Euskal Herria

Euskal Herrian ere zerrenda bateratua eskuina garaitzeko eta gizartea eraldatzeko!

Garrantzia handiko ikasturte politikoa hasi dugu Euskal Herrian langile klasearentzat eta gazteriarentzat. Datozen hauteskunde orokorretan PP botatzeak ondorio garrantzitsuak izango lituzke Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko borrokan eta gehiengo zapalduaren bizi baldintzen aurkako murrizketa sozialak eta erasoak amaitzeko helburuan. Rajoyren gobernuaren neurri kapitalisten aurkako mobilizazioek bere adierazpena izan zuten maiatzaren 24ko hauteskundeetan herritar batasunaren hautagaien garaipenarekin Barcelonan, Madrilen, Zaragozan eta beste udaletxe askotan gobernua eskuratuz aliantzei esker: Iruñean, Valentzian, Sevillan… Azken urteetako esperientziari begiratuta, Estatu osoan eta Euskal Herrian ere borroka egiten duen ezkerraren indarrak elkartzea aprobetxatu beharra daukagun aukera historikoa da. 

Gehiago irakurri: Euskal Herrian ere zerrenda bateratua eskuina garaitzeko eta gizartea eraldatzeko!

Kalean da Euskal Herria Sozialistaren 55. alea

ehs55

Gehiago irakurri: Kalean da Euskal Herria Sozialistaren 55. alea

M24ko hauteskunde emaitzen ikasgaiak Euskal Herrian

Langile klasea eta gazteria antolatu sozialismoaren alde borrokatzeko!!

Maiatzaren 24ko hauteskundeek lurrikara politiko handia suposatu zuten Estatu espainiarrean. Sozialdemokraziaren ezkerrera dauden hautagaitzek emaitza bikainak lortu zituzten Catalunyan, Galizan eta Estatuan. Egia da EHBilduk behera egin zuela, baina Podemos-Ahal Duguren botoak koalizioarenekin batuz gero, nabarmena izan zen Euskal Herrian ere ezkerrerako bira.

ArgazkiaEditoriala2

Gehiago irakurri: M24ko hauteskunde emaitzen ikasgaiak Euskal Herrian

Ezker Abertzalearen egokitzapena argitalpenaren harira

Askapen nazionalaren eta sozialismoaren aldeko borroka ezin dira bereizi

Pasa den otsailean Sortuk abiatutako Iratzar Fundazioak Ezker Abertzalearen egokitzapena dokumentua argitaratu zuen. Orain arte Ezker Abertzaleak independentziaren eta sozialismoaren aldeko borroka batera zihoazela defendatu du, baina dokumentu honetan independentziari lehentasuna ematen zaio. Gure ustez, ordea, sistema kapitalistarekin amaitzeak lehentasuna izan behar du honek sortzen dituen zapalkuntza nazional eta sozialarekin amaitzeko. Era berean, euskal burgesiarekin aliatuta, lehendabizi independentzia lortzearen planteamentua desegokia dela defendatzen dugu.

ArgazkiaSozialismoa5

Gehiago irakurri: Ezker Abertzalearen egokitzapena argitalpenaren harira

M24 hauteskundeak: EAJren benetako aurpegia eta programa sozialista

Mendeetan zehar, garai bakoitzeko klase dominatzaileak gezurra, demagogia, manipulazioa eta errepresioa erabili izan ditu bere boterea mantentzeko. Gaur egun ere gauza berbera dugu. Eta noski, berdina gertatzen da euskal kapitalisten eta EAJren kasuan ere. Botere ekonomikoa dute, kapitalisten eskuetan baitaude bankuak, multinazionalak, enpresa handiak eta sektore estrategikoak. Komunikabideen kontrola dute, kapitalistenak baitira telebista kate, egunkari eta irrati nagusiak. Estatu aparatua erabiltzen dute, horretarako eraiki baitzuten bere eskubideen eta bizitza duinago baten alde borrokatu nahi dutenak erreprimitzeko.

goia egibar olano 575x323

 

Gehiago irakurri: M24 hauteskundeak: EAJren benetako aurpegia eta programa sozialista

Azpikategoria

Informazio gehigarria