Euskal Herria

Zergatik “errespetatzen” dituzte EAJk eta Iñaki Azkunak ikur frankistak?

Bilboko alkatea den Iñaki Azkunaren eskutik, EAJk ez ditu kendu nahi udaletxeko eta kaleko ikur frankistak, “historia errespetatzea” nahitaezkoa dela esanez. Zein historia errespetatu nahi du EAJk? Zein izan zen EAJren benetako papera gerra zibilean? Altxamendu faxistaren ala langile iraultzaren alde egin zuen euskal kapitalisten alderdiak? 

Gehiago irakurri: Zergatik “errespetatzen” dituzte EAJk eta Iñaki Azkunak ikur frankistak?

Kalean da Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistaren 47. alea!

Gehiago irakurri: Kalean da Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistaren 47. alea!

PPren erasoaldia geratu behar da!

Eskubide demokratikoen alde eta murrizketa sozialen aurka

autodeterminazio eskubidea bai, sozialismoa ere bai!

 

Urtarrilaren 11n Bilbon izandako manifestazioa Euskal Herriaren historiako handiena izan da: 130.000 manifestari inguruk hartu zituzten Bilboko kaleak, indarrez eta konfiantzaz beteriko mobilizazio honetan. Azken atxiloketen, PPren errepresioaren eta dispertsio politikaren aurkako indar erakustaldia izan zen. Madrilgo gobernuak bahituen moduan erabiltzen ditu euskal preso politikoak eta hauen senideak, etengabeko xantaiak mahaigaineratuz. Baina, presoak eta iheslariak etxera ekartzea eskatzen dutenen babes zabala isilaraztea ez da posible. Horren erakusgarri izan zen, berriro ere, Bilbo.

Gehiago irakurri: PPren erasoaldia geratu behar da!

Beharrezkoa da Ikasle Abertzaleakek deitutako mobilizazioak eta M27ko greba orokorra babestea

LOMCE atzera bota arte, borrokak jarraitu egin behar du!

PPren LOMCE legeak mobilizazio handiak izan ditu aurrean ikasleen, hezkuntza komunitatearen eta orokorrean gizartearen aldetik. LOMCEk zuzenean erasotzen ditu nazio zapalduetako hizkuntzak (euskara, katalana eta galegoa) eta frankismo garaiko eskolara itzuli nahi du, hezkuntza balio atzerakoietan adoktrinatzeko elizaren pulpitu zen egoerara, langileen seme-alabei goi mailako hezkuntzarako eskubidea ukatua zitzaien garaira.

Gehiago irakurri: Beharrezkoa da Ikasle Abertzaleakek deitutako mobilizazioak eta M27ko greba orokorra babestea

EPPK-ren bitartekariak askatu! Urtarrilaren 11n denok Bilbora!

Presoen kolektiboko zortzi abokatu atxilotu ditu Guardia Zibilak: Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz. Bitartean, Ertzaintzak, Herriraren aurkako operazioan egin zuen moduan, Guardia Zibilaren operazioa babesten ari da. Bilbon operazioaren kontra bildu direnei oldartu zaie, eta lagun bat atxilotu dute.

Gehiago irakurri: EPPK-ren bitartekariak askatu! Urtarrilaren 11n denok Bilbora!

Azpikategoria

Informazio gehigarria