Euskal Herria
Kalean da Euskal Herria Sozialistaren 59. alea
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Osteguna, 14 Apirila 2016 15:23
- Nork idatzia: Euskal Herria Sozialista
Gehiago irakurri: Kalean da Euskal Herria Sozialistaren 59. alea
Errepresiorik ez ikasle mugimenduaren aurka!!
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Asteartea, 29 Martxoa 2016 15:32
- Nork idatzia: Euskal Herria Sozialista
Ikasle Abertzaleakek deituta martxoaren 17an greba eta mobilizazio eguna izan zen. 15.000 ikasle inguru Euskal Herriko kaleetara atera ziren Espainiar Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak inposatu nahi dizkiguten LOMCE, 3+2, EU 2015 eta beste neurri guztien aurka. Euskal Herria Sozialistatik deialdiari babesa eman genion eta ikasle guztiak batera mobilizatzeko deia egin genuen.
Gehiago irakurri: Errepresiorik ez ikasle mugimenduaren aurka!!
Leioako Jardunaldi Marxistak
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Ostirala, 04 Martxoa 2016 20:45
- Nork idatzia: Euskal Herria Sozialista
Otsailak 23 asteartean hasi genituen Leioako Jardunaldi Marxistak EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Ibaeta bezalako kanpusean ere hainbat urtez egiten ari garen ekimen hauetan dozenaka gazte parte hartzen ari dira eta interes handia piztu dute. Dudarik gabe, krisi kapitalistak eta honen ondorioek milaka gazte eta langile politika eta ekonomia bezalako gaietaz arduratzera eta aktiboki parte hartzera bultzatu ditu, gai hauen inguruko eztabaidak indartuz eta horren ondorioz ideia eta alternatibak aurkitzeko beharra sortuz. Zentzu horretan, marxismoren ideiak berrindartzen ari dira eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu unibertsitatean ideia hauek zabaldu eta eztabaidatzea, gazteriak historikoki aldaketaren aldeko borrokan jokatu duen paperagatik.
Arnaldo Otegiren askatasuna eta sozialismoaren aldeko borroka
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Osteguna, 03 Martxoa 2016 13:21
- Nork idatzia: Euskal Herria Sozialista
2.331 egun espetxean igaro ondoren Arnaldo Otegik askatasuna berreskuratu du. Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak berriz espetxean jarraituko du 2017ko udaberriraino. Arnaldo Otegi eta Rafa Diez 2009ko urrian atxilotu zituzten LABen egoitza nagusian Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezekin batera Bateragune kasuaren barnean. Geroago jakin zen bezala, ezker abertzaleko bost kide hauek eztabaida garrantzitsu baterako testua prestatzen ari ziren: ETAren ekintza armatuaren amaieraren defentsa. Hala ere, Arnaldo Otegi “treguas encubiertas” deitutakoak lortzeaz akusatu zuten.
Gehiago irakurri: Arnaldo Otegiren askatasuna eta sozialismoaren aldeko borroka
Kalean da Euskal Herria Sozialistaren 58. alea
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Asteartea, 16 Otsaila 2016 22:31
- Nork idatzia: Euskal Herria Sozialista
Gehiago irakurri: Kalean da Euskal Herria Sozialistaren 58. alea
Artikulu gehiago...
Azpikategoria
-
Euskal Herria
Euskal Herria
- Artikulu kopurua:
- 155