin zuten horiek.

 

Arratsaldean milaka eta milaka pertsona atera ginen Euskal Herrian eta beste 5 milioi estatu osoko hiriak betetzera: Bilbo, Bartzelona, Madril, Valentzia edo Malagan. Argi geratu zen langile klaseko emakume eta gazteok lortu genuela borroka egun hura masiboa izatea. Zer du ikustekorik Letizia erreginaren bizitzak gurearekin? Eta Ines Arrimadasenak? Ezertxo ere ez.

 

Era berean, mobilizazio pauso erabakigarria izan da emakumeen eta, oro har, langile klasearen oinarrizko eskubideak erasotzeko planekin historian atzera egin nahi duten horien aurka. Mezu garbia bota diegu Colon hirukoari, PPk, Ciudadanosek eta Voxek esaten duten bloke atzerakoi espainolista eta matxistari, eta horixe da geldiarazteko modu bakarra. Apirilaren 28an bozkatzera joateaz gain, kalean borrokatu behar dugu, M8ko egun historikoa horretan egin genuen bezala. Aurtengo M8ko garrasia ozena izan da: Ez zarete pasako!

 

Gazte eta langileok argi daukagu gure orainaren eta geroaren aldeko borrokan aurrera jarraitu behar dugula. Horregatik sistemaren espektakulutik urrun dagoen feminismo bat eraiki behar dugu, asimilatu eta etxekotuko ez dutena, klaseko feminismo iraultzaile eta antikapitalista. Eraiki ezazu gurekin! Bat egin ezazu Emakume Aske eta Borrokalariekin!

 

 

Informazio gehigarria