Euskal Herria

Altsasuko manifestazio historikoak zein den bidea erakutsi du

gessa2 1

Erregimenaren errepresioa garaitzeko modu bakarra kaleko borroka da!

Martxoaren 24an Altsasu manifestazio erraldoi baten eszenatokia bihurtu zen. 7.500 biztanle dituen herri honetako ehundaka boluntario aritu ziren lanean jendetza ikaragarriaren harrera antolatzen. Hainbat pankarta eta informazio panel egin eta eskegi zituzten herrian zehar muntaia honen prozesu judizial eta errepresiboa azalduz, azpiegitura guztia antolatu zuten, aparkalekuak, informazio guneak, elkartasun puntuak, etab.

Gehiago irakurri: Altsasuko manifestazio historikoak zein den bidea erakutsi du

Martxoaren 24ean denok Altsasura

Altsasu M24 

Errepresioa garaitzeko modu bakarra kaleko borroka da!

Martxoaren 7an Auzitegi Nazionalak argitaratu zuen Altsasuko gazteentzat 13 urte bitarteko kondenak berresten dituela. Frankismotik zuzenean datorren aparatu judizial honek argi utzi du epai honekin bide errepresibo gogorrenean aurrera egiteko asmoa duela. Argi utzi du, beste behin, justiziaren inpartzialtasun eta proportzionaltasunaren inguruko hitzontzikeria guztia gezur handi bat besterik ez dela, hainbat prozesu judizialetan ikusi dugun bezala.

Gehiago irakurri: Martxoaren 24ean denok Altsasura

Euskal preso eta iheslariak etxera Aski da! Errepresiorik ez!

ehs73 presoak portada1índice

Urtarrilaren 12an denok Bilbo eta Baionara

Kaleko borroka da bide bakarra!

Pedro Sanchezen gobernuak ez ikusiarena egiten jarraitzen du euskal presoek eta beren senitarteko eta lagunek jasaten duten egoera larriaren aurrean. Gobernura iritsi zenetik bere politika hitz eta keinu epeletan oinarritu da, diskurtso aurrerakoixeagoa iruditu nahian, funtsean ezer ez aldatzeko. Horrela izan da hezkuntzan eta osasungintzan, murrizketa sozialetan, errefuxiatuekin, memoria historikoan, lan erreformetan, pentsioetan, Catalunyarekin (egindako adierazpenek eta Bartzelonan Ministroen Kontseilua egitearen probokazioak erakusten duten bezala)… eta horrela da baita ere espetxe politiketan.

Gehiago irakurri: Euskal preso eta iheslariak etxera Aski da! Errepresiorik ez!

Elkarrizketa Altsasuko gazteen amei

Altsasu web 

“Feminismoa, pentsionistak eta Altsasuko kasua izan dira gizartea esnatzeko modu bat eta esateko sistemari: honaino”

Gehiago irakurri: Elkarrizketa Altsasuko gazteen amei

Durangon gure liburu eta aldizkariak saltzen

Durangon gure liburu eta aldizkariak saltzen [argazki galeria]

 

 

Gehiago irakurri: Durangon gure liburu eta aldizkariak saltzen

Informazio gehigarria